2024(e)ko ekainaren 21(a) 09:00

Aldundiko suhiltzaileek San Juan gaueko suetan gorabeherak prebenitzeko gomendioak zabaldu dituzte

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak kartelak banatu ditu lurraldeko udalen artean; bertan, zenbait aholku eta segurtasun-jarraibide jaso ditu, sua prestatzean, sua piztuta dagoen bitartean eta errez gero kontuan hartzekoak.

San Juan suak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak urteko informazio-kanpaina jarri du abian, ekainaren 23an, igandea, San Juan gaueko suetan gorabeherak prebenitzeko. Horretarako, kartelak banatu ditu lurraldeko udal guztien artean; aholkuak, oinarrizko gomendioak eta segurtasun-jarraibideak jaso ditu bertan, sua prestatzean, sua piztu aurretik eta erretzen ari den bitartean nahiz erreduraren bat pairatzekotan kontuan hartu beharrekoak. Bizkaiko suhiltzaileek udalen lankidetza eskatu dute informazio hori zabaltzeko, bai haien sare sozialen bidez, bai erregistratuta dauzkaten suen kokapenetik gertu kartelak jarriz, suen arduradunek mezua jaso dezaten.

Gomendioak eta segurtasun-jarraibideak

Gomendioetan funtsezko alderdiak lantzen dira, esate baterako suteen kokapena, erre daitezkeen material motak, eta beharrezkoak diren prebentzio-ekintzak. Gomendio nagusien artean nabarmentzekoak dira:

  • Kokapena eta prestaketa: Suaren ingurua garbi eduki, material erregairik gabe (hala nola, sastrakak, paperak edo ehunak, sua zabaldu dezakete eta). Sua eraikin, linea elektriko, eta zuhaiztietatik urrun egin, eta multzoa gehienez 4 metrora mugatu.
  • Baldintza meteorologikoak: Haize bortitzen aurrean, eta, betiere, beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko, suak bertan behera utzi behar ote diren planteatzea gomendatzen da.

Sua piztuta dagoen bitartean hartu beharreko neurriak

Bizkaiko suhiltzaileek aholkatu dute ez erabiltzeko ezein lehergairik, likido sukoirik (adibidez, alkohola, kerosenoa, gasolina edo disolbatzaileak), ezta toxikoa den gasa edo kea sortu dezakeen materialik ere. Gainera, gomendatu dute ez botatzea objektu piroteknikorik sutearen barrura, eta ez erretzea ke kaltegarriak sortzen dituzten produktuak, besteak beste aerosolak, zaborrak, pneumatikoak edo plastikoak.

Ezinbestekoa da heldu bat etengabe ikuskatzen egotea, bai sutara botatzen diren materialak kontrolatzeko, bai segurtasun-distantziak mantentzeko, azpimarratu du Asier Luja Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko ikuskariordeak. Era berean, aholkatu dute, aurrea hartzeko, mahukaren bat, sua jotzekoak eta su-itzalgailuak izatea eskura.

Amaiera eta larrialdiak

Ospakizuna modu seguruan amaitzeko, Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek gogorarazi dute garrantzitsua dela sua guztiz itzaltzea, ura erabiliz edo lur edo hareaz estalita. Izan ere, sua ondo itzali ez izana izaten da San Juan gauean larrialdi zerbitzuek aurkitu ohi dituzten gorabeheren iturri nagusietako bat. Larrialdirik gertatzen bada, jarri zuzenean SOS Deiak-ekin harremanetan 112 telefono zenbakira deituta.

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek jarraibide horiek betetzea gomendatzen dute, San Juan gaueko suak modu seguruan eta gorabeherarik gabe gozatzeko, eta, aldi berean, komunitatea eta ingurumena babesteko.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...