2024(e)ko apirilaren 18(a) 12:00

Aldundiak Gernikako Ospitaleko hirugarren solairua jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta arreta soziosanitariora bideratuko du

Gizarte Ekintzako Saila

Foru erakundeak gune horretan sortuko du Gernikako Erreferentziako Eskualde Zentro berria, non 25 plazako unitate soziosanitario berria ezarriko baita. Unitatean, mendekotasun-egoeran dauden adinekoak eta pertsona kalteberak tratatuko dira eta bertatik bertara emango zaie behar duten aldibereko laguntza sozial eta sanitario integral, koordinatu eta egonkorra.

Leixuri Arrizabalaga, prentsaurrekoan

Bizkaiko Foru Aldundiak Gernikako Ospitaleko hirugarren solairua erabiltzeko lagapen-akordio bat onetsi du, arreta soziosanitarioko unitate berri bat sortzeko. Akordioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin sinatu du. Bi erakundeen akordioari esker, gune hori osorik bideratu ahalko da laguntza soziosanitarioa ematera konplexutasun gutxiko eta intentsitate handiko zainketa sanitarioak behar dituzten pertsonei, betiere haien egoera soziofamiliarrak eragozten badu zainketak behar bezala aplikatu eta gainbegiratzea etxean edo mendekotasun-egoeran dauden adinekoen egoitza batean.

Hala, Gernikako Ospitaleko hirugarren solairuan hartuko dira ospitaleko alta jasotakoan eriondoan dauden pazienteak. Pertsona horiek profil askotakoak dira. Esaterako, suspertzen ari direnak prozesu akutu batetik zeinak eragin baitie narriadura funtzional eta/edo kognitibo bat eta galarazten baitie autonomia funtzionala, baina hobera egiteko aukerarekin; edota hauen premian dauden adinekoak: ortogeriatria edo eriondoa, prebentzioa, immobilizazio luze baten ondoriozko errehabilitazioa eta zainketa espezializatuak, betiere beharrezkoa denean arreta sozial eta sanitarioko modeloak intentsitate handiagokoak izatea. Eskari sozial handiko plazak dira.

Gernikako EEZ Barrualderako

Akordio horren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak Gernikako Erreferentziako Eskualde Zentroa kokatuko du Eusko Jaurlaritzak lagatako gunean, Barrualdeko gizarte-zerbitzuen sektorerako, eta bertan 25 plazako unitate soziosanitario bat ezarriko da, zeinak baliabide espezializatuak izango baititu ospitale-egonaldi osteko suspertze/errehabilitazio egonaldietarako. Gainera, Gernikako Erreferentziako Eskualde Zentroak diziplina anitzeko sostengu-lantalde espezializatu bat izango du, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) profesionalek osatua, zeinak dedikazio osoan diharduela aholkularitza emango baitu arlo soziosanitarioan, orientazioan, koordinazioan eta baliabide partekatuetan eta sostengatuko baitu laguntza-prozesuen ezarpena bere zonako egoitza-zentroetan. Alde horretatik, Busturialdeko 9 egoitzekin lanean ari gara dagoeneko laguntza-prozesuetan eta arreta pertsonalizatzeko prozesuetan.

Hala, Gernikak Birjinetxe izango du eredu. Zentro horrek Bilborako Erreferentziako Eskualde Zentro gisa funtzionatzen du 100 plaza soziosanitariorekin, eta sostengua ematen die 39 egoitzari, non biltzen baitira Bizkaiko hiriburuko egoitza-plazen % 90. Abian dira, orobat, Leioako etorkizuneko Erreferentziako Eskualde Zentroaren obrak, Uribeko gizarte-zerbitzuen sektorerako. Zentroak 25 plaza soziosanitario izango ditu, eta sostengu-lantalde espezializatua.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...