Berriak
2024(e)ko abuztuaren 12(a) 10:00
23.733 pertsonak bisitatu dituzte Bizkaiko parketxeak aurtengo lehen sei hiletan
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Armañongoa izan da lurraldeko parke naturaletako interpretazio-zentroetan bisitatuena, 8.982 pertsona bertaratu baitira.
23.733 pertsonak bisitatu dituzte Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeak aurtengo lehen sei hiletan, hau da, iazko aldi berean baino % 6,8 gehiagok. Parke naturaletako interpretazio-zentroetara joandako gehienak (% 68,35), gainera, lanegunetan joan dira. Egun horietan, gehienbat ikasleak bertaratu dira; izan ere, hainbat ikastetxek parte hartu dute Bizkaiko parke naturalen erakargarriak era didaktikoan ezagutarazteko eratutako heziketa-taldeetan.
Lanegunetan, guztira, 16.223 bisita egin dira, eta jaiegun, zubi eta asteburuetan, 7.510 pertsona izan dira foru-instalazio horietan. Bizkai guztiko ikastetxeetako ikasleena da Parketxeetara joan diren kolektiboen artean ugariena. Zehazki, 11.032 ikaslek hartu dute parte prestatutako ibilbide didaktikoetan, zeinak foru-ekipamendu horietako langileek diseinatu baitituzte Bizkaiko parke naturalen erakargarriak ezagutarazteko. Beste 3.794 pertsona talde antolatuetan bertaratu dira, eta gainerakoak, 8.907, euren kabuz joan dira.
Armañonek 8.982 bisitari izan ditu
Armañongo interpretazio-zentroak izan ditu bisitaririk gehien aurtengo lehen seihilekoan. Guztira 8.982 pertsona joan dira bertako instalazioetara, batez ere ekainean (2.479), martxoan (2.001) eta maiatzean (1.696). Gainerako parketxeetan ez bezala, zentrora euren kabuz joan diren pertsonek egin dituzte bisita gehienak (3.623). Kopuru horrek gutxigatik gainditzen ditu eskola-taldeetan joandako 3.359 ikasleak. Gainerako talde antolatuek 2.000 lagun bildu dituzte. Hilabeteka, kopururik handiena ekainean izan zen, 2.479 lagun, eta ondoren martxoan, 2.001 pertsona joan baitziren interpretazio-zentro horretara.
Gorbeia da bisita gehien izan zituena apirilean
Gorbeiakoa da bisitari gehien izan dituen hurrengo parketxea (7.686), eta hor ere nabarmendu dira instalazioetara joandako 87 ikasle-taldeak. Talde horietan, 3.722 lagun iritsi ziren zentrora; nolanahi ere, kopuru horren antzekoa da euren kabuz joandakoena, bigarren kolektibo ugariena osatzen baitute, 3.273 pertsonarekin. Gorbeian, apirilak (1.515 pertsona) eta maiatzak (1.438) izan zituzten bisitari gehien.
Urkiolak beste bi parketxeek baino eskola-talde gehiago jaso ditu
Urkiolako parketxeak jaso ditu eskola-talde gehien (89 guztira); horrenbestez, bertan izan dira heziketa-programan parte hartu duten ikasle gehienak (3.951). Kolektibo horrek presentzia handia izan du urteko lehen seihilekoan jasotako bisiten zenbaketa orokorrean (7.065). Eta gainerako parketxeetan bezala, euren kabuz joandako pertsonak gehiago izan dira talde antolatu baten barruan joan direnak baino: 2.011 eta 1.103, hurrenez hurren. Maiatzean (1.501) eta ekainean (1.286) erregistratu ziren bisita gehien.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...