2024(e)ko maiatzaren 23(a) 12:15

Aldundiak desgaitasun intelektualerako eta adimen-gaixotasunerako 63 egoitza-plaza berri sortu ditu Bilbon, Muxikan eta Gordexolan

Gizarte Ekintzako Saila

Plaza horietako gehienak (50) adimen-gaixotasuna duten pertsonentzat eta desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat dira, eta Foru Erakundeak Bilboko Monte Avril edo Iturritxualde parajean erosi berri duen eraikinean kokatuko dira. Era berean, 7 plaza sortu dira Gordexolako Zubiete zentroko erabiltzaileak eta langileak Muxikako Olabe egoitzara (iaz Aldundiak erosia) lekualdatu ondoren. Egoitza horrek 27 plaza ditu, eta plaza horietatik 3 aldi baterako egonaldietarako dira, familiak atsedena har dezaten. Zubiete zentroan (Foru Erakundearen jabetzako eraikina), 6 plaza gehiago sortu dira adimen-gaixotasuna duten pertsonei arreta emateko. Baliabide hori orain Argia Fundazioak kudeatzen du, eta Bilboko etxe batean bizi ziren 11 pertsonak bertara lekualdatu ziren. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasun intelektuala duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko baliabideen sarean plaza gehiago jartzeko konpromisoa gauzatu du.

Amaia Antxustegi eta Leixuri Arrizabalaga

Bizkaiko Foru Aldundiak 63 egoitza-plaza berri sortuko ditu aurten, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat eta adimen-gaixotasuna duten pertsonentzat. Foru Erakundeak iaz Bilboko Monte Avril edo Iturritxualde deritzon parajean eta Muxikako Olabe egoitzako higiezinak erosi zituenez, plaza berri horiek sortu ahal izan dira. Eragiketa horietan Bizkaiko Foru Aldundiak 2,3 milioi euroko inbertsioa egin du desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari baliabide gehiago eskaini ahal izateko.

Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru tuak adierazi duenez, bi higiezinen ezaugarriak eta berez eskaintzen zituzten aukerak kontuan hartuta, aukera estrategiko gisa ikusi genuen horiek gure laguntza- eta zaintza-sarean integratzea, horrela i zabaltzeko. Zentro berriak ireki eta beste batzuk birmoldatu genituen, ikusitako beharrizanei erantzun ahal izateko. Eta, betiere, argi ta garbi izanik laguntza behar duten pertsonen erosotasuna eta arretaren hobekuntza, eta pertsona horren familien lasaitasunean.

Monte Avril egoitza desgaitasuna duten pertsonentzat eta adimen-gaixotasuna dutenentzat

Plaza sortu berri gehienak foru erakundeak Jesusen Bihotza ongintzazko erakundeari erositako eraikinean egongo dira. Higiezina Monte Avril edo Iturritxualde deritzon parajean dago, Artxanda inguruan, Bilbon.

Amaia Antxustegik azaldu du zentroak 50 plaza izango dituela instalazioak egokitzeko eraberritze-lanak amaitu ondoren. Esku-hartzeak gela indibidualen egungo eremuan edo aldean jarriko du arreta, handiagoak izan daitezen.

Baliabide berriak bi unitate izango ditu. Unitate bat adimen-gaixotasuna duten 22 pertsonarentzat izango da, eta beste bat desgaitasun intelektuala duten 28 pertsonarentzat.

Aita Menni erakundeak kudeatuko du zentroa, eta urtea amaitu baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Zentroa irekitzeak 40 lanpostu inguru sortzea ekarriko du, zuzeneko arretakoak zein zeharkako arretakoak. Zentroaren urteko funtzionamenduak 3 milioi eurotik gorako kostua ekarriko dio foru aldundiari.

Zubietetik (Gordexola) Olabera (Muxika)

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak beste 13 plaza jarri ditu martxan desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat.

Plaza horietatik zazpi Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) Gordexolako Zubiete Laguntza Zentroko 19 egoiliar eta zentro horretako plantilla osatzen zuten 29 profesionalak Muxikara lekualdatu ondoren sortu dira. Martxoan egoitza-kokaleku berria estreinatu dute, eta orain Olabe Laguntza Zentroa da.

Baliabide horrek autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona helduei eskaintzen die arreta. Pertsona horiei gizarte-zerbitzu espezializatuak ematen zaizkie, beren eta beren familien bizi-kalitatea modu pertsonalizatu eta integralean hobetzeko, eta integrazio komunitarioaren ikuspegitik.

Olabe zentrora lekualdatu ondoren, erabiltzaileek eta haiek zaintzen dituzten profesionalek erosotasuna irabazi dute, barruko eta kanpoko espazio gehiagorekin, gozatzeko eta irisgarritasun hobea izateko. Kokapen berri horrek, halaber, Bizkaian kolektibo horrentzako plaza publikoen eskaintza handitzea ekarri du; izan ere, 19 plaza finko eta familiarentzako atsedenerako aldi baterako plaza 1 izatetik Olabe Laguntza Zentroak berez 24 plaza finko eta atsedenerako aldi baterako hiru plaza ditu eta.

Argia Fundazioa Zubietera (Gordexola) lekualdatzea

Gordexolako Zubiete zentroko erabiltzaileak Muxikara lekualdatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzako higiezina Argia Fundazioak kudeatzen du orain, eta bertan adimen-gaixotasuna duten 17 pertsona bizi dira. Erabiltzaile horietatik hamaika Bilboko Begoña auzoan bizi ziren, eta lekuz aldatu ondoren, 6 plaza gehiago sortu dira. Erabiltzaile bakoitzak bere gela izango du.

Desgaitasuna duten pertsonak: baliabideak eta foru-aurrekontua

Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengorako desgaitasunaren eremura bideratutako aurrekontua, lehen aldiz, 100 milioi eurotik gorakoa da, 100.422.515 euro zehazki, hau da, % 22,80ko igoera izan du.

Gaur egun, lurraldeak 1.279 plaza ditu okupazio-zentroetan, eguneko arretako 1.175 plaza eta 1.555 egoitza-plaza desgaitasuna duten pertsonentzako eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentroetan eta etxebizitzetan. Irailetik aurrera, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak jakinarazi dituen Monte Avril egoitza-plaza berriak gehituko zaizkie. Zabaltze horrekin, Foru Aldundiak aurrera egiten jarraitzen du desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuen hedapenean, Bizkaiko baliabideen lurralde-orekarantz.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...