Berriak
2024(e)ko uztailaren 15(a) 09:51
Ekainera arte, 4.142,2 milioi euro bildu dira tributu itunduetan
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Tributu itunduak direla-eta Bizkaian ekainean bildutako kopurua 404,4 milioi euro izan da: aurreko ekitaldiko hilabete berean bildutakoa baino 122,3 milioi gehiago, hau da, % 43,4ko ehuneko positiboa.
Ekaineko bilketaren bilakaera ona izan da, eta, ondorioz, bildutako zenbateko metatua 4.142,2 milioi eurora iritsi da: 2023an lortutakoa baino % 1,2 gehiago, hots, 2024ko ekitaldi osoko zerga-sarreren (9.829,5 milioi) aurrekontuaren % 42,1. Horrela, bada, apurka-apurka txikitu egin dira ekitaldi bietako ezohiko eragiketen ondorioz sortutako aldeak.
Zuzeneko zergapetzeak joera ona izaten jarraitu du ekainean zehar, eta 1.987,4 milioi euroraino iritsi da: % 7,7ko igoera (+ 141,4 milioi), iazko hil berarekin alderatuta. 1978a baino lehenagoko mutualitateetarako kotizazioetatik eratorritako prestazioei buruzko epaien ondoriozko itzulketek gora egin duten arren, PFEZa, oro har, % 4,3 hazi da (+ 63,7 milioi), eta sozietateen gaineko zergak bilakaera positiboa izaten jarraitzen du: % 49,1 hazi da (+ 112,2 milioi). Lan-atxikipenak % 4,7 hazi dira (82,5 milioi), eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta lanbide- eta enpresa-jardueren ordainketa zatikatuak ere hazi egin dira (+ % 64,4 eta + % 11,4, hurrenez hurren).
Aitzitik, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren bilketan zifra negatiboak mantendu dira, 34,7 milioi euro gutxiago bildu baitira (- % 38,3), aurreko ekitaldian izandako ezohiko diru-sarreraren ondorioz.
Zeharkako zergapetzeari dagokionez, 1938 milioi euro bildu dira, eta jaitsierak moteltzen jarraitu du, honezkero % 4,8raino murriztu baita (aurreko hilean baino 5,5 puntu gutxiago, eta duela bi hilabete baino 10,7 gutxiago). Dena dela, energiaren sektoreko bilketaren bilakaerak oztopo izaten jarraitzen du, bai BEZari dagokionez, zeina % 11,6 jaitsi baita (maiatzean baino 5 puntu gutxiago), bai hidrokarburoen gaineko zerga bereziari dagokionez, zeina % 0,2 jaitsi baita.
Gainerako zerga berezi eta tributu doituek, oro har, bilakaera positiboari eutsi diote. Elektrizitatearen gaineko zergak ia-ia laukoiztu egin du 2023ko bilketa; berotegi-efektuko gas fluordunen gainekoak % 142,3 egin du gora; berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gainekoa % 207,8 hazi da, eta tabako-laboreen gainekoa, berriz, % 4,0. Ordea, alkoholen gaineko zergaren bilketak behera egiten jarraitzen du (- % 34,6). Ekitaldi honetan, bestalde, finantza-transakzioen gaineko zerga bildu da lehenengo aldiz, eta 25,3 milioi jaso dira.
Zeharkako gainerako zergetan, joko-jardueren gaineko zerga (+ % 12,5), egintza juridiko dokumentatuen gainekoa ( % 31,4) eta zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia (% 27,2) nabarmentzen dira.
Tasetan eta bestelako diru-sarreretan 35,8 milioi euro bildu dira, alegia, 2023an baino 5,6 milioi gutxiago; eta aurreko ekitaldian izandako ezohiko sarrerak haiei ere eragin die.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...