2024(e)ko maiatzaren 17(a) 10:00

Bizkaia pertsonen ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasun ekonomikoko erresilientzia izateagatik nabarmentzen da

Ekonomia Sustatzeko Saila

Orkestrak Bizkaiko Foru Aldundiarentzat egindako "Bizkaiko Lurralde Historikoaren lehiakortasunari buruzko diagnostikoa 2023" txostenak lurraldearen lehia-posizionamendua aztertzen du. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak nabarmendu du "lurraldearen susperraldi ekonomikoarekin batera ezberdintasun ekonomikoak ere murriztu egin direla".

María José Aranguren, Elixabete Etxanobe, Ainara Basurko eta Iván Martén

Bizkaiak krisien aurrean duen erresilientziak bere posizionamendua hobetu egin du lehiakortasun ekonomikoari eta ongizateari dagokienez.. Horrela islatzen da Orkestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutua) egindako "Bizkaiko Lurralde Historikoaren Lehiakortasunari buruzko Diagnostikoa 2023" txostenaren bigarren edizioan. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuarekin batera, Iván Martén eta María José Aranguren Orkestrako lehendakari eta zuzendari nagusiarekin, hurrenez hurren, bildu da, azterlan horren ondorioak aztertzeko. Lanak ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasuna aztertzen du Bizkaia Orekan Sakonduz eskualdeko lehiakortasunerako foru-estrategiaren esparruan.

Topaketaren ondoren, Elixabete Etxanobe andreak honako hau azpimarratu du: enpresen lehiakortasuna hobetzeaz gain, Bizkaian ezarritako gizarte-babeseko politikei balioa eman nahi diet, ezberdintasun ekonomikoak murriztu egin dituztelako, testuinguru globalean aldaketa garrantzitsuak gertatu diren arren. Bizkaia, gaur egun, gizarte aurreratua eta erresilientea da; leku ona da lan egiteko eta pertsona guztientzako bizi-proiektu bat garatzeko.

Txostenak lurraldearen indarrak kapitalizatzea gomendatzen du demografia- eta klima-erronkei aurre egiteko, hala nola merkataritza-zerbitzu aurreratuetan espezializatzea, horiek oso garrantzitsuak baitira industriarentzat; pertsonen etengabeko ikaskuntza; ezagutza zientifikoa sortzea eta erakundeekiko konfiantza.

Diagnostiko hori oinarri izango da Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak lehiakortasun sendoa, jasangarria eta lurralde-mailan orekatua eraikitzeko gidatutako Bizkaia Orekan Sakonduz estrategia bultzatzen jarraitzeko.

Ondorio nagusiak

"Bizkaiko Lurralde Historikoaren Lehiakortasunari buruzko Diagnostikoa 2023" txostenaren bigarren edizioak 2020ko krisiaren eragina eta ziurgabetasuneko beste elementu batzuk aztertzen ditu, lurraldearen epe laburreko susperraldia eta lurraldeak epe ertain eta luzera izango dituen erronkak.

Testuinguru estrukturala

Bizkaiak biztanleria-dentsitate handia eta zahartze-tasa handia ditu, eta dentsitate hori handitu egin da lan egiteko adinean dauden atzerritar berriak sartu direlako. Lurraldeko ezagutzaren arloko zerbitzu aurreratu eta intentsiboen sektoreak balioa ematen dio industriari, eta hori da lehiatzeko abantailen iturri nagusietako bat, lurraldeari eremu horretan oso posizionamendu ona ematen diona. Industriaren eta zerbitzu aurreratuen baterako balio erantsi gordinak joera positiboa izaten jarraitzen du, eta krisiaren aurretik baino balio hobeak ditu.

Enpresen emaitza ekonomikoak

Bizkaiak, pandemiaren aurreko jardun ekonomikoaren mailak berreskuratu ez ezik, gainditu ere egin ditu. Horrek erakusten du lurraldea erresilientea dela lehiakortasun ekonomikoari dagokionez. Enpresen errentagarritasun-ratioak 2019koak baino handiagoak dira.

Bizkaiko enpresa txiki eta ertainek (ETE) aurrera egin dute berrikuntzan. Enpresa-sareak jarrera ona du jarduera berritzaileetan, batez ere produktuaren berrikuntzan. Ekintzailetza-tasaren indarra ere nabarmentzen da, batez ere berritzailearena.

COVIDaren krisiak eta beste alderdi geopolitiko batzuek, hala nola Ukrainako gerrak, energiaren prezioaren igoera eragin dute, eta horrek ikaragarri areagotu du Bizkaiko enpresen nazioartekotzea, esportazioen bolumena batez ere energiaren, metalurgiaren eta elektrizitatearen sektoreko enpresetan kontzentratzen baita.

Ongizatearen dimentsioak

Pandemiaren eragina gorabehera, Bizkaiak ezberdintasun ekonomikoak murriztea lortu du, eta agerian utzi du gizarte-babeserako ezarritako politiken garrantzia. Susperraldi hori enpleguari dagokionez lortutako emaitza onetan ere ikusten da, krisi handiaren aurretik baino hobeak ere baitira.

Bizkaiko beste indargune handi bat ikaskuntza da. Lurraldearen kokapena etengabeko ikaskuntzako jardueretan eta goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen generoaren araberako banaketan nabarmentzen da.

Era berean, Bizkaiak deskarbonizaziorantz egiten jarraitzen du, karbono dioxidoaren emisioak murriztuz azken urteetan, eta ingurumen-erronkei aurre egin behar die, hala nola airearen kalitateari eta hondakinen kudeaketari.

Lehiakortasunerako palanka dinamikoak

Bizkaiak erronka handiei aurre egiteko baliatzen dituen indarguneetan oinarritzen du bere lehiakortasun- eta ongizate-maila. Finantzaketa-palankan, nabarmentzekoa da lurraldeak atzerriko kapitala erakartzeari dagokionez duen posizioa eta bilakaera, alderdi horrek enpresa-hazkundea eta berrikuntza errazten baititu.

Lurraldean ezagutza-zentroak kontzentratzeari esker ezagutza zientifikoa sortzea eta ingurumen-teknologien patenteak gauzatzea aktibo garrantzitsua dira trantsizio berdeari aurre egiteko.

Giza kapitalari dagokionez, bereziki garrantzitsua da Bizkaiko pertsonen kualifikazioa eta enplegu-tasa, adierazle horiek hobetu egin baitira 2019arekin alderatuta, bai eta lan-merkatuan sartzen diren gazteen prestakuntza ere, bereziki emakumeen kasuan.

Nabarmentzekoa da erakundeekiko eta kapital sozialarekiko konfiantza indartu egin dela 2020ko krisiaren ondoren. Egoera horren ondorioz eta gizarte-babeseko politikak ezartzearen ondorioz, administrazio publikoen zorra handitu egin da.

Bizkaiak aurre egin beharreko erronken artean daude energia berriztagarrien kuota hobetzea, ETEak nazioartekotzea eta ikerketan eta garapenean egindako inbertsioa indartzea.

Txostena oso-osorik esteka honetan kontsulta daiteke.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...