2024(e)ko maiatzaren 21(a) 10:09

Elixabete Etxanobek Jakin-Mina 2023-2024 ziurtagiriak eman dizkie DBHko 4. mailako ikasleei Foru Jauregian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Etxanobek, Jakeline Barker eta Miguel Zugazak lagunduta, ziurtagiria lortu duten 149 ikasleak zoriondu ditu, zientzietan, artean eta literaturan duten ezagutza zabaltzeko egindako aparteko ahaleginagatik. Gainera, Foru Erakundeak gazteen garapenarekin eta Bizkaiko lan-etorkizunerako prestakuntzarekin duen konpromisoa nabarmendu nahi izan du. Jakiunde erakundeak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin, bikaintasun akademikoa lantzeko antolatutako hitzaldietan parte hartu dute ikasleek.

Jakeline Barker, Elixabete Etxanobe eta Miguel Zuaza

Gaur goizean, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Jakin-Mina 2023-2024 ziurtagiriak banatu dizkie DBHko 4. mailako ehun bat ikasleri, Foru Jauregian egindako ekitaldian. Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutako lehen mailako adituek emandako hitzaldietan izan dira ikasleak. Programa horrek UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza du Bizkaian, eta bikaintasun akademikoa lantzeko dago diseinatuta.

Elixabete Etxanobekin batera Jakiline Barker Jakiundeko idazkaria eta Miguel Zugaza Jakiundeko kidea izan da. Bere hitzaldian, ahaldun nagusiak ziurtagiria jaso duten 149 ikasleak zoriondu ditu, saritutakoen ahalegina eta dedikazioa azpimarratuz: ikasturte honetan, klasera joateaz gain, ahalegin gehigarria egin duzue zientziei, arteari edo literaturari buruz gehiago jakiteko Jakiunderen eskutik. Ahalegin horrek eta ezagutza horrek pertsona hobeak, osoagoak, egiten zaituzte, zuen gaitasun guztiak garatzeko gai eta gure gizarteari ekarpenak egiteko prestatuagoak. Zuen etorkizunerako onena ereiteaz gain, gizarte hau hobea izan dadin laguntzen ari zarete .

Etxanobek Bizkaiko Foru Aldundiak gazteekin, talentuarekin eta ehun sozial, kultural eta ekonomiko baten garapenarekin duen konpromisoa, gazteei beren gaitasunak garatzea eta gizarteari ekarpena egitea ahalbidetuko diena, azpimarratu du, Nire desiorik handiena da, hala nahi baduzue, zuen talentu guztia hemen, etxean, Bizkaian garatu ahal izatea. Badakit askok eta askok oraindik ez duzuela horretan pentsatzen, baina hemendik urte gutxira lan-merkatuan sartuko zarete zuen lekua topatzeko eta bizi-proiektu bat eraikitzeko. Une horretarako prest egon behar dugu. Zuek prestatzen ari zarete. Gu ere bai. Horregatik, enplegua lehentasuna da Aldundi honentzat. Bizkaian bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko aukera guztiak izan ditzazuen, nabarmendu du Bizkaiko ahaldun nagusiak.

Jakin-Mina Programari buruz

Jakin-Mina Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako DBHko 4. mailako gazteei zuzendutako programa bat da, eta hainbat diziplinatako hitzaldi-zikloetan datza. Hitzaldi horiek aditu handiek ematen dituzte, bakoitzak bere arloan.

Programak 9 ziklo ditu, Bilbon, Durangon, Donostian, Arrasaten, Gasteizen, Iruñean eta Tuteran egiten direnak. Ziklo bakoitzak bost hitzaldi eskaintzen ditu, azarotik martxora bitartean, hilean behin.

Katedra Zientifikoak Bizkaiko ikastetxeetako ikasleei ematen zaizkien hitzaldiak antolatzen eta hizlariak aukeratzen laguntzen du. Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten dira, eta diziplina ugari hartzen dituzte beren baitan, baina ez da inolako jakintza-eremurik lehenesten besteen gainetik.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...