Berriak
2024(e)ko uztailaren 19(a) 11:00
Aldundiak Bermeora zabaldu du indarkeria matxista eta sexu-erasoen biktimei arreta psikologikoa emateko zerbitzu deszentralizatu
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Teresa Laespada diputatu nagusiordeak -Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatuak- eta Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko Udaleko alkate-udalburuak sinatu dute hitzarmena, kostaldeko udaletxean egindako ekitaldi batean
Nadia Nemeh Shomaly eta Teresa Laespada.
Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Bermeoko Udalarekin, indarkeria matxistaren eta sexu-erasoen biktimei arreta psikologikoa emateko zerbitzu deszentralizatua antolatzearren, zehazki, kostaldeko udalerri horretan eta haren eragin-eremuan bizi direnei zuzenduta.
Teresa Laespada diputatu nagusiordeak eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatuak eta Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko Udaleko alkate-udalburuak sinatu dute hitzarmena, kostaldeko udaletxean egindako ekitaldi batean.
Hitzarmen honen xedea lortzeko, Bermeoko Udalak konpromisoa hartzen du Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren esku bulego bat jartzeko, behar bezala egokituta, erabiltzaileen intimitatea bermatzeko eta zerbitzua emateko ekipamendua gordetzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du Arreta Psikologikoko Programa emateko eta koordinatzeko talde profesionala jartzeko.
Esku-hartzearen zereginak hauek izango dira: diagnostikoa eta balorazioa, banakako arreta psikologikoa, artatutako kasuen jarraipena, tratatutako kasuen ebaluazioa, beste zerbitzu batzuetara bideratzea -hala badagokio-, Bermeoko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin koordinatzea eta jarraipena egitea, Bermeoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta epaitegiek eskatutako txostenak egitea -Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak egin beharrekoak-; gainera, beharrezkoa denean, ahozko epaiketetan peritu-laguntza ematea; horrez gain, mahai-inguruak antolatzea, hitzaldiak ematea etab. Bermeoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak eskatuta.
Lankidetza Hitzarmen honek astean gehienez 5 ordu (asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara) aurreikusten ditu Arreta Psikologikoko Programa emateko, eta lau urteko indarraldia izango du. Sinatzen den egunean jarriko da indarrean, eta isilbidez luzatu ahal izango da, urtebeteko aldietan, gehienez ere lau urtera arte.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko bi ordezkarik eta Bermeoko Udaleko bi ordezkarik osatutako batzorde bat arduratuko da hitzartutako baldintzen jarraipena eta ebaluazioa egiteaz.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...