Berriak
2024(e)ko uztailaren 24(a) 17:42
Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuak harrera egin die Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Ekonomia Sustatzeko foru diputatuei
Ekonomia Sustatzeko Saila
Batera egin duten lehen bileran, Mikel Jauregi sailburuak eta Ainara Basurko, Saray Zarate eta Ane Insausti diputatuek berretsi dute beren konpromisoa deskarbonizatutako industria iraunkor baten aldeko proiektu partekatuak bultzatzeko.
Ane Insausti, Ainara Basurko, Mikel Jauregi eta Saray Zarate
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Iraunkortasuneko sailburua lehen aldiz bildu da Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko diputatuarekin, Saray Zárate Arabako Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko diputatuarekin eta Ane Insausti Gipuzkoako Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatuarekin, lurralde bakoitzeko erantzukizun-eremuen egoera aztertzeko.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiek konpromisoa hartu dute partekatzen dituzten azpiegiturei eta ekimenei beste bultzada bat emateko, edozein lurraldetan kokatuta daudela ere, betiere herrialde-ikuspegia baldin badute, eta euskal industria osoaren mesedetan garatzen baldin badira.
Alde horretatik, campus teknologiko berri hauei lotutako ekimenak berrikusi dituzte: Euskadiko Parke Sarearen esparrua eta BRTA-Basque Research and Technology Alliance Aliantza; 2024-2029 Ekintzailetzarako Erakundearteko Plan berria, Datu Zentroen aldeko baterako apustua eta Adimen Artifizialeko Euskal Zentroan (BAIC) partekatutako Adimen Artifizialeko estrategia.
Era berean, erakunde guztiek uste dute ezinbestekoa dela jarduera ekonomikoaren deskarbonizazioan aurrera egitea, eta industria iraunkorragoa bultzatzea, industriari balio erantsia emango dioten ekimenen bidez. Horrela, Euskadi industria-erreferente aitzindaria izan daiteke Europan.
2024-2028 Gobernu Programa erreferentzia hartuta, sailburuak eta diputatuek azpimarratu dute beharrezkoa dela erakundeen arteko lankidetzan sakontzea, herrialdearen indargunea baita, eta aldarri egin dute Euskadik hamarkadetan erakutsi duen espiritu aitzindariaren alde.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...