Berriak
2024(e)ko uztailaren 18(a) 12:47
670.000 aitorpen, 557,6 milioi euro itzulita eta ia 9.300 arreta egunero, Errenta 23 kanpainako datu nagusiak
Ogasuna eta Finantzetako Saila
503.600 aitorpen baino gehiagoren emaitza itzultzea izan da; kanpaina honetan 10 pertsonatik 8k kanal digitalaren alde egin dute eta, aldi berean, lehenengoz, 10 zergadunetik 8ren iritziz balorazioa 10etik 9tik gorakoa izan da. Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu duten pertsonak 8.188 izan dira, 93,7 milioi euroko diru-sarrerarekin.
Itxaso Berrojalbiz eta Leixuri Agirrezabala prentsa aretoan
Errenta 23 kanpaina apirilaren 10etik ekainaren 28ra egin da, eta amaieran aurkeztu diren PFEZ aitorpenak 670.086 izan dira; aitorpen horietatik % 75ren kasuan emaitza itzultzea izan da (zergadunen aldekoa), eta guztira 557,6 milioi euro itzuli dira. Gainerakoek, 166.445 aitorpenek, 427,5 milioi euroko diru-sarrera eragin dute; beraz, kanpainaren saldo orokorra zergadunen aldeko 130 milioi eurokoa izan da (2022an baino 53,8 milioi gehiago).
Bai aurkeztutako aitorpen kopuruari dagokionez, bai egindako itzulketei dagokienez, maximo historikoa lortu den kanpainaren zifra nagusiak dira eta horrek, Itxaso Berrojalbiz Ogasuneko diputatuaren hitzetan 2020an ezarri genuen errenta eredu berriak oso ondo funtzionatzen duela eta herritarrek gero eta hobeto baloratzen dutela
egiaztatzen du.
Bere iritziz hainbat dira maximo historiko berri hau azaltzen duten arrazoiak: Ogasunak datu ekonomikoak dituen pertsona guztiei aitorpen-zirriborro bat bidaltzea, 2023an enplegu mailari eustea, Aldundiak inflazioaren ondorioak arintzeko hartutako neurriak (% 2ko deflaktazioa eta 200 euroko kenkaria urteko 35.000 eurotik beherako errentetan; neurri hauek, guztira, 108 milioi euroko likidezia-injekzioa eragin dute zergadun guztientzat, eta, bereziki, kaltetuenentzat) eta aitorpenaren zirriborroetan 1979. urtea baino lehen lan-mutualitateetan kotizatzen zuten pertsonek Gizarte Segurantzatik kobratzen zituzten erretiro- edo ezintasun-pentsioari buruzko murrizketen sartzea, kasu honetan beste 107 milioi euro itzulita. Kanpainaren balantze ekonomikoan zergadunek gizarte-kenkariengatik aplikatu dituzten 729 milioi euroak ere nabarmendu behar dira.
Aurreko urteetan bezala kanal digitala izan da aitorpena aurkezteko gehien erabili dena, hamar pertsonatik zortzik, hain zuzen ere. Ordea, telefono bidezko zerbitzua izan da kontsultarik gehien jaso duena. Zerbitzu horien batez besteko balorazioa 10etik 9,01 puntukoa izan da herritarren artean.
670.000 aitorpen eta 130 milioi euroko emaitza negatiboa
Errenta 23 kanpainan 670.086 aitorpen aurkeztu dira, horietatik % 84,54 (566.523) banakako modalitateari dagozkio eta % 15,46 (103.563) baterako modalitateari. Gainera aurkeztutako aitorpenen % 65etan (437.949) ez da aldaketarik izan, eta gainerako % 35etan zergadunak bakarrik sartu behar izan ditu datu gehigarriak edo Foru Ogasunak eskainitako zirriborroetan agertzen zirenetako batzuk aldatu ditu. Itzulketak aitorpenak aurkeztu direnetik 2,1 laneguneko batez besteko epean egin dira, Aldundiak hartutako 7 eguneko konpromisoa baino nabarmen epe laburragoan
EMAITZA |
Aitorpenak |
% / guztira |
Zenbatekoa |
Batez bestekoa |
---|---|---|---|---|
Itzultzea |
503.641 |
% 75,2 |
557.562.383 € |
1.107 € |
Ingresatzea |
166.445 |
% 24,8 |
427.538.955 € |
2.569 € |
670.086 |
% 100 |
-130.023.428 € |
729,1 milioi euro gizarte-kenkarietan deskontatuta
Bizkaiko zergadunek 729.129.734 euroko kenkariak aplikatu dituzte PFEZaren aitorpenetan. Pertsona gehienek aplikatu dituzten kenkariak ondorengoenak eta ohiko etxebizitza erostearena izan dira, eta desgaitasuna edo mendekotasuna, alokairua eta etxebizitzan inbertitzea izan dira batez besteko kenkari handiena eragin dutenak
GIZARTE-KENKARIAK |
Pertsonak |
Zenbatekoa |
Batez beste |
---|---|---|---|
Ondorengoak |
223.762 |
147.909.901 |
661 € |
Ondorengoak, 6 urtetik beherakoak |
53.457 |
13.752.012 |
257 € |
Adinagatiko kenkaria (65 urtetik gora) |
127.815 |
79.285.881 |
620 € |
Desgaitasuna edo mendekotasuna |
78.292 |
91.699.703 |
1.171 € |
Ohiko etxebizitzaren alokairua |
55.241 |
60.099.479 |
1.088 € |
Inbertsioa ohiko etxebizitzan |
192.636 |
209.761.908 |
1.089 € |
Gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenak |
172.452 |
126.620.850 |
734 € |
Hamar pertsonatik zortzik aurkezpen digitala aukeratzen dute
: digitala, telefono bidezkoa eta aurrez aurrekoa. Hamar aurkezpenetatik zortzitan (% 78) digitala aukeratu dute. Telefono bidezkoa % 15,6k hartu du, eta bulegoetan, berriz, % 6,4k.
Hiru bide hauen bidez aurkeztutako aitorpenei beste 52.579 gehitu behar zaizkie, itzultzeko emaitza izan dutenak, hain zuzen ere Foru Ogasunak automatikoki izapidetu dituen aitorpenak, zergadunak inolako ekintzarik egin behar izan gabe.
|
Aitorpenak |
% |
% (Ogasuna barne) |
---|---|---|---|
Digitala (weba+ appa) |
481.680 |
% 78.00 |
% 71.88 |
Telefono bidezkoa |
96.274 |
% 15,59 |
% 14,37 |
Aurrez aurrekoa |
39.553 |
% 6,41 |
% 5,90 |
Automatikoa Ogasuna |
52.579 |
% 7,85 |
9.273 pertsonari eman zaie arreta zuzena egunero, % 90ren kasuan telefonoz.
. Horietatik ia % 91k telefono bidezko kanala aukeratu dute, eta % 9,3k, berriz, aurrez aurreko arreta emateko jarritako hamabi foru bulegoetako batera jo dute.
ARRETA PERTSONALA |
Arretak |
% / guztira |
Batez bestekoa egunean |
---|---|---|---|
Telefono bidez |
479.399 |
% 90,70 |
8.411 |
Aurrez aurrekoak |
49.158 |
% 9,3 |
862 |
|
528.557 |
% 100 |
9.273 |
Arreta pertsonalizatua eskaintzen 445 pertsona aritu dira; 134 foru bulegoetako aurrez aurreko zerbitzuan eta 311 telefono zerbitzuan.
Batez besteko gogobetetzeak 10etik 9 puntu gainditu ditu lehen aldiz
Foru Ogasunak emandako zerbitzuen balorazioak gora egiten jarraitzen du eta 9,01 puntutan kokatu da 10etik eta horrek esan nahi du marka berria lortu dela. Kanal digitalen kasuan (gehien igotzen direnak) batez besteko nota 8,5 puntukoa da, eta telefono eta aurrez aurreko zerbitzuetan ia 9,3 puntukoa. Guztira 9.517 inkesta egin dira, 6.001 kanal telematikoan, 1.500 telefono bidez eta 2.016 aurrez aurre.
Konparazioa aurreko ekitaldiekin
EMAITZAK |
Errenta 19 |
Errenta 20 |
Errenta 21 |
Errenta 22 |
Errenta 23 |
---|---|---|---|---|---|
Aitorpenak, guztira |
579.740 |
636.364 |
614.276 |
653.723 |
670.086 |
Emaitza itzultzea izan duten aitorpenak |
399.631 |
453.698 |
426.525 |
488.588 |
503.641 |
Emaitza ingresatzea izan duten aitorpenak |
180.109 |
182.566 |
187.751 |
165.135 |
166.445 |
Itzuli den zenbatekoa |
427,5 M€ |
408,7 M€ |
425,6 M€ |
503,8 M€ |
557,6 M€ |
Ingresatu den zenbatekoa |
352,5 M€ |
379,5 M€ |
439,4 M€ |
414,0 M€ |
427,5 M€ |
7.188 aitorpen Ondarearen gaineko Zergan eta 44 Fortuna Handien gaineko Zergan
Errentarekin batera, Ondarearen gaineko Zergaren kanpaina eta, lehen aldiz, Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zerga aurkezteko kanpaina egin dira. Lehenengoari dagokionez aurreko ekitaldietako zergadunen kopurua igo egin da, 8.188ra arte, hau da, 93,7 milioi euroko diru-sarrera.
EMAITZAK ONDAREA |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
---|---|---|---|---|---|
Aitorpenak |
7.438 |
7.716 |
7.820 |
7.933 |
8.188 |
Ingresatu den zenbatekoa |
80,0 M€ |
78,4 M€ |
86,7 M€ |
81,5 M€ |
93,7 M€ |
Fortuna Handien gaineko Zergari dagokionez 42 zergadun izan dira eta 974.320 euro bildu dira.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...