2024(e)ko apirilaren 03(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak milioi 1 euro baino gehiago bideratu ditu Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko 2024ko Programara

Ekonomia Sustatzeko Saila

Programa tokiko eta eskualdeko garapenerako agentziei zuzentzen zaie, enpresa industrialen eta inguruko zerbitzu lotuen lehiakortasuna indartzeko sustapen ekonomikoko ekimenak gauza ditzaten. Programa hau Bizkaian Orekan Sakonduz estrategiaren finantzaketa tresna da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 1.010.000 euroko ekarpen ekonomikoa esleitu dio Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programari (Bizkaian Orekan Sakonduz estrategiaren finantzaketa tresna nagusia). Programa hau tokiko eta eskualdeko garapenerako agentziei zuzentzen zaie, enpresa industrialen eta inguruko zerbitzu lotuen lehiakortasuna indartzeko sustapen ekonomikoko ekimenak gauza ditzaten. Deialdi honetara proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8tik maiatzaren 8ra egongo da zabalik.

Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak bi jarduera mota babesten ditu: alde batetik, ekonomia berpizteko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburua duten jarduerak, industriaren eta hari lotutako zerbitzuen sektoreetan, horretarako berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza aurreratua sustatuz; eta, bestetik, agentziek eurek egiten dituzten proiektuak, sustapen ekonomikoarekin lotutako gaitasunak indartzeko (batez ere, gobernantzako ereduak eta eskualdeko plan estrategikoak garatuz).

Bizkaia Orekan Sakonduz

Bizkaia Orekan Sakonduz da Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak daukan estrategia, lehiakortasun sendoa, jasangarria eta lurralde mailan orekatua eraikitzeko. Tokiko eta eskualdeko 23 agentez osatutako sareak hedatzen du, Bizkaiko enpresa guztietara iristea eta sustapen ekonomikoko politikak inguru bakoitzeko enpresa sarearen espezialitateetara egokitzea helburu. Sareak, Bizkaiko 12 eskualdez eratua, industriako enpresetan eta inguruko zerbitzu aurreratuetan enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak abiarazten ditu.

Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren parte dira agentzia hauek: Gorbeialde Landa Garapenerako Agentzia, Jata-Ondo Landa Garapenerako Agentzia, Arrigorriagako Udala, Bermeoko Udala, Erandioko Udala, Ermuko Udala, Galdakaoko Udala, Getxoko Udala, Leioako Udala, Sestaoko Udala, Basauri-Etxebarri Behargintza, DEK-Durangaldea Enpresa Ekimena, Enkartur, Errota Fundazioa, Inguralde, Lanbide Ekimenak Gernika, Leartibai Fundazioa, Enkarterriko Mankomunitatea, Meatzaldeko Behargintza, Mungialdeko Behargintza, Txorierri Behargintza, Urduñederra, eta Uribe Kosta Behargintza.

Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programari buruzko informazio guztia lotura honetan eskuratu daiteke. Erakunde interesdunek Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...