2024(e)ko abuztuaren 09(a) 10:00

Bizkaiko lau eskualdetako 9 udalerritan arrakala digitala murrizten laguntzeko lehenengo prestakuntza-tailerrak amaitu dira

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

230 pertsona baino gehiago bertaratu dira Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin eta Nagusiak elkartearekin lankidetzan, garatutako Adiskidetza Digitala programaren tailerretara. Programa horrek irailetik urte amaierara arte izango du jarraipena, prestakuntza-jarduera berdinekin beste hiru eskualdetako bederatzi udalerritan.

Pertsona talde bat prestakuntza-tailerretako batera joan da.

Ager Izagirre: “Digitalizazinoan aurrera egin behar dogu, kolektibo guztietara egokitzen dogula. Digitala ezin da oztopo izan”.

230 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak Adiskidetza Digitala proiektuaren barruan antolatu dituen lehenengo prestakuntza-tailerretan. Proiektua Bizkaiko bederatzi udalerritan garatu da, eta helburua da adinekoen kolektiboaren arrakala digitala murriztea eta digitalizazioaren abantailak herritar guztiengana iristea. Foru Aldundiak 7 eskualdetako 18 udalerritan garatuko du ekimena, eta horrela, urte amaierarako ia-ia Bizkai osoa hartuko du.

Lurraldeko hainbat tokitan egin diren lehenengo prestakuntza-saioak smartphonea erabiltzen hasteko tailerrak izan dira, adinekoek telefono mugikorra behar bezala erabiltzen ikas dezaten eta egunez egunekoan aplikatu dezaten. Tailerretan parte hartzeko ez zen beharrezkoa aldez aurretik ezagutzak edukitzea, hastapeneko oinarrizko informazioa baita. Tailerretan parte hartzeko baldintza bakarra zen nork bere telefono mugikor adimenduna edo smartphonea eramatea.

Prestakuntza-ekintza horiek maiatzetik ekainera bitartean egin dira Durangaldean (Durango, Amorebieta eta Elorrio) eta Uribe Kostan (Mungia eta Sopela). Uztailean, prestakuntza-ekintzak Arratia Nerbioi (Igorre eta Urduña) eta Enkarterri (Balmaseda eta Karrantza) eskualdeetan egin dira.

Ager Izagirre Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua pozik agertu da programak izan duen harreragatik, eta berretsi egin du Foru Aldundiak Bizkai digital eta inklusibo baterantz aurrera egiteko duen konpromisoa, inor baztertu gabe: « Eraldaketa digitaleko prozesu batean gaude, non Bizkaia berrikuntza eta teknologiako erreferente bihurtu nahi den; prozesu horretan ziurtatu behar dugu aurrerapen horrek kolektibo guztiak barne hartzen dituela, betiere herritarrak gure ekimenen erdigunean jarrita. Digitalizazioan aurrera egin behar dugu, kolektibo guztietara egokituta. Digitala ezin da oztopo izan ».

Doako prestakuntza arrakala digitala murrizteko

Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako Adiskidetza Digitala programaren prestakuntza-ekintza nagusia lau tailerrez (bat astean) osatuta dago. Tailerrak bi ordukoak dira eta euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke. Parte-hartzaileen kopurua mugatua da eta, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Hauek dira edukiak:

  • 1. tailerra: Telefono mugikor adimendunaren (smartphone) hastapenak eta erabilera. Smartphone-en oinarrizko erabilerari eta aukerei buruzko hastapenak, esaterako, menuen bidezko nabigazioa, ikonoen erabilera eta funtzioen kudeaketa (deiak, argazkiak eta Interneteko konexioa).
  • 2. tailerra: WhatsApp-aren erabilera: WhatsApp instalatzea eta konfiguratzea, pribatutasun-doikuntzak, multimediako mezuak eta fitxategiak bidaltzea, deiak egitea eta taldeak kudeatzea.
  • 3. tailerra: Mezu elektronikoak eta Internet bidezko nabigazio segurua smartphonetik. Bilaketak Interneten, nabigazio segurua, posta elektronikoko kontuak sortu eta erabiltzea, mezuak erabiltzea eta online-ko iruzurrak saihesteko aholkuak
  • 4. tailerra: Adinekoentzako aplikazio erabilgarriak. Eguneroko bizitza errazteko eta segurtasuna eta larrialdi- eta osasun-zerbitzuak eskuratzea hobetzeko aplikazioen erabilera praktikoa, esaterako, Google Maps, Google Fotos, Google Calendar, YouTube, SOS Deiak eta Osakidetza.

Hurrengo eskualde eta udalerriak

 Irailetik aurrera eta urtea amaitu arte, prestakuntza-tailerrak beste bederatzi udalerritan ere egingo dira, hiru eskualdetan banatuta: irailetik urrira bitartean, Busturialdean (Gernika eta Bermeo) eta Lea-Artibain (Markina, Ondarroa eta Lekeitio), eta azaroan eta abenduan, Bilboko metropolialdean, zehazki, Getxon, Galdakaon, Ortuellan eta Bilbon.

Izena emateko modua eta online edukiak

Foru Aldundiak antolatutako prestakuntza-jardueretan aurrez aurre parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute. Ez da beharrezkoa prestakuntza ematen den udalerrikoa izatea, jarduerak herritar guztiei zuzenduta baitaude, bizitokia edozein delarik ere. Izena eman daiteke 94 426 88 44 telefonora deituz edo adiskidetza.digitala@bizkaia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Programa honi buruzko informazio guztia Aldundiaren webgunean kontsulta daiteke: www.bizkaia.eus/eu/adiskidetza-digitala.

Web-atari horretan, edozein pertsonak egin dezake Adiskidetza Digitalari buruzko ikastaroa online, aurrez aurreko tailerretan parte hartu duen ala ez kontuan hartu gabe. Bertan, ikastaroko edukiak modu erraz eta erosoan azaltzen dira bideo labur batzuen bitartez, euskaraz eta gaztelaniaz.

Adinekoekin lankidetzan egin eta Estatuan saritua izan den proiektu bat

Adiskidetza Digitalaren proiektua abiarazi aurretik, lankidetzako dinamika bi garatu ziren Bizkaiko Adinekoen Kontseiluarekin eta Nagusiak elkartearekin. Baterako lan horri esker, adinekoen kolektiboak teknologia berrietan dituen beharrizanak identifikatu eta kolektibo horren arrakala digitala txikiagotzeko irtenbide espezifikoak ezarri ziren. Irtenbide horiek arlo desberdinetakoak dira, esaterako, teknologia berriei buruzko prestakuntza eta gaikuntza; horren ondorioz, tailerren egutegi hau egin da.

Foru Aldundiaren proiektu honek Berdintasun Digital Jasangarriko Estrategia Onenaren saria jaso zuen, Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen XII. Kongresu Nazionalean (Madril, 2022ko abendua).


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...