2024(e)ko maiatzaren 27(a) 10:00

«Bizkaia with the talent», Bizkaiko talentua garatu, fidelizatu eta erakartzeko estrategiaren marka berria

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du lurraldean STEM talentua garatu, fidelizatu eta erakartzeko konpromisoa, lurraldearen lehiakortasuna baldintzatzen duen faktore kritikoa baita.

"Bizkaia with the talent" marka berria

Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du «Bizkaia with the talent» marka berria jarriko dela abian, bi urtez «Talentuaren aldeko konpromisoa» ekimenean lan eskerga egin ondoren.  Foru-gobernuko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako ekimen bat da, eta haren helburua da lurraldean talentua garatu, erakarri eta fidelizatzea, enpresek gero eta gehiago behar duten talentu zientifiko-teknologikoa lortzeko -STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) ere esaten zaio-.

«Bizkaia with the talent» estrategia garapen-fase ezberdinetan dauden 13 lankidetza-proiekturen bidez eta hastear dauden beste proiektu gehigarri batzuen bidez gauzatuko da. 40 erakunde baino gehiago dira proiektu horien buru: unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak, klusterrak, enpresa-elkarteak, erakundeak eta Bizkaiko enpresa nagusiak, besteak beste. Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu du 2027ra bitartean 10 milioi euroko inbertsioa egiteko, estrategia hori hedatzeko prozesuan.

Gaur egun martxan dauden proiektuak hauek dira:

  • Talentuaren Behatokia. 
  • Gazteen motibazioen azterketa.
  • ETEentzako sentsibilitsazioa (Labo-Talentua programa).
  • STEM bokazioak: Ezagutu etorkizuneko lanbideak.
  • STEM trebetasunetan dagoen arrakalaren azterketa.
  • Digital Talent Hub.
  • Smart Grids Academy.
  • Enpresentzako talentu-estrategian formakuntza
  • Talentuaren autodiagnostikoa, ETEentzat.
  • Place Branding.
  • Nazioarteko ikasleak erakartzea -
  • «Welcome to Bizkaia» Nazioarteko Harrerari buruzko Gida
  • Talent House.

Laster, webgune berri bat jarriko da abian, «Bizkaia with the talent» ezagutarazteko. Arlo honetan Bizkaiko enpresei zuzendutako proiektuei, ekitaldiei eta zerbitzu berriei buruzko informazioa emateko tresna izango da.

«Bizkaia with the talent» sortuta, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du lurraldean talentua erakartzeko eta garatzeko konpromisoa, eta indartu egin du berrikuntza eta hazkunde jasangarriaren arloan pertsona guztientzat erreferente izateko duen posizionamendua. Bizkaian, talentua faktore kritikoa da trantsizio teknologikoak eta berdeak dakartzaten aukeretan aurrera egiteko eta aukera horiek aprobetxatzeko; izan ere, talentuak baldintzatu egiten ditu lurraldeko enpresa-sarearen lehiakortasuna eta pertsonen ongizatea.

«Bizkaia with the talent» markaren parte dira hauek: ACICAE, Aice-Izea, Arteche, Artizarra Fundazioa, ASLE, Bilboko Udala-Bilbao Ekintza, Basque Food Cluster, Basque Health Cluster, BBK Fundazioa, BEAZ, Bizkaia Talent, Bizkaiko Foru Aldundia, CAF, CEBEK, CIE Automotive, Deustuko Unibertsitatea, FVEM, Gaia-Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea, Gestamp, Hetel, Iberdrola, Ikaslan Bizkaia, Ingeteam, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentzia, ITP Aero, Konfekoop, Mondragon Corporation, Mondragon Unibertsitatea, Novia Salcedo Fundazioa, Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Petronor, Sener, Telefónica, UPV/EHU eta Velatia.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...