2024(e)ko ekainaren 13(a) 12:20

Aldundiak 870.000 eurorekin finantzatzen ditu bizimodu independentea sustatzeko Bizinde (Fekoor) eta Etxebest (Avifes) programak

Gizarte Ekintzako Saila

Bizitza independentea laguntzeko eta sustatzeko programen helburua desgaitasuna duten pertsonak eta gaixotasun mentala duten pertsonak ahalduntzea da, desinstituzionalizazioari dagokionez trantsizioak erraztuz euren bizi-proiektuan aurrera egin dezaten. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta bi erakundeen artean sinatutako bi lankidetza-hitzarmenen indarraldia 2024ko eta 2025eko ekitaldietara luzatuko da.

Leuxuri Arrizabalaga prentsaurrekoan

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak bi lankidetza-hitzarmen onetsi ditu, hain zuzen ere  Fekoor (Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) eta  Avifes  (Senideen eta Gaixotasun Mentalaren Bizkaiko Elkartea) erakundeekin harpidetu direnak eta xedea bi erakundeek bizitza independenteari laguntzeko garatu dituzten zerbitzuak ematea da: Fekoorrek egin duen Bizinde Mentoretza Soziala  eta  Avifesen  Etxebest programa.

Bi programa hauen helburua bat dator Foru Erakundeak egin duen "Desgaitasuna duten Pertsonen Partaidetzarako eta Bizi Kalitaterako Planarekin"; plan honek bizitza independentera bideratutako estrategia ezartzen du. Bi programen kasuan xedea desgaitasuna duten pertsonak eta gaixotasun mentala duten pertsonak ahalduntzea da, desinstituzionalizazioari dagokionez trantsizioak erraztuz euren bizi-proiektuan aurrera egin dezaten.

Aldundiak finantzatutako bi hitzarmenen zenbatekoa 870.000 eurokoa da: 426.204 euro Bizinde Mentoretza Soziala programarako eta 444.000 euro Avifes elkartearen Etxebest programarako. Bi programen indarraldia 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartekoa da.

Bizkaiko Foru Aldundiak beharrezkotzat jotzen du bizimodu independenteko programak finkatzeko, egonkortzeko eta kolektibo guztietara hedatzeko lanean jarraitzea eta programa horiek beharrizan-profilen ezaugarri eta berezitasunetara egokitzea, horrela laguntza-baliabide biziagoak edo sakonagokoak erabiltzea saihestuz edo atzeratuz eta pertsona guztien bizi-proiektua egitea eta betetzea sustatuz. Ildo horretatik, Gizarte Ekintza Saila hitzarmen bat izapidetzen ari da lurraldeko Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten pertsonen familiak biltzen dituen Apnabi Autismo Bizkaia erakundearekin.

Fekoor-ren Bizinde Mentoretza Soziala

Bizinde Mentoretza Soziala berdinen arteko laguntza-proiektua da. Zerbitzu hau desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonei zuzenduta dago, 18 urtetik gorakoak eta Bizkaian bizi direnak, eta modu independentean bizitzeko eskubidea gauzatzeko trantsizio-prozesuetan daudenak.

Honen bidez desgaitasuna duten pertsonek (mentoreek) beren borondate hutsez euren burua eskaintzen dute antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuei (mentoratuak) euren hazkunde pertsonalerako eta sozialerako gaitasunak hobetzen laguntzeko. Hala, programak esperientzia-trukea ahalbidetzen du, eta horri esker, mentoratutako pertsonak funtsezko gaitasunak gara ditzake bizitza independenterako trantsizioan, hala nola bere desgaitasunari buruz kontzientziatzea, enplegua bilatzea, gurpil-aulkian bikoteka mugitzea, garraio publikoa erabiltzea edo erosketak egitera joatea... betiere autogestio, autodeterminazio eta bizimodu independenteko mailak areagotzeko helburuarekin.

Mentoretza Fekoor erakundeko bizimodu independenteko teknikariek gainbegiratuta garatzen da eta topaketen, elkarrizketen eta jardueren bidez egiten da, non konfiantzazko eta enpatiazko giro batean esperientziak, bizipenak, informazioa eta baliabideak partekatzen diren.

Proiektua, pilotu moduan,  duela bi urte jarri zen martxan eta hasieran 40 pertsonak hartu zuten parte: 20 mentore lanetan eta beste 20 mentoratu moduan. Iaztik 30 bikotek parte hartzen dute programa honetan.

Etxebest, bizitza independenteari laguntzeko AVIFES-en zerbitzua

Etxebest egunerokotasun errazago baterako laguntza da. Aldundiak finantzatutako eta Avifesek kudeatzen duen zerbitzu honen helburua bakarrik, desgaitasunen bat duen bikotekidearekin edo buruko gaixotasunen bat duen beste pertsona batekin bizi diren gaixotasun mentala duten pertsonei erantzutea da, pertsona horiek euren etxean mantendu nahi dutenean eta etxean jarrai dezaketenean, horretarako laguntza egokiak eta intentsitate desberdinekoak (malguak, moldagarriak eta ingurutik atera gabe) behar dituztenean bizitzako hainbat eremutan. Alde horretatik, programa honen helburua pertsona horiei prebentzio-, psikohezkuntza- eta asistentzia-mailan arreta eta laguntza sozial espezializatua ematea da, haien bizi-kalitatea hobea izan dadin eta bizitza autonomoko, aktiboko ibilbidearekin jarrai dezaten komunitatean.

Laguntzak emateaz Avifes Elkarteko talde profesional bat arduratzen da, dela aurrez aurre, etxez etxe, telefonoz, dela erabiltzaileari eguneko jarduera batera joaten lagunduz, betiere laguntza horiek behar dituen pertsonaren espazio indibiduala errespetatuz.

Hitzarmen honen bidez zerbitzu honek hilean ehun pertsona inguru artatuko ditu.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...