2024(e)ko uztailaren 27(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak doako autobus-zerbitzua eskainiko du San Ignazio egunean Gorbeiara igotzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

‘Gorbeibus’ goizeko seietan hasiko da ibiltzen, Areatzatik Pagomakurreraino lehen bidaia egiten duenean, eta arratsaldeko zazpietan egingo du azken bidaia, Parke Naturaletik itzultzeko. San Ignazio egun osoan, beraz, debekatuta egongo da ibilgailu pribatuak sartzea, eta ezingo da mendira igo bizikletaz edo zaldiz, foru autobusak erabiltzen duen zirkuituaren barruan. Uztailaren 27tik 31ra arte bertan kanpatzea eta gaua igarotzea ere debekatuta egongo.

Gorbeia mendiaren irudi bat

Bizkaiko Foru Aldundiak beste urte batez jendearen eskura  jarri du Gorbeiara igotzeko doako autobus-zerbitzua uztailaren 31n, San Inazio eguna ospatzearekin bat egitearren. Ekimen honen helburua da Arratia eta Nerbioi eskualdeetan jai hau ospatzeko dagoen tradizioari eustea eta horrekin batera, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) den parke natural hau behar bezala babestea.

 ‘Gorbeibus’ uztailaren 31ko goizeko seietan hasiko da  ibiltzen, Areatzatik Pagomakurreraino lehen bidaia egiten duenean, eta arratsaldeko zazpietan egingo du azken bidaia, Parke Naturaletik itzultzeko.

Ingurunea babesteko asmoz jartzen da martxan garraio publikoaren zerbitzu hau eta, ondorioz, mendiko aparkaleku guztiak itxiko dira eta egun osoan ezin izango dira ibilgailu pribatuak hara sartu (lurren jabeen, abeltzainen eta inguruko aterpeen erabiltzaileenak barne). Debeku hori bizikleta eta zaldien zirkulazioari ere aplikatuko zaio, Aldundiak antolatutako autobusak erabiliko duen zirkuituan.

Areatzara autoz doazen pertsonentzat aparkalekuak eskaini dituzte Aldundiak eta Areatzako Udalak udalerrian bertan. Aparkalekuak leku estrategikoan daude autobus zerbitzuaren abiapuntura erraz heldu ahal izateko.

Gainera, eta ibilgailuen eta pertsonen pilaketak  Parke naturaleko ingurumenean eragin ditzakeen ondorio negatiboak ekiditeko, debekatuta dago uztailaren 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n Parke Naturalean kanpatzea edo gaua igarotzea.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...