2024(e)ko ekainaren 21(a) 09:48

Aldundiak Bizkai kohesionatu baten alde lan egiten du, Bakardadea(k) abiapuntutzat hartuta

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Kongresu batek komunitatearen eta bakardadearen kudeaketan erreferente diren adituak bildu ditu Bilbon. Besteak beste, Maike Luhmann psikologian doktoreak eta Matilde Fernández Soledad No Deseada (SoledadES) Estatuko Behatokiko presidenteak hartu dute parte. Topaketa BizkaiSare foru-estrategia berritzailearen barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da sarea ehuntzea eta komunitatea indartzea.

Fernández, Luhmann, Laespada eta Rodríguez.

Laespada: «Gehiago pentsatu behar dugu komunitatean»

Bizkaiko Foru Aldundiak «Bizkaia kohesionatu baterantz: begirada bat bakardadeari» kongresua egin du ostiralean, Bilbon, eta arlo horretako erreferenteak bildu ditu. Besteak beste, Maike Luhmann psikologian doktoreak eta Matilde Fernández Soledad No Deseada (SoledadES) Estatuko Behatokiko presidenteak hartu dute parte topaketan.

Kongresua, bestalde, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak abian jarritako BizkaiSare estrategia berritzailearen barruan kokatzen da, eta gure lurralde historikoan sarea ehuntzeko eta komunitatearen aldeko apustua indartzeko xedea du.

Inaugurazioan, Teresa Laespada ahaldun nagusiorde eta aipatutako sailaren arduradunak gogorarazi du berak zuzendutako foru sailak, hain zuzen ere, bere eskumenak zabaldu dituela legegintzaldi honetan, eta Gizarte Kohesioa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusi berritua duela orain.

Eskumen-eremu berri horretan kokatzen da Bizkaisare 2030, gizarte kohesionatu baterako Bizkaiaren estrategia komunitarioa. Izan ere, gure gizartea, inguruko beste asko bezala, aldaketa esanguratsuak jasaten ari da, pertsonei eragiten dietenak eta desberdinkeria berriak sortzen dituztenak.

Haren ustez, krisialdiak eta aldaketa globalak bizi ditugu, eta horrek eragina du Bizkaian: hemen ere, gizarte-eredu berri bat sortzen ari da, familia pertsonabakarrenez besteko balio-esparru bat daukana, eta komunitate-sarea ahula da, edo gizarte-harremanak galdu egiten dira.

Laespadak Giza Eskubideen Europa aldarrikatu du, eta bertan kokatu du dagoeneko mestizoa eta askotarikoa, konplexua eta irekia den Bizkaia. Hori dela eta, beharrezkotzat jo du erantzun bat ematea hauskortasun sozialek, arrakalek eta gizarte-sarearen eskasiak sortutako nahi gabeko bakardade-egoerei. Ildo horretan, Bizkaisare 2030 estrategiak gizarte-kohesioaren alde eta nahi gabeko bakardadearen aurka jasotzen dituen ekintzak zerrendatu ditu ahaldun nagusiordeak.

EGITARAUA

Melania Moscoso Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko kideak ere parte hartu du kongresuan, eta hitzaldia eman du, «Bakardadearen gorabeherak: abandonuaren eta ondoezaren politizazioaren arteko itzulinguruak» gaiarekin. Testuinguru horretan, mahai-ingurua egin dute gero Bruno Casal Rodríguezek (A Coruñako Unibertsitatea), Francisco Gómez Nadalek (Patronato Europeo de Mayores - PEM Fundazioa) eta Lucía Gorjónek (ISEAK Fundazioa).

Bestalde, Laura Coll-Planasek (Vic-UCC Unibertsitatea) «Bakardadea osasun biopsikosozialaren ikuspuntutik: aukera arriskutsuak?» izeneko hitzaldia eman du. Horren ostean ere, mahai-ingurua egin dute Javier Yangüasek (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Natalia Martin-Maríak (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Lorena Patricia Gallardo Peraltak (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).

Kongresua ixteko, Imanol Zuberok (UPV/EHU) hitzaldi hau eman du: «Nahi gabeko bakardadea: agentziaren (komunitatearen) eta egituraren (politika publikoaren) artean». Eta Joseba Zalakain (SIIS), Elisa Sala Mozos (ikertzaile eta aholkulari independentea) eta Marta Villanueva (Bartzelonako Udaleko zinegotzia) izan dira ponentziaren osteko mahai-inguruan.

Kongresuari buruzko informazio gehiago, hemen: https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/12654


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...