2024(e)ko apirilaren 11(a) 21:00

Elixabete Etxanobe: «Kopa honek sendotu egiten du guztion arteko lotura eta Athleticen balioak transmititzeko darabilgun katea»

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Ahaldun Nagusia izan da buru gaur Foru Jauregian Athletic-eko jokalariei, entrenatzaile eta teknikariei nahiz zuzendaritzari egin zaien harreran, 25. Errege Kopa lortu izana ospatzeko ekitaldien barruan. Harrera instituzional horretan izan dira, halaber, foru-gobernuko kideak, Bizkaiko ehun bat alkate, lurraldeko Batzar Nagusietako bozeramaileak eta gizarte zibilaren hainbat arlotako ordezkariak: kultura, kirola eta hirugarren sektore soziala, esaterako. Txapeldunen omenaldia amaitzeko, Mikel Laboaren «Txoria txori» abestu du Bilboko Koral Elkarteak, agintari, Athletic-eko kide eta ikusle guztiekin batera.

Athletic Cluberi harrera Foru Jauregian

Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du Athletic Club-ek eskuratu duen 25. Errege Koparen ospakizunekin, eta, hala, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak harrera egin die Foru Jauregian talde zuri-gorriko jokalari, entrenatzaile, teknikari eta zuzendaritzako kideei.

Etxanobek ekitaldi horretan nabarmendu duenez, Bizkaiko gizarte guztiak egiten du bat kirol-garaipen horrekin. Zoriontsu gaude, titulu bat irabazteak, berez, beti sortzen duelako egun honetan bizi eta sentitzen dugun sentsazioa. Baina garaipena norbere buruari leial izanda lortu bada, norberaren baloreak irmo mantenduz, are handiagoa da zoriontasun hori. Arrakasta ere, gozoagoa da partekatzen dugunean. Eta hau arrakasta partekatua da. Bizkai osoak egiten du bere, une zailetan ere egin dugun bezala. Beti elkarrekin. Horixe da Athletic-en indargune nagusia. Horrexek ere egiten gaitu bakan. Athletic familia bat da. Familia ikaragarri handia da, eta gauza onak eta txarrak partekatzen ditugu. Batera sufritu eta batera bizi dugu zuokin zoriontasuna. Elkarrekin. Familian, adierazi du.

Horrekin batera, honako hau azpimarratu du: Kopa honek sendotu egiten du gu guztion arteko lotura. Garaipen honek sendotu egiten du etxe bakoitzean Athleticen balioak transmititzeko eta gure seme-alabengan errotzeko darabilgun katea. Eta horren adibide gisa, adierazi du milaka pertsonak, eta bereziki umeek, berriro jantzi dutela harrotasunez gure taldearen kamiseta, badakitelako talde bakarra dela munduan etxeko jendeaz osatua dena, bertako jokalariek osatzen dutena; lagun-talde legez jokatzen duena, kiroltasunez… eta horrela jokatuta ere, garaipenak lortzen dituena.

Ahaldun Nagusiak beste kopa bat irabazi zenekoa ekarri du gogora, 1958koa, belaunaldiz belaunaldi transmititu den egitandi bat. Izan ere, urte hartako ospakizunetarako, txapel berezia egin zuten, txapel zuri-gorri bat. Eta, hain zuzen ere, txapel hori eskaini dio gaur Athletic Clubeko kapitain Iker Muniaini Loli Bringasek, La Encartadako langileak, berak ehundu baitzuen txapel hori gaur foru-museo eta orduan txapel-fabrika zen hartan, beraren mutil-lagunak eta koinatuak finalera eraman zezaten dotore-dotore.

Iker Muniainek, bestalde, kamiseta zuri-gorri bat eman dio Ahaldun Nagusiari, talde txapelduneko jokalari guztiek sinatua.

Etxanobek hitz egin ondoren, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Ernesto Valverde entrenatzaileak eta taldeko kapitainak berak ere esan dituzte berba batzuk.

Bizkaiko Gizarte Zibilaren ordezkariak Foru Jauregian

Elixabete Etxanobek hainbat lagun izan ditu berarekin harrera-aretoan egin den ekitaldi instituzionalean: Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Gobernuko kideak, Bizkaiko Lurralde Historikoko alkateak, Batzar Nagusietako bozeramaileak eta gizarte zibilaren hainbat arlotako ordezkariak, hala nola kultura, kirola eta hirugarren sektore soziala.

Kirolaren munduko hainbat kide ere izan dira Foru Jauregian: Marino Lejarreta eta Joane Somarriba txirrindulari ohiak; Virginia Berasategi triatleta ohia; Ziortza Villa txirrindularia; Asier García saskibaloi-jokalaria; Javier Conde eta Mikel García kirol egokituko atletak; Garazi Sánchez surfista, Joseba Iraola rallye pilotua edo Isabel Iturbe Bilbao Basketen presidentea. Kulturaren alorrekoak ere bertaratu dira: besteak beste, Alicia Rueda edo Eder Aurre diseinatzaileak, Lander Otaola aktorea, Jokin González musikaria edo José Antonio Nielfa - La Otxoa artista ere. Carlos Jimenez Gil Peruko kontsul nagusia ere izan da ekitaldian, Bizkaiko kidego kontsularraren dekanoa berau izanik, Carlos Jimenez Gil ere bai, Carolina Pérez Toledo CEBEKeko presidentea edo Josu Bergara eta José Alberto Pradera Bizkaiko diputatu nagusi ohiak ere.

Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialaren ordezkari gisa, hainbat erakundetako erabiltzaile eta profesionalak bertaratu dira: Down Sindromearen Fundazioa, Argia Fundazioa, Aspace, Asparbi, Gorabide, Gaude, Adembi, Apnabi, Avifes edo Fekoor. Beste erakunde asko ere izan dira gonbidatuen artean: Peñaskal Kooperativa, Etorkinekin Bat, Famek Elkartea, Agharas, Imazighem Bizkaia Elkartea, Pertsonalde Elkartea, Kongoko Euskal Emakumeen Elkartea, Famek Elkartea edo Euskadiko Txinatarren Elkartea.

Txapeldunen omenaldia amaitzeko, Mikel Laboaren Txoria txori abestu du Bilboko Koral Elkarteak, agintari, Atheltic-eko kide eta ikusle guztiekin batera.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...