2024(e)ko ekainaren 12(a) 11:55

Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte Arkeologia Museoan, duela 150.000 urtetik gorakoak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

UPV-EHUko ikerketa-talde batek deskubritu dituen "Andereren", 150.000 urtetik gora-ko neandertalaren, aztarnak Bizkaiko emakumerik zaharrenarenak izan daitezke. Fosilak Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoan aurkitu zituzten, Karrantzako El Polvorín haitzuloko beheko galeria batetik ateratako hezur-materialak aztertzen ari zirenean. Aurkikuntza honek leizea induskatzeko proiektua abiarazi zuen; indusketa-lan horiek Euskal Herriko Unibertsitatea buru duen nazioarteko eta diziplina anitzeko iker-keta-talde baten eskutik egin dira. El Polvorín kobako aztarnak, duten morfologiagatik, neandertalen leinuei dagozkie eta Bizkaiko zaharrenak izango lirateke, orain arte aurki-tutako zaharrena den Lezetxikiko humeroa bezain zaharrak (edo zaharragoak) izan dai-tezkeelako. Gainera, El Polvorín kobako I. leizearen kasuan, aurkitutako gorpuzkiak eskeleto berekoak dira, ziurrenik emakumea zen eta gorpuzkera liraina zuen pertsona heldu batenak. Ikerketak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Karrantzako Udalaren, Deathrevol proiektuaren (Europako Ikerketa- Batzordea), Eusko Jaurlaritzaren IT1485-22 Ikerketa-Taldearen eta Estatuko Ikerketa-Agentziaren (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa) finantzaketa du. Aztarnategi honen aztarnetako batzuk laster erakutsiko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoan Euskal Herriko neandertalen populazioei eskainitako aldi baterako erakusketa batean.

Duela 150.000 urte baino gehiagoko giza hondakinen aurkezpena

Gaur goizean ezagutzera eman dira Arkeologia Museoan gordeta zeuden Karrantzako El Polvorín haitzuloko aztarnak Bizkaiko duela 150.000 urte baino gehiagoko giza-aztarnarik zaharrenak direla adierazten duten ikerketa arkeologikoaren emaitzak; aurkitutako gorpuzkiak hezurdura berekoak dira, ziurrenik emakumea zen gorpuzkera liraineko pertsona heldu batenak.

Arrasto hauek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko Asier Gómez Olivencia buru duen ikerketa-taldeak aztertu ditu.

Gaur goizean Arkeologia Museoan egin den prentsaurrekoan Begoña de Ibarrak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, Asier Gómez-Olivenciak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzaileak, Gorka Moreno Márquezek, EHU/UPVko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, eta Etor Telleriak, Arkeologia Museoko zuzendariak, hartu dute parte.

Karrantza Harana ezaguna da aberastasun arkeologiko-paleontologiko handiko hainbat aztarnategi  edukitzeagatik. 2020. urtean Arkeologia Museoan El Polvorín haitzuloko I. Leizeko  aztarnategiko hartz eta hienen arrastoen artean neandertal ezaugarriak zituzten giza-aztarnak identifikatzeak ikerketa-proiektua abian jartzea eragin zuen, eta horren ondorioz 2021. urteaz geroztik indusketa arkeologikoa egin da aztarnategi horretan.

Arkeologia Museoan kontserbatutako piezen eta 2021eko eta 2022ko kanpainetan haitzuloan induskatu direnen artean gaur egun 18 giza-hondakin daude, eskeleto beraren zati desberdinetakoak; hondakin horiek nahiko liraina zen pertsona heldu baten garezurrekoak eta garezur-ostekoak dira. Liraintasun horrek iradokitzen du emakume bat izan daitekeela, eta horregatik "Andere" ezizena jarri diote. Bere ezaugarri morfologikoak bat datoz neandertalen leinuan azaltzen direnekin, baina erradioan (besaurreko hezurra) morfologia arkaikoagoa du, Hezurren Leizean (Atapuerca mendilerroa) induskatutako aurreneandertalenen antzekoa.

Zenbatutako 18 hezur-zatietatik gaur egun horien 7 aztarna adierazgarri ikusi ahal izango dira; gainerako fosilak aztertzen ari dira datozen hilabeteetan nazioarteko argitalpen zientifiko bat bidaltzeko helburuarekin. Aldi berean giza-arrasto horien lagin bat ikusi ahal izango da Arkeologia Museoan aurki egingo den neandertalei buruzko erakusketa batean.

Neandertalak ehiztari-biltzaileen taldea izan ziren, duela 200.000 eta 40.000 urte bitartean, desagertu zirenean, Europan eta Asia Mendebaldean bizi izan zirenak. Neandertalak aurreko beste populazioetatik datoz, hala nola Hezurren Leizean garatu zen bezalakotik (Atapuerca mendilerroa, 300.000 eta 430.000 urte bitarteko aztarnategia). Izan ere, "Andereren" erradioa gehiago da  Hezurren Leizeko populazioaren morfologiakoa, askoz ostekoagoak diren neandertalen (135.000 eta 40.000 urte bitartekoak) morfologiakoa baino.

Neandertalak eta aurreneandertalak Euskal Autonomia Erkidegoan

EAEko zenbait aztarnategi arkeologiko ezagutzen dira, duela 200.000 eta 40.000 urte bitarteko okupazio neandertalen ebidentziak eman dituztenak, adibidez: Axlor (Dima), Aranbaltza (Barrika), Arlanpe (Lemoa), Lezetxiki (Arrasate) eta Amalda (Zestoa). Hala ere, giza-hondakinak dituzten aztarnategien kopurua askoz urriagoa da: Axlorren garezur-hondar bat, heldu bati dagokion aurreko hagin bat eta lau esne-hortz; Arrillorren (Zigoitia, Araba) esne-hortz bakarra aurkitu zen, eta Lezetxikiko aztarnategiak kronologia ezberdinetako aztarnak eman ditu. Alde batetik, Lezetxikiko humeroa dago, J.M. de Barandiaranen taldeak aztarnategiaren beheko mailetan aurkitu zuena. Humero honek Hezurren Leizearen antzeko ezaugarriak ditu eta Concepcion de la Ruak (EHU/UPV) zuzendutako taldeak datatu zuenean gutxienez 164.000 urte (+/- 9.000 urte) zituela adierazi zuen. Beste alde batetik, Lezetxikiko goiko mailetan bi hortz-hondakin aurkitu ziren, duela gutxi Diego López Onaindiak (Université de Bordeaux) zuzendutako talde batek berraztertu dituenak.

El Polvorín kobako aztarnak, morfologiagatik, Bizkaiko zaharrenak izango lirateke, eta orain arte aurkitu den zaharrena den Lezetxikiko humeroa bezain zaharrak (edo zaharragoak) izan litezke. Gainera, El Polvorín kobako I. leizearen kasuan, lehen aldiz eskeleto partzial baten hondakinak aurkitu dira. Aztarna hauek neandertalen bilakaerari buruzko informazio gehiago eman dezakete.

Zuzendaritza eta ikerketa-taldea

Ikerketa-proiektu hau Asier Gómez Olivenciak zuzendu du, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko Ramón y Cajal ikertzaileak, eta diziplina anitzeko taldea du, paleobiologian, tafonomian, geologian, geokronologian eta abarretan adituak. Taldean bai EHU/UPVko ikertzaileak, bai Estatuko beste erakunde batzuetakoak (CENIEH, IPHES, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), bai nazioartekoak (Université de Bordeaux, Muséum National d'Histoire Naturelle de Paris, University of Cambridge) daude.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Karrantzako Udalak, Deathrevol proiektuak (Europako Ikerketa-Batzordea), Eusko Jaurlaritzaren IT1485-22 Ikerketa-Taldeak eta Estatuko Ikerketa-Agentziak (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa) finantzatu dute lan hau.

El Polvorín kobako I. leizea industeko eta ikertzeko proiektuak espeleologiako hainbat talderen laguntza du, eta horien artean nabarmentzekoak dira ADES Espeleologia Elkartea, Grupo Espeleológico Esparta, Haitzulo Espeleo Elkartea eta C.D. Eibar/Antxieta Arkeologi Taldea.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...