2024(e)ko ekainaren 10(a) 14:03

Aldundiak Gernikako elkartegiko gune bat utzi dio Gurutze Gorriari, Busturialdean egiten duen lanaren sostenguan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak bisita egin du lokal berrira, zeinak Dalia eraikinekoa ordeztuko baitu: «Gernikako elkartegiko gune honi esker, Gurutze Gorriak are pertsona gehiagori lagundu ahalko die Busturialdean. Iaz, eragin positiboa izan zuen 400 pertsona baino gehiagoren bizitzan».

Elixabete Etxanobek Gurutze Gorriaren lokal berria bisitatu du

Gizarte-ekimenarekiko lankidetza funtsezkoa da aldaketa positibo eta iraunkorra sortzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du Gernikako elkartegian 270 metro koadroko gune bat doan uztea Bizkaiko Gurutze Gorriari. Era horretan ziurtatzen du entitateak aurrerantzean ere eman eta hobetu ahal izango dituela Busturialdean eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntza ugariak, zeinek eragin zuzena baitute pertsona askoren ongizatean eta bizi-kalitatean. Lokal berri hori Gurutze Gorriaren operazioetarako basea izango da, eta Dalia eraikineko instalazioak ordeztuko ditu.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Josu Perón Bizkaiko Gurutze Gorriko presidenteak eta Ana Hormaetxe Mankomunitateko lehendakari eta gizarte-zerbitzuen arduradunak lokal berria bisitatu dute gaur goizean, lekualdaketarako lanak prestatzen ziren bitartean. Elixabete Etxanobek azpimarratu duenez, lankidetza honek doako lagapena inplikatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Busturialdearekin eta sostengu komunitarioarekin duen konpromisoa islatzen du. Gizarte-ekimenarekiko lankidetza funtsezkoa da aldaketa positibo eta iraunkorra sortzeko. Eta kokapen berri honek gune egokiagoa eskaintzen du, estrategikoki kokatua, eta hari esker, Bizkaiko Gurutze Gorriak erantzuteko gaitasuna eta eraginkortasuna areagotu eta indartu ahal izango ditu eskualdean.

Gurutze Gorriaren Busturialdeko Eskualdeko Batzarra

2023an, Gurutze Gorriaren Busturialdeko Eskualdeko Batzarrak 411 lagun artatu zituen inguru hartako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektuen bidez. Emandako zerbitzuen artean, nabarmentzekoak dira 223 pertsonaren beharrizanei emandako oinarrizko arreta, telelaguntza, herritarrak ibilgailu egokituetan garraiatzea, zailtasun sozialeko egoeran dauden emakumeekin lan egitea, adinekoen artean zahartze osasuntsua sustatzea, eskola-errefortzua eta umeentzako jostailuen donazioa.

Gainera, egiten diren lanen artean, aipatzekoa da Gernikako Allende Salazar ikastetxe publikoko jantokiko elikagai-soberakinak banatzen direla kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen artean. Era berean, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin lankidetzan dihardu hainbat laguntza-proiektutan.

Azkenik, larrialdietan berehala erantzuteko ekipo (ERIE) bat du Euskadiko Gurutze Gorriak Gernikan, lehorreko-mendiko bilaketa eta salbamenduko eginkizunetarako. Ekipo hori aldez aurreko prestakuntza duten boluntarioez osatuta dago, eta erraz lokalizatzeko moduan eta prest egoten da alerta jotzen den unean.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...