2024(e)ko maiatzaren 07(a) 12:03

Jarduera ugari, doako sarrerak eta Escape Room bat kalean Bizkaian Museoen Eguna ospatzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Museoen Nazioarteko Egunak programazio zabala izango du Bizkaiko museoe-tan, doako sarrerak zentro gehienetan eta Bizkaiko museoen aberastasuna eza-gutzeko eta aintzatesteko Bilboko Campo Volantinen egingo den Escape Room bat. Museoeneguna.eus webguneak ospakizun honi buruzko informazio guztia bil-tzen du eta, aldi berean, lurraldeko museoen aniztasuna erakusten du.

Museoen Nazioarteko Egunaren aurkezpena

Bizkaiko Museoek aurten ere bat egiten dute Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gaur goizean Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Bizkaiko museoetako 30 ordezkari baino gehiagorekin batera, efemeride honen ospakizuna aurreratu du.

Leixuri Arrizabalagak kultur-gune hauen garrantzia eta gizartean duten eragina nabarmendu nahi izan ditu eta, horri dagokionez, honakoa adierazi du: Museoak ondarea babesteko, kultura zabaltzeko eta ezagutza sortzeko lekuak dira, ikertzeko eta hezteko zentroak. Museoek diseinatzen dituzten jarduera guztiak aldez aurreko hausnarketaren eta ikerketa-lanaren emaitza dira. Erakusketa, pieza, bisita edo tailer guztien atzean ikerketa lan garrantzitsua dago. Diputatuak gaineratu duenez, museoen ikerketa-lanaren aintzatespena aldarrikatu behar da. Eta ezin dugu alde batera utzi betetzen duten hezkuntza-eginkizun garrantzitsua. Erakusketa bakoitza, jarduera bakoitza, gure ezagutzak aberasteko eta gure jakin-mina pizteko diseinatuta dago. Museoen programazioak alderdi hezitzailea du beti, hainbat gairi buruz modu atsegin eta dibertigarrian ikasteko aukera ematen diguna, historiatik hasi eta zientziaraino, artea eta teknologia barne.

Bizkaiak bat egiten du aurten ere ICOMek bultzatutako efemeride honekin, arreta lurraldeko berrogei museo baino gehiagotan, museo horien askotarikotasunean eta kultur eskaintza oparoan jartzeko. Aurten ospakizunaren ardatza "Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde" da.

Bizkaiko museoek bat egiten dute mundu osoko gainerako museoekin efemeride horren inguruko ekitaldiak, erakusketak eta hezkuntza-programak antolatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak museoetara hurbiltzeko, gure museoak ezagutzeko eta urtean zehar eskaintzen dituzten esperientziak bizitzeko deia egin die herritarrei. Maiatzaren 18an Bizkaiko museoek ere jarduera erakargarriak eskainiko dituzte egun hori ospatzeko; diseinatu duten programazio anitzaz gain, museo gehienetan sarrera doakoa izango da.

Museoeneguna.eus webguneak Bizkaiko museoen aniztasuna biltzen du eta, aldi berean, museo bakoitzak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen jarduerak batzen ditu.

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak haratago joan nahi izan du eta museoak bisitatzeko ohiturarik ez duen publikoarekin konektatzeko, kalean burutuko den Escape Room bat antolatu du.

Jolas-dinamika hau publiko orori zuzenduta dago eta museoek duten garrantzia, eskaintzen duten guztia eta gizartea eta kultura aberasteko egiten duten ekarpena ezagutzeko modu bat da, ikasteko, ikertzeko eta kultura zabaltzeko funtsezko lekuak direlako. Escape Room honetan sartzea doakoa da, baina parte hartzea ziurtatzeko bizkaikomuseoak@bizkaia.eus-en bidez izena ematea gomendatzen da.

Joko hau maiatzaren 18an izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Bilboko Campo Volantin kalean. Dinamikan parte hartzeaz gain, bertaratzen direnek Bizkaiko museoen mapa jasoko dute.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako jarduerak

Museoen Nazioarteko Egunean Bizkaiko hainbat museok jarduera bereziak antolatuko dituzte maiatzaren 18an efemeride hau ospatzeko. Gehienak doakoak dira.

Bilboko Arkeologia Museoak ate irekien jardunaldia eskaintzen du museoko leku ezkutuak eta museoaren erraiak bisitatzeko. Aztarna arkeologikoek Museora iristen direnetik biltegiratu arte egiten duten ibilbidea ezagutzeko aukera izango da: garbiketa-gela, aurre-katalogazioa, ikerketa-gela eta hainbat biltegi, normalean ikusgai ez dauden piezak erakutsiz.

Bilboko Berreginen Museoak maiatzaren 16an Obra bere testuinguruan. Museoak Hezkuntzaren alde. Egipto, Grezia eta Erroma kristautasunean eskainiko du. Hitzaldi honek gaur egun Bizkaiko erakundeak Egiptoko artea ardatz hartuta eskaintzen duen "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" aldi baterako erakusketari eta Greziako artearen erreferentziatik hurbilago dagoen Museoaren bilduma iraunkorrari buruzko informazio gehigarria emango du. Gainera, hilaren 18an eta 19an jarduera autonomoak eskainiko dira: mandala egiptoarrak eta greziarrak mitologia ezagutzeko. Ni Neu, Isis, Señora de Todas las Tierras erakusketan oinarritutako mikrokontakizunen tailer autonomoa.

Guggenheim Bilbao Museoak Yoko Onoren Bilborako Desioen Zuhaitza aktibatuko du maiatzaren 18an.

Bilboko Arte Ederren Museoak bisita komentatuak eskaintzen ditu; 45 minutu inguruko jarduera honen bidez publikoak Museoko aretoetan dauden proposamen horietako bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera izango du.

Orduña Hiria Museoak harpa eta biolontxelo kontzertua eskainiko du. Euskal Abertzaletasunaren Museoak erakusketa berri bat zabalduko du maiatzaren 18an: "Mendirik Mendi. Euzko Mendigoizale Batza".

Plasentia Butron Museoak aldi baterako erakusketa inauguratuko du: Plentzia, un yacimiento arqueológico. Plentzia, aztarnategi arkeologikoa. Gainera, erakusketa berria ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du Plentziaren historia bere ondarearen bitartez ezagutarazteko. Aurretik erakusketaren diseinuari buruzko hitzaldia eta luncha egongo dira.

Simon Bolívar Museoak "Miñan" liburua aurkeztuko du maiatzaren 19an, Amets Arzallus Antia egilearen eskutik; liburuak Ibrahima Balderen istorioa kontatzen du.

Agurtza Itsasontzia bisita gidatuen bidez ezagutu daiteke maiatzaren 18an. Benetako arrantza-ontzi baten bizitza ezagutzeko modu bat. Bisitan zehar bertaratzen direnek aginte-zubira sartuta eta hozkailuak, ganbarak eta makina-gela bisitatuz morroi izatea zer zen ezagutuko dute.

Dolomiten Aintzinako Fabrikaren Museoak zentzumenen bidaia antolatu du: lantegi bat ikasteko eta deskubritzeko beste modu bat. Bisitari guztientzako jarduera honetan ikusmena, ukimena, entzumena, dastamena eta usaimena dira protagonistak.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak doako bisitak eskaintzeaz gain, Serantes Kultur Aretoan antzeztuko den Obsoletus antzezlanerako sarrerak zozketatuko ditu.

Durangoko Arte eta Historia Museoak Art Bot tailerra antolatu du; tailer horretan doan parte hartu ahal izango da eta bertaratzen diren pertsonak STEAM filosofian murgilduko dira, pertsonaia motorizatu harrigarriak sortuz. Teknologia eta sormena uztartuko dituzte ingeniaritzako maisulan bat sortzeko. Robot pintore bat sortuko dute.

Muskizko El Pobaleko Burdinolak sarrera librea eskainiko du maiatzaren 18an, 11:00etan, Scriptorium lanbidearen, kaligrafiaren artearen eta ilustrazioen zuzeneko erakustaldi baterako. Erakusketa honek eskuizkribuak hurbilagotik ezagutzeko aukera eskaintzen du. Egun honetan Ana Prestamero arte adituak, Marisa Lacarta kaligrafo adituak eta Javier Gandarillas marrazkilariak parte hartuko dute. Maiatzaren 18an, gainera, El Pobalek doako bisita eta erakustaldiak eskainiko ditu egun osoan zehar (bisita gidatuak, olagizonen erakustaldiarekin, 12:00etan eta 13:00etan, eta bisita gidatuak 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan).

Beste alde batetik, La Encartada Fabrika-Museoak doako bisitak eskainiko ditu fabrikara, euskaraz eta gaztelaniaz, maiatzaren 18an eta 19an, eta hitzaldi bat antolatu du maiatzaren 19rako, "El museo forma e informa. Museoak trebatu eta informatu egiten du" izenburupean, eta baita bisitaldi berezia ere.

Balmasedako Pasio Bizidunaren Museoak doako sarrera eta bisitak eskainiko ditu maiatzaren 18an. Museo hau Santa Klara Multzo Historikoan dago kokatuta eta bisita gidatua eskainiko du, eraikinaren historia, barruan zeramaten bizitza eta Pasio Bizidunaren sekretu guztiak ezagutzeko.

Era berean maiatzaren 18an Kortezubin dagoen Santimamiñeko koban bisita gidatuak doan izango dira. Jendearentzat itxita, kontserbazio-arrazoiengatik, gaur egun ataria bakarrik bisita daiteke, barrunbearen okupazio ezagunen aztarna arkeologikoak geratzen diren lekua. Bisitaldia osatzeko, ibilbide birtual bat egingo da pinturen ganberan eta kobazuloko galeria sakonenetan zehar.

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak doako bisita gidatu pertsonalizatuak eskainiko ditu maiatzaren 18an.

Orozkoko Museoak bisita audiogiatuak eskainiko ditu doan maiatzaren 18an eta 19an.

Rialia Industria Museoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu maiatzaren 18an.

Medikuntza Historiaren Euskal Museoak bisita gidatu berezia egingo du maiatzaren 17an, 12:00etan, Medikuntzaren Historiaren Museoan ikertzen ari diren hainbat objektu erakusteko eta azaltzeko.

Muskizko Muñatones Gazteluak, bestalde, maiatzaren 12an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, doako bi bisita gidaturekin (10:30etan eta 12:30etan).

Sopuertako Enkarterriko Museoak maiatzaren 14ra aurreratu du Museoen Nazioarteko Eguna, eta ibilbide zirkularra eskainiko du oinez Museoaren ingurumen-, historia- eta ondare-ingurunean: Abellaneda-Bezi-Abellaneda.

Bilboko Itsasmuseumek Gabarra ikusteko bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak eskainiko ditu maiatzaren 18an (sarrera orokorra 10 €). Gainera, "Gabarraren bisita gidatua" jarduerarako bi sarrera laukoitz zozketatuko ditu.

Bakion Txakolin Museoa-Txakolinguneak maiatzaren 18an ospatuko du efemeride hau, egun horretan dastatuko den aparteko ardoa barne. Gainera ospakizuna maiatzaren 26an ere egingo da, 12:00etan, Bizkaiko txakolina eta Italiako ardoen dastaketa komentatu batekin (sarrera orokorra 15 €).

Antzasti Museoak ere txakolin kopa bat oparituko die maiatzaren 18an museora joaten direnei.

Jarduera hauetan parte hartu nahi duten guztiek aldez aurretik erreserba egin beharko dute, dagokion museoarekin harremanetan jarriz.

Doako sarrera

Efemeride hau ospatzeko maiatzaren 18an honako museo hauek doako sarrera eskainiko dute: Itsasmuseum Bilbao, Arkeologia Museoa, Athletic Club Museoa, Euskararen Etxea, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Berreginen Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Sabino Arana Fundazioa eta Eleiz Museoa (doan maiatzaren 18an eta 19an). Agurtza Itsasontzia eta Santurtzi Itsasoa Museoa ere doan izango dira; Portugaleten Rialia Industria Museoa. Era berean, doako sarrerak eskainiko dira Gernikako Bakearen Museoa Fundazioan, Euskal Herria Museoan Gernikan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan (sarrera doan maiatzaren 17, 18 eta 19an), Durangoko Arte eta Historia Museoan, Balendin Berri-Otxoa Museoan, Karrantzako Dolomiten Aintzinako Fabrika Museoan, Sopuertako Enkarterri Museoan, Gallartako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan, Balmasedako Historiaren Museoan, Orduña Hiria Museoan, Leioako Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoan, Orozkoko Museoan, Plasentia Butron Museoan eta Ziortza-Bolibarreko Simón Bolivar Museoan.

Bizkaia Zubiak % 20ko deskontua eskainiko du maiatzaren 18ko txarteletan.

Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Egunaren urteroko ospakizunaren helburua museoak kultura-trukerako eta kulturak aberasteko bitarteko garrantzitsuak direla kontzientziatzea da; aldi berean, Museoak funtsezko tresna direla herrien artean elkar ulertzeko, lankidetza eta bakea garatzeko. Ospakizuna duela 40 urte baino gehiagotik antolatzen da maiatzaren 18an, eta nazioarteko egun hau ospatzeko prestatu diren ekitaldiek eta jarduerek egun bat, asteburu bat edo aste osoa iraun dezakete.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...