2024(e)ko apirilaren 18(a) 12:05

Enkante publikoa: antzinako Kirolaren Etxea, Bilbon, eta lursail bat, Elorrion

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bere jabetzako 2 ondare-ondasun jarriko ditu salgai, enkante publikoaren bidez, Bilbon eta Elorrion; ondasun horien lizitazio-prezioen batura ia 3 milioi eurokoa da. Antzinako «Kirolaren Etxea» eta Elorrioko landa-lur bat dira.

Bilbon dagoen higiezina birkalifikatu egin da dagoeneko, bizitegi-erabilerarako. Eraikin hori martxoaren 5eko 50/1995 Dekretuaren bidez integratu zen Foru Aldundiaren ondarean. Dekretu horren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoari eskualdatu zitzaizkion Autonomia Erkidego osorako erakundeen kulturaren arloko zerbitzuak. Bigarrena Elorrioko saihesbidea eraikitzeko proiektua gauzatzeko desjabetze-espedientetik dator.

Ondare-ondasunak eta lizitazio-prezioa

•            Higiezina, Bilbon: sotoa, beheko solairua eta 6 solairu, José Mª Escuza kaleko 16. zenbakian. Oinarrizko prezioa: 2.977.772.82 euro

•            Landa-lurra, Elorrion, 2047 metro koadrokoa, herri horretako saihesbidea eraikitzeko proiektua gauzatzeko desjabetze-espedientetik datorrena. Oinarrizko prezioa: 17.084,16 euro

Gaur egun, ez dago inolako erabilera edo zerbitzu publikorik bi ondasun horietan. Bestalde, haien ezaugarriak eta inguruabarrak kontuan hartuta eta aurrekontuko oraingo aurreikuspenak kontuan hartuta, ez da aurreikusten Aldundiaren eskumenak betetzeko erabiliko direnik.

Antzinako «Kirolaren Etxea»

Higiezin hori 1945ean eraiki zen, Rafael Fontán Sáenz arkitektoaren proiektuari jarraituz. Ondoren, 1968an, berritu eta handitu egin zuten, Francisco Javier Ortega Uribe-Echevarría arkitektoaren proiektuaren arabera. 1969an, Delegación Nacional de Educación Física y Deportes erakundeak Banco de Vizcayari erosi zion. 1980an, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zion. Bost urte geroago, higiezina Bizkaiko Foru Aldundiari eskualdatu zitzaion jabetza-erregimenean, eta handik aurrera hainbat kirol-federazioren egoitza izan zen.

Harrezkero, 27 urtez (1985-2012), eraikinak Bizkaiko kirol-federazio asko hartu zituen, besteak beste kirol hauetakoak: saskibaloia, arrauna, igeriketa, mendia, boleibola edo kirol egokitua.  Azkenik, ekainaren 13ko 1113/2017 Foru Aginduaren bidez, higiezina desafektazioa xedatu zen, 2012tik erabilerarik gabe zegoelako, kirol-federazioen egoitza Miribilla auzora aldatu baitzen.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...