Berriak
2024(e)ko ekainaren 28(a) 08:49
Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 eurotik gorako zerga-zorra duten pertsonen zerrenda argitaratu du
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak 2023ko abenduaren 31ko zordun handien zerrenda argitaratu du. Zerrenda horretan 334 zergapeko agertzen dira, eta Foru Ogasunari 593.353.953,62 euro zor dizkiote guztira.
Bizkaiko Foru Ogasunaren Iruzurraren aurkako Planean jasotako jarduketa bat da zerrenda hori argitaratzea, iruzur fiskala prebenitzeko eta herritarren kontzientzia fiskal kolektiboa indartzeko. Neurri hori foru-arau batek arautzen du, eta tributu-sistemaren eraginkortasuna indartzeko beharraren eta intimitaterako eskubidearen babesaren arteko oreka mantentzen du; beraz, zerrenda hori hiru hilabetez baino ezin izango da eskuratu. Horregatik, bitarteko elektronikoen bidez argitaratzen da, eta, beraz, ezinezkoa da haren edukia Interneteko bilaketa-tresnen bidez indexatzea.
Uztailaren 15eko 8/2022 Foru Arauaren bidez Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean sartutako arau-aldaketen ondorioz, zerrenda horrek berdin mantentzen ditu iaz sarturiko bi berrikuntzak, aurreko bi urteen aldean desberdinak zirenak:
- 600.000 eurotik gorako zorrak dituzten zergapekoak jasotzen ditu; aurreko muga (2021 artekoa, urte hori barne) milioi bat euro zen. Horrela, Bizkaiko Foru Ogasunarekin 600.000 eta 1.000.000 euro arteko zorrak dituzten 170 zergapeko agertzen dira zerrendan, eta guztira 128.043.323,80 euroko zorra dute.
- Bizkaiko Foru Ogasunaren aurrean zorren erantzule solidario diren pertsonak jasotzen ditu, aurreko zerrendetan ez bezala, non zordun nagusia bakarrik agertzen zen. 2023ko urtarrilaren 31n, zerrenda horretan 28 erantzule solidario agertzen dira.
Esteka honetan kontsultatu daiteke zerrenda: http://www.bizkaia.eus/es/listado-de-deudores
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...