2024(e)ko maiatzaren 24(a) 14:15

1.400 ikaslek hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiaren «Egin eta Ekin» ekintzailetza-programaren 16. edizioan

Ekonomia Sustatzeko Saila

«Egin eta Ekin» programak ekintzailetzaren kultura sustatzen du Bizkaiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean, funtsezko gaitasun pertsonalak garatuta. Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak aitortu du «ekintzailetza-sena bizirik eta indartsu» dagoela Bizkaian. Barakaldoko El Regato Ikastetxeko, eta Bilboko Madre de Dios, El Carmen Indautxu eta IES Botikazar BHI ikastetxeetako taldeek irabazi dute ekimenaren hamaseigarren edizioa.

Egin eta Ekin sari-banaketa ekitaldian parte hartu dutenak.

Gaur goizean izan da, BEC!en, «Egin eta Ekin» programaren hamaseigarren edizioko sariak banatzeko ekitaldia. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren programa da, helburu duena Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean kultura ekintzailea, berrikuntza eta berdintasuna sustatzea. Orotara, lurraldeko 39 ikastetxetako 1.410 gaztek hartu dute parte. 229 negozio-plan garatu dituzte, eta 127 asmakizun sortu. 1.200 ikasle baino gehiago izan dira gaur goizeko ekitaldian, eta orduan eman dituzte ezagutzera talde irabazleak: Barakaldoko El Regato Ikastetxekoa, eta Bilboko Madre de Dios, El Carmen Indautxu eta IES Botikazar BHI ikastetxeetakoak, hain zuzen ere.

Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak zabaldu du sariak banatzeko ekitaldia. Gazteak animatu ditu Bizkaiko «Egin eta Ekin» egitasmoan erakutsi duten talentua garatzera, eta zera adierazi du: eskerrik asko guztioi, Bizkaian ekintzailetza-sena bizirik eta indartsu dagoela erakusteagatik.

«Egin eta Ekin» programaren helburua da txikitatik sustatzea kultura ekintzailea, funtsezko gaitasun pertsonalak garatuz, hala nola lidergoa, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea edo pentsamendu kritikoa. Ikasturtean zehar, ikastetxeek tailerretan, hitzaldietan eta bisitetan parte hartzen dute, Bizkaiko enpresen errealitatea, enpresa horiek bultzatzen dituzten pertsonak, eta haien jardueraren testuingurua ezagutzeko. Horrela, enpresa berriak sortzerakoan prestakuntza akademikoak eta ekintzailetzaren kulturak duten garrantzia azpimarratzen da. Programaren helburua da ikasleek lan-munduak eskatzen dituen zeharkako konpetentziak eskuratzea eta horiek beren eguneroko bizitzan aplikatu ahal izatea, gazteek ekintzailetza beren etorkizun profesionalerako benetako alternatiba gisa har dezaten.

«Egin eta Ekin» sariak

Asmakizunen kategoria. Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak

  • Lehehengo saria: El Regato Ikastetxea, Barakaldo.

    «Green business» paper birziklatuarekin egindako egutegi baten prototipoa da, orri bakoitzean sasoiko hazi bat daukana, erein ahal izateko.

  • Akzesita: Lauaxeta Ikastola, Amorebieta-Etxano.

    «Power Guardian» automatikoki deskonektatzen den kargagailua da, etxeetako segurtasuna handitzen duena.

Negozio-planen kategoria. Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak

  • Lehenengo saria: Madre de Dios Ikastetxea, Bilbo.

    Scape Ikoba escape room bat da, eta haren xedea da gizartea plastikoen erabileraz kontzientziatzea.

  • Akzesita: Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI

    Medikuntza Artifizialeko Programa. Erradiografiak eta ekografiak 3Dn, ebakuntza kirurgikoak errazteko.

Negozio-planak. Batxilergoa

  • Lehenengo saria: El Carmen Indautxu, Bilbo.

    «Editorial Sorgin» delakoak irakurketa sustatzen du gazteen artean, literatura-gustuak pertsonalizatuz.

  • Akzesita. IES Botikazar BHI, Bilbo.

    «Food Grade» app bat da. Elikagaien jatorria adierazten du barra-kode bat eskaneatuz, eta, hala, haien karbono-aztarna ezagutzeko aukera ematen du.

Berdintasunaren kategoria.

IES Botikazar BHI, Bilbo.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...