2024(e)ko maiatzaren 23(a) 17:40

Toki Ogasunen Foru Araua eguneratzeko Udal Finantzaketarako Batzorde Misto berria eratu da

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Udal Finantzaketarako Batzorde Mistoak ordezkari berriekin ekiten dio bere jarduerari, gaur arratsaldean Aldundian eratu ondoren. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuak deitutako bileran, EUDELek izendatutako udal-ordezkariak izan dira: Erandio, Ermua eta Abadiñoko alkateak eta Bilboko Udaleko Ogasuneko zinegotzia.

Udal Finantzaketarako Batzorde Mistoa

Bizkaiko Foru Aldundiak berriro ekin dio Toki Ogasunen 9/2005 Foru Araua eguneratzeko prozesuari, udal-finantzaketari dagokionez. Prozesu horretan, lurraldeko udalekin batera, udal-finantzaketako funtsen bidez banatutako udal-baliabideak (Udalkutxa, Gizartekutxa, Gizarte Zerbitzuen Funtsa eta Autonomia eta Gizarte Laguntzaren Funtsa) eta horiek banatzeko irizpideak berrikusiko dira, baita arautu beharreko beste alderdi batzuk ere. Arratsaldeko lehen orduetan, Udal Finantzaketarako Batzorde Mistoa eratuta geratu da, ordezkari berriekin, Bizkaiko Foru Aldundiaren agintaldiko planaren konpromisoari jarraituz. Foru Aldundiak legegintzaldi honetan izapidetu nahi duen Toki Ogasunen Foru Arau berriaren idazketa adostea da topaketa-foro horren helburua.

Bilera Foru Jauregian egin da, eta EUDELek izendatutako udal-ordezkaritzak parte hartu du, Aitziber Oliban Erandioko alkateak, Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak eta Marta Ajuria Bilboko udaleko zinegotziak osatua. Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatuz, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Ager Izagirre,  eta Udal Harremanetarako zuzendaria, Imanol Landa Jauregi, bertaratu dira, Idazkaritza Teknikoarekin eta bi erakundeetako teknikariekin batera.

Ager Izagirre Loroñok berretsi egin du Bizkaiko Foru Aldundiak prozesu hori bultzatzeko duen konpromisoa, eta nabarmendu du udal-finantzaketa eguneratu egin behar dela errealitate berrietara eta egungo lege-esparrura, 2005eko Foru Araua onartu zenetik ia hogei urte igaro dira eta. Era berean, azpimarratu duenez, eguneratze hori udalerrien arteko beharrezko adostasun zabal baten bidez bakarrik egin ahal izango da, onartu behar dena haien finantzaketa baita.

Legegintzaldi honetako lan-ardatzak

Udal Finantzaketarako Batzorde Mistoak hasitako lana eten egin zen iazko udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako deialdiaren ondorioz. Foru Jauregian gaur egindako bileran, joan den legegintzaldian hartutako erabakien berri eman da; besteak beste, Gizartekutxa eta Gizarte Zerbitzuen Gizarte Funtsa udal-finantziazioko ereduan sartzea, eta funts horiek banatzeko eta haztatzeko irizpideak zehaztea. Era berean, ingurumen-irizpideak sartzeko aukeraren azterketari berriro ekitea erabaki da, adituen Mahai Teknikoa deituz, Batzorde Mistoari dagozkion ondorioak ebaluatu eta proposatzeko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...