2024(e)ko ekainaren 21(a) 11:45

Talentia diplomak ematea Bizkaian potentzial handiena duten graduko eta graduondokoko 122 ikasleei

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaia Talent-ek garatzen duen Talentia Zerbitzua unibertsitateko graduetako eta graduondokoetako ikasle bikainak Bizkaiarekin lotzera eta fidelizatzera bideratuta dago. Talentia Zerbitzua bi programak osatzen dute: Talentia Skills delakoa, graduko ikasleek beren gaitasun profesionalak hobetzea eta Bizkaiko enpresa-proiektu erakargarrienak ezagutzea bilatzen duena, eta Be Basque Ambassadors izenekoa, helburu duena graduondokoko nazioarteko ikasleek lurraldearekin lotura iraunkorrak eratzea eta beren ibilbide profesionala hemen garatzeko aukera hausnartzea.

Estudiantes con diplomas Talentia Skills y Be Basque Ambassadors

Bizkaia Talent elkarteak, zeina Bizkaiko Foru Aldundiari atxikita baitago, diplomak banatu dizkie Talentia Zerbitzua arrakastaz burutu duten 122 ikasleei. Ekitaldia gaur izan da, San Mames estadioan, Bilbon. Talentiak funtsezko bi programa ditu: Profesionaltasunerako Gaitasunen Programa (Talentia Skills), eta Be Basque Ambassadors programa. Horien helburu nagusia da lurraldearen lehiakortasuna sustatzea euskal unibertsitate-talentua garatuz, lotuz eta fidelizatuz. Talentia Zerbitzua Bizkaiko unibertsitate-campusetan graduko edo graduondokoko ikasketak egiten dituzten potentzial handieneko ikasleei zuzenduta dago.

Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak, inauguratu du diplomak banatzeko ekitaldia. Bertan Talentia Zerbitzua enpresen eta mundu akademikoaren arteko lankidetzan oinarritzen da. Izan ere, horrek unibertsitate-talentua bultzatzen du, eta, hala, zeharkako lanbide-gaitasunak garatzen dira eta lan-merkaturatzea ahalbidetzen da azpimarratu du.

Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Ivan Jimenez Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzaileak, Fernando Tapia UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordeak, eta Idoia Postigo Bilbao Metropoli 30eko zuzendari nagusiak. Bestalde, Julen Ferro industria-ingeniariak, Talentia Skills-en aritutakoak bere esperientzian oinarritutako motibazio-hitzaldia eman du.

Talentia Skills, gaitasun profesionalen programa

Bizkaia Talentek zuzentzen du Talentia Skills Profesionaltasunerako Gaitasunen Programa, zeina honako hauekin koordinatuta baitago: Bilbao Metropoli-30, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta EID Kunsthal. Bikaintasun-programa bat da, 4 urtekoa, eta Bizkaian potentzial handiena duten unibertsitate-ikasleei zuzenduta dago. Bere xedea da zeharkako gaitasunak (estrategia, komunikazioa, marka pertsonala, adimen emozionala, plangintza eta emaitzetarako orientazioa, talde-lana, berrikuntza...) garatzea eta ikasleak lan-merkatura hurbiltzea. Programak ikasleak gidatzen ditu etorkizuneko karrera profesionalean, tailer praktikoen, taldeko coaching-saioen, Bizkairako estrategikoak diren sektoreetako profesionalekin egindako topaketen, eta puntako enpresetara egindako bisiten bidez.

Aurten, 489 ikaslek hartu dute parte, guztira; eta, duela bederatzi urte ekimena hasi zenetik, 1.748 pertsonak burutu dute programa. Aurtengoan, haietako 80ri eman diete diploma.

Be Basque Ambassadors programa nazioarteko ikasleentzat

Be Basque Ambassadors UPV/EHUko, Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta IED Kunsthal Bilbaoko graduondokoko eta doktoregoko nazioarteko ikasleei zuzenduta dago, eta bere xedea da ikasle horiek Bizkaiarekin lotura iraunkorrak sor ditzatela. Horretarako, Bizkaia Talent-ek lagun egiten die garapen pertsonal eta profesionalean, euskal kulturarekin konektatzeko, eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistema sendora, enpresetara, zentro zientifiko-teknologikoetara eta ikerketa-zentroetara hurbiltzeko jardueren bitartez. Programa horren seigarren edizioan (8 hilabeteko iraupena izan du), 20 herrialdetako 42 ikaslek hartu dute parte, eta, beraz, Be Basque 126 enbaxadore daude, programa 2019an hasi zenetik.

Programan parte hartzen duten ikasleek, beren ibilbide profesionala munduko beste leku batzuetan jarraitzea erabakitzen badute, Euskadiko enbaxadore gisa jardungo dute, lurraldearekin lotura estua mantentzea lortzen baitute.

Honako hauek dira edizio honetako parte-hartzaileak: Alemania, Argentina, Bolivia, Txile, Txina, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Italia, Kazajistan, Nikaragua, Peru, Portugal, Dominikar Errepublika, Hego Korea, Uruguai eta Venezuela.

Gaur, diplomak banatuta, 2023-2024 ziklo akademikoa amaitu egin da ikasle horientzat. Talentia Zerbitzuarekin, Bizkaia Talent-ek jarraitzen du talentu kualifikatua garatzen, berrikuntza sustatzen eta mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko lotura indartzen.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...