2024(e)ko uztailaren 28(a) 10:30

Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 euro emango ditu bi dirulaguntza-lerrotan, ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bi dirulaguntza-lerro abiarazi ditu 2024rako, eta bakoitzak 300.000 euroko aurrekontua izango du. Lehenengo lerroa dokumentalak, film laburrak eta film luzeak ekoizteko finantzaziorako izango da, eta bigarrena, berriz, ikus-entzunezko proiektuak aurre-ekoizteko – sustatzeko gastuei aurre egiteko. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 30etik irailaren 30era izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak bi dirulaguntza-lerro berri abiarazi ditu, Bizkaian ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko. Guztira 600.000 euroko inbertsioa eginda, foru erakundeak indartu egin nahi du Bizkaiko ikus-entzunezkoen sustapenarekin eta kulturarekin duen konpromisoa.

Alde batetik, Foru Aldundiak dirulaguntza lerro bat aurkeztu du, 2024ko ekitaldian ikus-entzunezko proiektuak ekoitz daitezen. Ekimen honek 300.000 euroko aurrekontua du, eta Bizkaian egindako dokumentalak, film laburrak eta film luzeak finantzatzea du helburu.

Bestalde, Foru Aldundiaren dirulaguntzak onartu dira 2024an ikus-entzunezko proiektuak aurre-ekoizteko eta sustatzeko gastuak ordaintzearren. Laguntza horrek 300.000 euroko zuzkidura ere badu, eta ikus-entzunezko proiektuen prestaketa eta hedapena erraztuko bada.

Kultura sustatzea eta herritarrek kultura eskura izatea konpromiso saihestezinak dira administrazio publikoentzat, eta horretarako beharrezkoak diren tresnak ezarri behar dituzte. Jarduketa horiek lekua izan dezaten, ekimen kulturalak sortzea, garatzea eta aurrera joatea sustatzeko eta babesteko neurriak ezarri behar dituzte.

Jarduera-esparru horretan,  ikus-entzunezkoek funtsezko zeregina betetzen dute XXI. mendeko gizartean, hedapenerako eta gizarte-sentsibilizaziorako tresna baitira, eta hori kontuan hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreari ematen dion laguntza zehaztu du, urteroko dirulaguntza-lerro horien bidez. Helburu nagusia da lurraldean kultura jendearen artean zabaltzea eta sendotzea; horretarako, ikus-entzunezko proiektuak ekoiztea bultzatuko da, herritar guztien artean kultura bizkaitarrak dituen balioak ezagutarazteko, gure memoriari lotutako gaiak nahiz sormenerako adierazpen berriak.

Dirulaguntza horien onuradunak izango dira, alde batetik, sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, kooperaziorako taldeak, sozietate zibilak nahiz interes ekonomikoa duten elkarteak; eta, bestetik, enpresa-jarduerak burutzen dituzten pertsonak.

Eskabideak aurkezteko epea bihar, uztailak 30, irekiko da, eta 2024ko irailaren 13an itxiko, 13.30ean. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke, link honetan:  (www.ebizkaia.eus).

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...