2024(e)ko abuztuaren 02(a) 10:00

Errepideen erabil-sariak balantze ona izan du lehen urtean, ibilgailu astunen trafikoa sare sekundariotik nagusira aldatuta

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Hori adierazten du Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak egindako “Bizkaiko errepideetako trafikoaren bilakaera 2023an” txostenak, horren arabera foru errepideetako trafikoa 9.928 ibilgailukoa izan baita egunean batez beste.

Bizkaiko errepidea

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak "Bizkaiko errepideetako trafikoaren bilakaera 2023an" izeneko txostena argitaratu du. Txosten hori Bizkaiko errepide sarearen kudeaketa eta plangintza jasangarrirako tresna da. Azterlan horrek erakusten duenez, N-240 eta BI-625 errepideen erabil-saria ordaindu behar izan den lehen urteko balantzea ona izan da. Sistema honi esker ibilgailu astunen trafikoa beste errepide batzuetara banatu da: trafikoak gora egin du AP-68 bezalako bide alternatiboetan eta behera egin du erabil-saria ezarri den bide sekundarioetan. Bidesari hori Europako araudiaren printzipioetan oinarritzen da.

PPU sistema iazko urtarrilean ezarri zenetik N-240 errepidetik ibili diren ibilgailu astunak aurreko urtean baino % 33 gutxiago izan dira. BI-625 errepidean, ibilgailu astun gehiago ibili dira Basauri eta Arrigorriaga artean (AP-68rako sarbidea), hain zuzen ere 2022an baino % 15,7 gehiago; aldiz, Arrigorriaga eta Laudio artean % 29,7 gutxiago ibili dira. AP-68an ibilgailu astunen trafikoa % 21,7 gehitu da, PPU sistemarengatik ez ezik, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen lotunearengatik ere bai (Beteluri).

Guztira, AP-68ko trafikoa 2022koa baino % 17,2 handiagoa izan da 2023an: 16.332 ibilgailu egunean. Gorakada horrek bi eragile dauzka: tarte berria sartzea eta PPU sistemaren ondoriozko trafiko-aldaketa.

Oraintsu egin diren esku-hartze batzuk (Gurutzetako aldagunea handitzea eta Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko Abusu-Beteluri tartean irekitzea, AP-8) lagungarriak izan dira ibilgailu astun batzuk Txorierriko igarobidera eramateko. Horrela Europa barneko sarearekiko lotura hobetu da.

Trafikoaren banaketa eta ibilgailu motak

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen errepide sareak 1.251,7 km dauzka; horietatik 1.246,4 km edukiera planaren bidez kontrolatzen dira, 520 monitorizazio-guneren bitartez. 2023an errepide-sarean ibili ziren ibilgailuek 4,51 milioi kilometro egin zituzten. Batez besteko trafikoa 9.928 ibilgailu egunean izan zen: 9.147 ibilgailu arin eta 781 ibilgailu astun.

Lehentasunezko Sarea foru-errepide sarearen luzera osoaren % 18,5 da eta mugikortasun globalaren % 59,1 hartu zuen; Oinarrizko Errepide Sarea, berriz, sarearen luzeraren % 15,1 da eta trafiko guztiaren % 24,7 hartu zuen. Edukiera handieneko sareetako kontzentrazio horrek agerian jartzen du Bizkaiko garraiorako duten garrantzia.

Mugitzeko aztura berriak

Bilboko metropolialdea da Bizkaian zirkulazio handiena izan zuen eremua: bertatik 2023an ibili ziren ibilgailuek 2,87 milioi kilometro egin zituzten; hau da, lurraldeko mugikortasun globalaren % 63,7. Durangaldeak eta Arratiak mugikortasunaren % 14,9 eta % 7,4 hartu zuten, hurrenez hurren.

2023.urtean, Bilboko sarbideetatik 291.609 ibilgailu pasatu ziren egunean; % 3,7 astunak izan ziren. Trafikoa % 2,8 murriztu zen, nahiz eta pandemiaren eragina moteldu; 2019koa baino % 8,1 txikiagoa izan zen.

Pandemiak eragin handia eduki du Bizkaiko trafikoan: 2019az gero batez besteko trafikoa % 3,2 murriztu da. 2023an 2022an baino % 0,4 txikiagoa izan zen. Beherakadak bi eragile dauzka: mugitzeko azturak aldatu dira eta pandemiaren ondorioz galdutakoaren susperraldia amaitu da. Lanegunetan, ibilgailu astunen trafikoa % 2,6 txikiagoa izan zen 2023an 2022an baino, eta % 5 txikiagoa 2019an baino.

Bilakaera sareko ardatz handietan

Bizkaiko Foru Aldundiaren azterlanean lehentasuneko sareko, oinarrizko sareko, sare osagarriko, eskualde sareko eta toki sareko 25 igarobide ikertu dira. Kadaguako igarobidean (Enkarterriko konexioa) trafikoa apur bat gehitu da: eguneko batez besteko intentsitatea 25.000 ibilgailu ingurukoa izan da Bilbo Handitik gertu. AP-68an (lotura nagusia Arabarekin, Burgosekin, Nafarroako hegoaldearekin, Iberiar penintsulako erdiko ordokiarekin eta ekialdearekin) trafikoak gora egin du; tarte batzuetan gorakada % 5-7 artekoa izan da.

Gurutzetatik Erletxera bi saihesbide daude Bilbon, Galdakaon, Basaurin, Etxebarrin eta Erandioko eta Barakaldoko eremu batzuetan ez sartzeko. Iparraldeko saihesbidea (Txorierriko igarobidea) Loiuko aireportuko eta Mungialdeko trafikoaren lehentasuneko bidea da. Euskadin trafiko handiena dabilen bideetako bat da: Derio-Kukularra tartean 85.000-100.000 ibilgailu ibiltzen dira egunean batez beste eta Errontegiko zubian .135.000 ibilgailu egunean (Euskadiko errepide sarean trafiko handiena dagoen tokia da) . Igarobide horretako Kukularra-Erletxe tartean trafikoa apur bat gehitu zen 2023an.

Bilbon sartzeko errepide nagusia Hegoaldeko saihesbidea da (A8-BI-10). Kadaguako igarobidea eta AP-68 lotzen ditu. Galdakaon trafikoa 50.000-60.000 ibilgailu egunean izan daiteke; Miribillatik 80.000 ibilgailu pasatzen dira egunean eta Kastrexana-Gurutzeta tartean 110.000 ibilgailu ibili ohi dira egunean. Orokorrean, errepide horietan trafikoa % 2-6 bitartean murriztu zen 2023an aurreko urtearekin alderatuta.

La Avanzada (BI-637) trafiko handia egoten da puntako orduetan. Bizkaiko sareko tarte zailena da. Gorliz, Sopela, Plentzia, Berango, Erandio eta Getxo igarobide horren menpean daude erabat. Leioan ere joan-etorri ugari izaten da (bertan dago EHUren Bizkaiko campusa). Egunean 110.000 ibilgailu pasatzen dira bertatik (Bizkaian trafiko handiena dagoen errepideetako bat da). Berangon ibilgailu gutxiago ibiltzen da. Igarobide osoa hartuta, 2023. urtean aurrekoan baino % 1 ibilgailu gutxiago ibili zen.

Kantabriako igarobideak (A-8/AP-8) Bizkaia lotzen du penintsulako iparraldeko kostaldeko ardatzarekin; konexio bat dago Gipuzkoarekin eta beste bat Kantabriarekin. Gipuzkoako lotunean, mugatik gertu, 25.000 ibilgailu inguru izaten dira egunean; Erletxetik ia 50.000 pasatzen dira. 2023an 1.000-1.300 ibilgailu gehiago ibili ziren tarte guztietan (% 3 inguru gehiago). Kantabriako lotunean, zenbat eta hurbilago Bilbo Handitik handiagoa da trafikoa: 45.000 ibilgailu egunean El Hayan eta 100.000 Portugalete eta Trapagako lotunearen arteko tartean.

"Bizkaiko errepideetako trafikoaren bilakaera 2023an" osorik eskuratu daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian, aztertzeko zein deskargatzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...