2024(e)ko uztailaren 05(a) 11:45

Arkeologia Museoak Neandertalen mundu liluragarria erakutsiko du aldi baterako erakusketa berri batean

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Jatorrizko 100 pieza baino gehiagok osatuko dute `Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia’ erakusketa. Bertan, ezagutzen den Bizkaiko neandertalik zaharrena den Andereren hainbat hezur egongo dira ikusgai.

Asier Gomez, Joseba Rios, Begoña de Ibarra y Etor Telleria eraksuketan

Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusiak Bizkaiko Arkeologia Museoaren aldi baterako erakusketa berria aurkeztu du gaur goizean, Etor Telleria museoko zuzendariarekin eta erakusketako komisarioa den Joseba Ríos Garaizar Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Saileko ikertzailearekin eta Asier Gómez-Olivencia Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzailearekin batera.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoak zabaldu duen ‘Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia’ erakusketak Neandertalden unibertsoa esploratzeko jakingura pizten du, gaur egun Euskal Herria izenez ezagutzen dugun honetan bizi izan baitziren. Erakusketaren helburu nagusia neandertalak benetan nortzuk izan ziren eta lurralde honetan zein izan zen haien historia harrigarri eta luzea argitzea da. Neandertalak, bere biologia, bizimoduak, bilakaera eta desagertzeko arrazoiak gaurkotasun osoko gaiak dira, eta euskal erregistro arkeologikoak erantzun esanguratsuak ematen ditu gai horien inguruan.

Euskal Herriko neandertalak ezagutzen

Bizkaiko Foru Aldundiko Arkeologia Museoak sortutako erakusketa honen bitartez bisitariek gure espeziearen aurreko urruneko iraganera bidaiatzen dute. Hamaika beira-arasa, panel ugari eta Emmanuel Roudier artista ospetsuak irudiztatutako formatu handiko eszena ugariren bidez, Bizkaiko neandertalen gizarteak utzitako ondare arkeologiko zabala ikus daiteke. Gordailutik, BIBATetik, Nafarroako Gobernutik eta Bilboko Arkeologia Museotik bertatik datozen jatorrizko 150 piezek osatzen dute erakusketa, foru museoak bultzatua eta koordinatua, ondoren antzeko gaiak lantzen dituzten beste museo batzuetara joateko asmoz.

Joseba Ríos Garaizar, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Saileko ikertzailea, eta Asier Gómez-Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzailea, dira erakusketaren komisarioak.

Lehen neandertalak

Euskal Herrian, Abri Olha (Kanbo) eta Ventalaperra (Karrantza) aztarnategietan, egindako lehen miaketekin hasten da erakusketa. Ondoren, El Polvoríngo (Karrantza) I. leizean berreskuratu ziren Bizkaiko neandertalik zaharrenaren, Andereren, aztarnak, hezur-hondarrak, ikusi ahal izango ditugu. Zehazki Andereren bi hezur ikusgai izango dira: zantzu arkaikoenak dituztenak: buruhezurra eta erradioa.

Andererekin batera, Axlorren (Dima) berreskuratutako neandertalen hondarrak daude. Hondar horietako batzuek 100 mila urteko antzinatasuna dute, eta Lezetxikin (Arrasate) berreskuratutako neandertalen hortzen bi erreplika.

Ondoren, neandertalen garaian, Aturritik Asonera eta Ebrora arteko lurralde zabalean, izan ziren klima, landaredia eta fauna ezagutuko ditugu. Neandertalen biziraupen-estrategiak ere aztertuko dira erakusketan, belarjaleak, haragijaleak, hegaztiak, arrainak eta moluskuak jaten zituzten eta. Ondoren, neandertalen teknologia eta kultura ezagutu daitezke, harrizko tresna masiboen, bifazen eta irakingailuen lagin ikusgarriarekin, Achelense-tik Musteriense-ra asko eboluzionatu baitzuten. Musterienseko aurrerapen teknologikoen adibide gisa, silexezko puntak eta laminak, hezur-erremintak eta egurrezko erremintak ikusiko ditugu, Aranbaltza IIIn berreskuratutako Iberiar Penintsulako egurrezko tresnarik zaharrena barne.

Ondoren, erakusketa neandertalen kulturaren alderdi polemikoenetako batean sartuko da, portaera edo jokabide sinbolikoan, Euskal Herrian eskuragarri dauden adibide bakanen bitartez.

Azkenik, azken neandertalei helduko diegu, eta Chatelperroniar aldiko tresna bereizgarrien irudikapen zabala erakutsiko dugu lehen aldiz, Aranbaltza II, Ekain eta Labeko Koban aurkitutako laginekin.

Beraz, aukera paregabea da neandertalen ondarean sakontzeko eta Euskal Herrian desagertutako gizateria hori ezagutzeko egindako ekarpenen berri izateko.

Bisita gidatuak eskainiko dira urritik aurrera erakusketaren xehetasunak ezagutzeko. Aldi baterako erakusketa horretan oinarritutako familia-tailerrak ere eskainiko dira azaroko igande guztietan, jolas-jarduera baten eta erakusketara bisita baten bidez, neandertalak nortzuk izan ziren eta zelan antolatzen ziren jakiteko.

Erakusketa irekita egongo da 2025eko urtarrilaren erdialdera arte. Arkeologia Museoak era guztietako ikusleentzako hainbat jarduera ezberdinekin osatuko du erakusketa. Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta ezinbestekoa izango da aurretitik izena ematea 944 040 990 telefono zenbakian edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikoan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...