2024(e)ko maiatzaren 14(a) 11:48

Apirilera arte itundutako zergen bilketa 3.442,8 milioi eurokoa izan da

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaian, apirilan, 922,9 milioi euro bildu dira zerga itunduen bidez, aurreko urteko hilabete berean baino % 15,5 gutxiago; bilketak mutualitateei egindako kotizazioen tratamenduari dagokionez Auzitegi Gorenak jaulkitako azken epaiak aplikatzearen ondoriozko itzulketen gorakadaren eta gainerako zerga-administrazioekin egindako akta bakarren urteko trukearen likidazioen eragina igarri du eta aurreko ekitaldian baino nabarmen diru-sarrera txikiagoa izan du

Horrela, bilketa metatua 3.442,8 milioi eurora iritsi da, hau da, 2023an lortutakoa baino % 4,9 txikiagoa; horrek 2024 ekitaldi osoko zerga sarreren aurrekontuaren % 35,0 (9.829,5 milioi euro) esan  nahi du. Hala ere, bi ekitaldietan izandako ezohiko eragiketa jakin batzuk alde batera utzita, bilketaren bilakaera % 4,0 inguruko hazkuntza izango litzateke.

Zuzeneko zergapetzea 1.828,6 milioi eurokoa izan da, % 4,4ko igoerarekin (77 milioi) iazko apirilarekin alderatuta. Nabarmentzekoa da Sozietateen gaineko Zergaren bilakaera positiboa, % 52ko igoerarekin (107,5 milioi). Era berean, kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak hazi dira, % 73ko gehikuntza nabarmenarekin, bai eta lanbide- eta enpresa-jardueren ordainketa zatikatuak ere. Datu hauekin, PFEZa, oro har, % 0,7 igo da (+10,4 milioi), nahiz eta bai Errentaren kanpaina gauzatzeko aurrerapenetik, bai 1978a baino lehen mutualitateei egindako kotizazioen ondoriozko prestazioen integrazioari eragiten dioten epaien ondoriozko itzulketa horien gehikuntzatik, itzulketek gora egin duten. Apirilaren amaieran Bizkaiko Foru Aldundiak 228,0 milioi euro itzuli ditu, eta aurreko ekitaldian 164,7 milioi euro itzuli zituen, hau da, 63,3 milioi euro gehiago itzuli dira.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zifra negatiboak mantendu dira, zerga horren bilketa ia 40 milioi euro murriztu baita aurreko ekitaldian lortutako ezohiko sarreraren ondorioz.

Zeharkako zergapetzeak 1.404,2 milioi euroko munta izan du, % 15,5eko jaitsierarekin, kasu honetan hidrokarburoen sektoreari eragiten dion zerga-bilketaren bilakaerak eraginda, bai BEZari dagokionez, % 21,4 jaitsi den adierazitako akta bakarren likidazioaren eraginagatik, bai Hidrokarburoen Zerga Bereziari dagokionez, % 1,5 jaitsi dena.

Gainerako zerga bereziek eta gainerako zerga-kontzeptu garrantzitsuek bilakaera positiboa izan dute, oro har. Elektrizitatearen gaineko Zergak ia hirukoiztu egin du 2023ko bilketa (% 173,5), Matrikulazioaren gaineko Zergak % 9,2 egin du gora, eta Eskualdatzeen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen   gaineko Zergak % 1,4 eta % 24,4 egin dute gora, hurrenez hurren.  Aldiz, Berotegi-efektuko Gas Fluordunen gaineko Zergak (-% 33,5) eta Alkoholen gaineko Zergak (-% 38,1) behera egin dute.

Apirilean lurralde historikoen artean banatzen diren zerga-figuren (BEZ, zerga bereziak, gas fluordunak eta finantza-transakzioen gaineko zerga) doikuntzen lehen epea kontabilizatu da. Lehen hiruhileko honen doikuntzaren ondorioz Bizkaiak 309,2 milioi ordaindu ditu; horietatik 105,1 milioi Arabari ordaindu zaizkio eta 204,1 Gipuzkoari.

Tasetan 12,1 milioi euro bildu dira, eta aurreko ekitaldian 12,2 milioi euro bildu ziren (-% 0,4); iaz berandutze-interesek eta zehapenek Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan aipatutako ezohiko diru-sarreraren eragina izan zuten.

Kudeaketa propioari Estatuarekiko doikuntzak ere gehitu behar zaizkio: BEZaren doikuntza 303,7 milioikoa izan da (% 2,6 jaitsi da) eta, aldiz, Zerga Berezietan Bizkaiak 122,8 milioi ordaindu ditu, eta horrek ordainketak % 13,0 murriztea eragin du.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...