2024(e)ko ekainaren 05(a) 15:00

Bizkaia PGAe Opena ospea irabazten ari da, eta zirkuituan erreferente gisa finkatzen

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Meaztegi Golf zelaian egingo da lehiaketa, ekainaren 20tik 23ra.

Bizkaia PGAe Openaren aurkezpena

Bizkaia PGAe Open-ak ekainaren 20tik 23ra izango du hirugarren edizioa, Meaztegi Golf zelaian, eta, ospea bereganatzen ari delarik, erreferente modura finkatzen ari da Tumi Spain Golf Tour zirkuituaren barruan.

Meaztegiko zelai publikoa Zugaztietan dago, eta hantxe aurkeztu dute gaur, hain zuzen ere, III Bizkaia PGAe Open-a antolatzaileek; Golf-jokalari Profesionalen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Erakundeen ordezkarien buru bildu dira ekitaldian Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatua eta Carlos Alzaga Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua. Antolatzaileen aldetik, berriz, honako hauek izan dira: Ander Martínez, PGAeko presidentea; Carlos Roca, Meaztegi Golfeko zuzendari kudeatzailea, eta Vicente Sáinz, Euskadiko Golf Federazioko presidentea.

Bizkaiko txapelketa hau geroz eta erakargarriagoa bihurtzen ari da zirkuituaren barruan, eta horren adierazle dira, hain zuzen ere, izen-emateak: ia ehun jokalarik eman du izena, oraindik ere txapelketa hasteko hiru aste falta direla.

Profesionalen txapelketaz gainera, Pro-Am txapelketa bat ere egingo da, ongintzakoa, eta "DalecandELA" elkartearentzako funtsak bilduko dira. José María Olazabalek berriro parte hartuko du txapelketan, eta makila-joko pertsonalizatu bat emango du, elkartearen onurarako zozketa egin dadin.

Iazkoak izaniko arrakasta ikusita, berriro egingo da umeen arteko Pro-Am txapelketa bat ere, eta neska-mutilek aukera izango dute golf-jokalari profesionalekin batera egiteko ibilbide bat. Ekimen hori «Jon Rahm Golf 4 kids» ekimenarekin lankidetzan egingo da: Jon Rahmek eta haren familiak bultzatutako golf eta balioen proiektu bat.

Izan ere, horixe da Bizkaia PGAe Open-aren helburuetariko bat, hau da, gollfa Bizkaiko biztanleei hurbiltzea, titulartasun publikoko Meaztegi zelaia daukagula aprobetxatuz.

Bada beste ekimen bat antolatzaileek sustaturikoa eta sendotzen ari dena; alegia, Bizkaiko familiek euren etxean hartzea txapelketan parte hartzen duten golf-jokalariak, «Hartu pro bat zure etxean» programaren bitartez.

2022An ireki zuen Bizkaia PGAe Open-aren garaileen zerrenda Asier Aguirre golf-jokalari nafarrak, eta, haren ostean, Borja Martin donostiarrak eskuratu zuen txapelketa, 2023an.

Meaztegi Golf zelaia

Meaztegi Golf Club Zugaztietan dago, eta golf-zelai publiko bat da, Bizkaiko Foru Aldundiarena. 2005ean inauguratu zen, eta Severiano Ballesteros jokalariak diseinatu zuen. Meaztegi Golfek 88 hektarea hartzen ditu guztira Trianoko meatze-eremu zaharrean: 18 zuloko golf-zelai bat du, 6.154 metroko ibilbidea (parea 72) eta guztira 52 bunker dituena. Bada beste zelai bat 9 zulokoa, parea 3 duena eta 10 bunker.

Golf-instalazioen osagarri, praktika-zelai handi bat dauka (altuera bikoitzeko tee-arekin eta bi muturretatik praktikatzeko aukerarekin), putting-green bi eta chipping eremu bat ere, guztiak Klubaren inguruan.

Argibide gehiago hemen: https://meaztegigolf.eus/

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...