2024(e)ko maiatzaren 09(a) 12:25

Aldundiak eta Elizbarrutiak indusketa arkeologikoa bat sustatu dute VECVNIAko hiri indigena aurkitzeko, egungo Bilboren sorterria

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Gotzaintzak Begoñako Andra Mari Basilikan esku-hartzeko eta haren balioa nabarmentzeko proiektua aurkeztu dute. Horren asmoa hipotesi bat egiaztatzea da: tenplu erlijioso horren azpian VECVNIA izeneko hiri zaharraren hondakinak daude eta hori Bizkaiko hiriburuaren lehenengo herrigunea litzateke. “VECVNIA/Begoña proiektuaren” ikerlan arkeologikoa urtebetean egingo da basilikaren barruan, 1100 metro karratuko eremu batean, eta lau gunetan egituratuko da, ezarritako lan-erritmoarekin, kultu erlijiosoa ahalik eta gutxien oztopatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak gero laborategi-azterketak egingo ditu erregistro arkeologikoa informazio historiko bihurtzeko; horretarako proiektuaren parte gisa antropologia eta genetika azterketak egingo dituzten diziplina guztietako adituekin lan egingo du.

Begoña-Vecunia proiektuaren aurkezpena

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Joseba Segura Bilboko Gotzainak eta Ignacio Fernandez Begoñako parrokoak gaur goizean Begoñako basilikan aurkeztu dute Begoñako Andra Mari Basilikan esku-hartzeko eta haren balioa nabarmentzeko proiektua. Bizkaiko kristau kultuaren jatorriaren eta Bilboko lehen populazioaren ezagutzan sakontzea du helburu proiektu honek, baita lurraldeko ondare historiko eta kulturala aberastea ere.

Arkeologian adituak diren pertsonek iradoki dute Begoñako egungo Andra Mari okupatu duten Erdi Aroko elizen azpian VECVNIA izeneko antzinako hiri indigena baten hondakinak egon daitezkeela; hipotesien arabera hiri hori erromatarren garaian kolonizatu zen. Hiri horren existentzia inoiz baieztatu ez bada ere, hipotesi hau planteatzen da: VECVNIAko biztanleak Bilboko egungo populazioaren arbasoak izan litezke, eta haien kokalekua Artagan muinoan zegoen, desagertutako Vecunia herrixkan. Hipotesi horretan oinarrituta, ikerketa arkeologikoaren proiektua VECVNIA/Begoña proiektua izendatu dute.

Bizkaiko Ahaldun Nagusia Elixabete Etxanobek azpimarratu duenez, gure historia eta sustraiak ezagutzeko grinak, proiektu berezi batean ausartzera garamatza; Begoñako basilikaren indusketa arkeologikoan, antzinako Vecuniaren aztarnen bila. Gure iragana hobeto ezagutu nahian . Gainera, Etxanobek gaineratu duenez, indusketa honek Bizkaiko leku adierazgarrienetako bati buruzko erradiografia paregabea eskain diezaguke. Iraganari leiho bat irekitzen diogu, bizkaitar gisa ditugun sustraiak eta nortasuna hobeto ulertzeko . Amaitzeko, proiektu hau gure sustraiak arakatzeko, gure ondare kulturala aberasteko eta herri gisa dugun nortasuna indartzeko aukera paregabea dela azpimarratu du Ahaldun Nagusiak.

Era berean, Joseba Segura Bilboko Gotzainak azpimarratu duenez, baliteke egingo diran ikerketek gure historiaren funtsezko alderdiak argitzeko aukera emotea, baina ez daukat zalantzarik gure mugetatik haratago ere argi egiteko balioko dauala.

Proiektuaren premisa Basilikaren gaur egungo funtzio espiritualak eta deboziozkoak babestea da esku-hartze arkeologiko eta arkitektoniko integrala egiten den bitartean. Hala, kultuak jarraitzen duela bermatzeko, Foru Erakundeak lan-erritmoak ezarriko ditu, indusketa-faseetan elizaren % 60, gutxienez, irisgarri izateko.

Proiektu hau mugarri bat da Bizkaiko ondare historiko eta kulturalaren kontserbazioan, ikerketa zientifikoa sustatzen du eta lurraldeko historiarik zaharrenari buruzko ezagutza aberasten du.

Begoña/VECVNIA proiektuak 1.200.000 euroko aurrekontua izango du.

Indusketaren faseak

Indusketa hasi baino lehen, aurreikusita dago azterketa geofisiko bat egitea, lurpearen mapa sinplifikatu bat sortzeko, indusketa gauzatzeko proiektua zehazten lagunduko duena.

Uda baino lehen hasiko den prozesu honetan, zunda bat sartu nahi da lurpean, lekuko edo zutabe estratigrafiko bat ateratzeko. Horri esker lurraren oinarriko harkaitza zein sakoneratan dagoen eta mendeetan zehar metatu diren giza okupazioko tarteko geruzen potentzia zein den jakin ahal izango da.

Aldez aurreko fase hori amaitu eta emaitzak aztertu ondoren Foru Erakundeak indusketari ekingo dio.

Indusketa egiteko urtebete beharko da, eta Begoñako basilikaren barruan, 1.100 metro karratuko eremu batean banatutako lau eremutan egingo da, eta eremu bakoitzean hiru hilabeteko esku-hartzea egingo da.

Lehenengo eremua hegoaldeko nabean egongo da; bigarrena iparraldeko nabean; erdiko nabearen burualdeko hiru zatiak hirugarren eremuan induskatuko dira, eta, azkenik, laugarren eremuan erdiko nabearen oinaldeko hiru zatiak induskatuko dira.

Eremu horietan lan egingo den aldian, ikusmenaren eta akustikaren aldetik isolatuko da ikertzaileen lan-eremua, beharrezko segurtasun-neurriak ezarriko dira eta aldez aurreko ekintzak egingo dira, eta kenduko ez diren elementu higigarriak babestuko dira, hala nola erretaulak eta koadroak, besteak beste.

Gainera, lan-fase guztietan, indusketen eraginpeko eremua tenpluaren gainerakotik isolatuko da olanaz estalitako egurrezko panelekin; hala, esku-hartzearen ondorioz ezkutuan geratzen diren zatien irudiarekin serigrafiatuko da lan-eremu hori, bisitariek elizaren ikuspegi integrala gal ez dezaten. Gainera, ikerketak kultuan oztoporik sor ez dezan, tenpluan erabiltzaileen sarbidea eta ikertzaileena desberdinak izango dira.

Fase bakoitzeko esku-hartze arkeologikoa amaituta, kaltetutako zoladura lehengoratzea aurreikusten da, eta, ikerketaren emaitzen arabera, aztertzen da egitura arin bat sartzea, zoladura flotatzaile bat bermatzeko eta etorkizunean lurpeko espaziora sartu ahal izateko.

Indusketa arkeologikoak egingo dituzte hamar profesionalek eta laguntzaileak izango dituzte baita ere.

Indusketaren ondoko azterlanak

Behin indusketa amaituta, Foru Erakundeak horren ondoko  azterlana jarriko du abian, Begoñako populaketa eta populazioaren bilakaeraren lagin osoa lortzeko.

Indusketa laborategiko azterketa- eta analisi-plan bati lotuta egongo da, landa-lanetan lortutako erregistro arkeologikoa informazio historiko bihurtzeko.

Indusketa batek berekin dakartzan ohiko azterketak (estratigrafiaren, egituren eta berreskuratutako materialen analisia) berariazko azterketekin osatuko dira, hala nola arkeobotanikaren, paleogenetikaren, DNAren eta isotopoen arloko analisiak eginez, besteak beste. Horretarako, azterlanean hainbat diziplinatako adituak izango dira.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...