2024(e)ko apirilaren 18(a) 12:05

Bizkaiak ume eta nerabeen kiroleko indarkeriaren aurkako jardunaldia antolatu du apirilaren 25ean, San Mamesen

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

‘Ongizatera bidean Eskola Kirolean’ lelopean, Umeenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Foru Erakundea herritarrak kontzientziatzea nahi du kirol-ingurune segurua izateak duen garrantziaz. Jardunaldian, kirol arloko nazioarte mailako pertsona ezagunek, adituek eta aktibistek hartuko dute parte, besteak beste, Giulia Pairone, Daniela Simonetti, Irati Olabarri, Joanna Maranhao eta Pepe Godoy. Danel Elezkano pilotari profesionala, Raúl López NBAko saskibaloiko jokalari ohia eta gizonezkoen Athletic Clubeko jokalari bat eta emakumezkoen taldeko jokalari bat ere izango dira ekitaldian, eta guztiek beren esperientziak eta ikuspegiak partekatuko dituzte mahai-inguru eta hitzaldietan. Leku kopurua mugatua denez, beharrezkoa da aurretik inskribatzea, esteka hau erabilita: https://forms.office.com/e/WgqsaxPErb . Ekitaldia zuzenean transmitituko da Bizkaiko YouTubeko kanalean. inskribatzea, esteka hau erabilita: https://forms.office.com/e/WgqsaxPErb . Ekitaldia zuzenean transmitituko da Bizkaiko YouTubeko kanalean.

Ongizatera bidean Eskola Kirolean jardunaldia

Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldi berezi bat antolatu du umeen eta nerabeen kiroleko indarkeriaren aurkako borrokaren arloan. Ekitaldia datorren ostegunean, apirilak 25, egingo da, 18:30etik 20:15era, San Mames  futbol zelaiko iparraldeko aretoan.

Umeenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Foru Erakundeak «Ongizatera bidean Eskola Kirolean» jardunaldia antolatu du, gizarte osoan zabaltzeko kirol-inguruneetan adingabeentzako leku seguruak sortzeko beharra. Era berean, jardunaldiak kontzientzia sortu nahi du kirol arloan adingabeentzako ingurune segurua eta babeslea sortzearen garrantziaren inguruan, bai eta edozein indarkeria-mota salatzea eta prebentzioa sustatu ere.

Kirol arloko indarkeria ezkutuko errealitatea da, eta eragin nabarmena du umeen eta nerabeen garapenean eta ongizatean. Kirolak haien garapen integralerako onura eta aukera ugari eskaintzen ditu, baina arreta berezia eskatzen duten erronkak eta arriskuak ere baditu. Horrela, datorren apirilaren 25ean, Bizkaiko Foru Aldundiak espazio bat eskainiko du, kirolean umeen babesaren arloko kontzeptu garrantzitsu hauei buruzko eztabaida irekia eta zabala sortzeko: ingurune seguruak, indarkeria, konpromisoa, erantzukizuna.

Leixuri Arrizabalga diputatua parte-hartzaileei ongietorria emateaz arduratuko da. Bertan, kirolaren, biziraupenaren eta gizarte-aktibismoaren arloko pertsona ezagunek hartuko dute parte: Giulia Pairone, tenis jokalaria eta Change The Game-ko boluntarioa; Daniela Simonetti, kazetaria eta Change The Game Italiako sortzailea; Irati Olabarri, kirolaria, arraunlaria, psikologoa eta kirolarien eskubideen aldeko aktibista; Joanna Maranhao, Brasilgo igerilari olinpiko ohia, oinarrizko eskubideen aldeko aktibista eta ikertzailea, eta Sports and Rights Alliance sarearen koordinatzailea, eta Pepe Godoy, biktima eta ASIren aktibista futbolean.

Gainera, gai horri buruzko mahai-inguru bat egingo da ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko. Hauek izango dira mahai-inguruaren parte hartzaileak: Vicky Conde futbolari ohia, Danel Elezkano pilotaria, Raúl López saskibaloiko jokalari ohia eta gizonezkoen Athletic Clubeko jokalari bat eta emakumezkoen taldeko jokalaria.

Ekitaldia amaitzeko, Lola Lois rap-kantariak rap-erritmoko poesia bat eskainiko du ekimenaren alde.

Leku-kopurua mugatua denez, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea ekitaldira joateko.  Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, Bizkaiaren YouTube kanalaren esteka honetan: www.youtube.com/BizkaiaYouTube.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...