2024(e)ko ekainaren 13(a) 11:40

Bizkaiak Alonsotegiko oinezko eta bizikletentzako pasarela berriaren proiektua onetsi du, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo du

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Azpiegitura berriak Cadagua ibaiaren bi bazterrak lotuko ditu, eta ibilbide seguru eta iraunkorra eskainiko du oinezko eta txirrindularientzat.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak behin betiko onetsi du Arbuion (Alonsotegi) Cadagua ibaiaren gainean oinezko eta bizikletentzako pasarela berri bat eraikitzeko proiektua.

Proiektu hori Bilbo-Balmaseda linearen parte da, Bizkaiko Bizikleta Bideen 2023-2035 aldirako Lurralde Plan Sektorialaren barruan, eta ibaiertz biak lotuko ditu, oinezko eta txirrindularientzat ibilbide seguru eta iraunkorra eskaintzeko. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 5.048.428 euro da (BEZa barne), eta bederatzi hileko epea estimatu da obrak gauzatzeko.

Egun han dagoen bizikleta-bidea Alonsotegiko hirigunetik abiatzen da, Bilbo - La Robla burdinbidearen FEVEko geltokiaren ingurumarian, Kadagua ibaiaren ezkerreko ertzean, eta handik hegoaldera amaitzen da, trenbideko zubi zaharraren pilareak baino metro gutxi batzuk lehenago. Bestalde, eskumako ertzean, aipatutako burdinbidearen antzinako trazatuari jarraituz, Arbuioko industrialdearen eta Cadaguako autobide berriaren artean, bizikleta-bideak hegoalderantz segitzen du, ibaiarekiko paraleloan, La Cuadra eta Sodupe aldera.

Proiektatutako tarte berriak, Cadaguako haraneko herriguneen eta garraio publikoko sare nagusien arteko konektibitatea hobetzen lagundu ez ezik, karbono-aztarna murrizten eta bizimodu osasungarri eta ekologikoagoa sustatzen ere lagunduko du.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...