2024(e)ko apirilaren 16(a) 10:52

Ogasuna gaur hasiko da Errentaren Kanpainako itzulketak egiten eta ia 46 milioi euro ordainduko dizkie, guztira, 38.000 zergaduni

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Joan den asteazkenetik (apirilak 10), 81.500 errenta-aitorpen baino gehiago aurkeztu dira, eta kanal digitala izan da gehien erabili dena: 72.175 aitorpen aurkeztu baitira haren bidez.

Bizkaiko Foru Ogasunak 45,6 milioi euro itzuliko dizkie aitorpena joan den asteko asteazkenean eta ostegunean aurkeztu zuten 37.576 zergadunei -aitorpenaren emaitza haien aldeko izan da-, aurkeztutako aitorpenak berrikusteko prozesuak egin ondoren. Hala, Errenta 23 kanpainaren lehen aitorpenetan 1.213,01 euro itzuliko dira batez beste. Gaurko 10etan, 81.546 aitorpen zeuden aurkeztuta, guztira.

Aurkeztutako aitorpenak, kanalaren arabera

Zergadunek beren aitorpena aurkezteko gehien erabili duten bidea digitala izan da: guztira, 72.175 aitorpen, %88,5. Ondoren, telefono bidezkoa dago (7.090), eta aurrez aurrekoa: 2.281 aitorpen.

Telefono bidezko arreta-zerbitzuak zergadunen 47.427 dei jaso ditu kanpainaren lehen lau lanegunetan, haien aitorpena kontsultatu, aldatu edo aurkezteko, bai eta zalantzak argitzeko ere. Dei gehien atzo, astelehenean, jaso dira: 14.292 baino gehiago.

Mutualitateak

Errentaren kanpainaren lehen sei egunetan, 1979ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko lan-mutualitateen kotizazioak zituzten erretiro- edo baliaezintasun-pentsiodun beste 3.594 pentsiodunek preskribatu gabeko ekitaldietako aitorpenak berrikusteko eskatu diote Bizkaiko Foru Ogasunari. Beraz, 61.402 eskaera jaso dira orain arte.

Errenta 23 kanpainaren zenbaki garrantzitsuenak

893.095 zergadunek eskura dute aitorpenaren zirriborroa, eta modu digitalean, telefonoz edo aurrez aurre kontsultatu eta berrikusi ahal izango dute. Bizkaiko Foru Ogasunaren aurreikuspenen arabera, 663.000 errenta-aitorpen aurkeztuko dira, eta hamarretik zazpitan dirua itzuli beharko da, hau da, emaitza zergadunen aldekoa izango da. Batez beste, 1.179 euro kobratuko dituzte.  Espero da aplikatuko diren kenkari sozialen zenbatekoa 712,6 milioi euro izatea.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...