2024(e)ko uztailaren 30(a) 10:30

Udako plana Bizkaiko foru museoetan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek erakusketak, tailerrak, bisita gidatuak eta konferentziak eskainiko dituzte abuztuan, beste ekintza batzuen artean. Ezinbestekoa da jarduera bakoitzerako erreserba aldez aurretik egitea. Informazio osoa hemen: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Bizkaiko foru museoek programazio zabala dute abuzturako, besteak beste erakusketak, jarduerak eta bisita gidatuak. Eskaintza kultural honi esker, bisitariek bertatik bertara ezagutu ahalko dituzte lurraldearen historia eta tradizioak. La Encartada Fabrika-Museoan, Bilduma programaren baitan, "Peter Pan" izeneko disko-jogailua egongo da ikusgai. Emily Alice Ferrisek diseinatutako gramofono hau museoaren bildumaren parte da. Erakusketa urriaren 24ra arte egongo da zabalik. Hartara, jatorrizko zati guztiak mantentzen dituen pieza bakar honetaz gozatu ahalko dute bisitariek.

Gainera, Euskal Museoak ekoitzitako "Kameratik orratzera" erakusketa azarora arte egongo da ikusgai. Erakusketan, Eulalia Abaituaren argazkien hautaketa bat eta Bizkaiko XIX. eta XX. mendeetako emakumezko lau arroparen erreprodukzioa ikusi ahalko dira, garai hartako modaren eta egunerokoaren lekukotza zehatza jasotzeko.

Halaber, museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bisitetan, 1892an sortutako lantegia aztertu daiteke; XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako makinen bilduma aparta biltzen duen eta gaur egunera museo industrial gisa iritsi den lantegia, alegia.

Bermeoko Arrantzaleen Museoan "Bermeo. Portu Zaharra. 1877-2024" erakusketa ikus daiteke, Bermeoko Portu Zaharrak azken 150 urteetan izandako bilakaera erakusten duten 34 argazkiz osatua. Iñaki Marcaida komisarioak hamarkadak eman ditu portuak 1965etik izan dituen aldaketak eta jarduerak argazkietan jasotzen. Teknika digitalei esker, argazkiak berritu egin dira, beren jatorrizko distira berreskuratu eta portuaren garapen fisiko eta sozialaren ikuspegi kronologikoa eskaintzeko.

Museo honek abuztuaren 10ean espazio berri bat zabalduko du, 1912ko abuztuan egondako galernari eskainia. Hala, Bizkaiko kostaldean gertatutako era honetako galernei buruzko informazio-panel berriak jarriko dira. Galerna horiek, izan ere, hainbat arrantzaleren heriotza eragin zuten 1878 eta 1912an. Azken urte hartan, zehazki, 143 arrantzale hil ziren "Santa Klara gaueko galerna" izenekoan.

Abuztuaren 29an eta 30ean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHU-k antolatutako udako ikastaroa egongo da museoan: "Literatura eta nazioa. Nazioa eta Literatura". Ikastaroa doakoa da, interesa duen ororentzat zabalik dago, eta euskaraz emango da, literaturak eta musikak euskal nortasuna sortzeko orduan izan duten garrantzia aztertzeko. Iparragirre, Lizardi, Lauaxeta, Aresti, Lete eta Laboa bezalako idazle eta abeslariak aztertuko dira, beren lanek azken ehun urteetan euskal nazioaren kultura eta kontzeptua eratzen izan duten esangura hizpide.

El Pobaleko Burdinolak eta Muñatones Gazteluak jarduera bereziak egingo dituzte abuztuan. Hilaren 4an eta 25ean (igandea) doako bisita monografikoa egingo da 11:00etan aldi baterako erakusketa honetara: "Haizearen seinale, denboraren seinale: Haize-orratzak Bizkaian".

Abuztuko igande guztietan bisita gidatuak egingo dira Muñatones Gaztelura 10:30ean eta 12:30ean. Bisitariek, ibilbideaz gain, El Pobaleko Burdinola bisitatzeko aukera izango dute.

Abuztuaren 17an (larunbata), Ama Birjinaren Jasokundearen zubian, Gazteluaren irekiera berezia egingo da, Muskizko monumentu-multzoen bisita konbinatu konplexuena eskaintzeko, tartean, El Pobaleko Burdinolako erakustaldia. Bisitak 10:30ean hasiko dira Gazteluan eta 12:00etan jarraituko dute Burdinolan.

Abuztuko ostiral guztietan, museorako sarrera eta bisita doakoak izango dira; aukera paregabea espazio historiko hauek deskubritzeko.

Bestalde, Bakion Txakolin Museoa - Txakolingunea dago. URIBE ON TOUR programan parte hartzen duen museo honek bisita berezi bat eskaintzen du, txakolin zuria, ardo beltza eta ardo gorria pintxo tradizionalekin batera dastatzeko. Jarduera hau haurrentzat ere badago, gazteek Uribe eskualdean egindako muztioa dastatu dezaten.

Gainera, "Bakioko Margozaleak" erakusketa zabalik egongo da azaroaren 27ra arte, Bakioko zortzi margolarik egindako olio pinturak, akuarelak eta akrilikoak ikusteko: Txiki Zabala, Miren Salagre, Ane Miren Vidal, Pilar Gregorio, Miren Bilbao, Maite Mayor, Jone Bragado eta M.Ileana Sokolowsky Fernández.

Bilboko Arkeologia Museoak tailerrak eskaintzen ditu, txikienek modurik dibertigarrienean ikas dezaten arkeologia. Gainera, museoa bisitatzen duena Neandertal garaira hurbildu ahalko da oso modu berezi batean, erakusketa honen bidez: `Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia’. Arkeologia Museoak, erakusketa honetan, gaur egun Euskal Herria izenez ezagutzen dugun lurraldean behinola bizi izan ziren neandertalen unibertso zirraragarria ikertzeko aukera ematen digu. Erakusketaren helburu nagusia neandertalak benetan nortzuk izan ziren eta lurraldean izan zuten historia ikaragarri eta luzea zelakoa izan zen argitzea da. Neandertalak, beren biologia, bizimodua, bilakaera eta desagerpena gaur gaurko gaiak dira, eta euskal erregistro arkeologikoa erantzun garrantzitsuak ematen ari dira alderdiotan.

Museoa aztarnaz aztarna izeneko programaren baitan, Arkeologia Museoan Atxuri Ieko hezur zizelkatua ikusi ahalko da (Mañaria). Ikusgai dagoen eskultura J. M. Barandiaranek aurkitu zuen aztarnategiaren zati nahasi batean. 1994an, hezurrari buruz egindako C14 datazioak 11.200 - 10.700 urteko antzinatasuna eman zuen; beraz, aziliensea. Orein adarraren zati baten gainean grabatuta eta leunduta dago eskultura. Mutur bat alakatuta dauka eta bestea hautsita edo moztuta. Grabatuak piezaren alboetan eta aurrealdean daude eginda.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...