2024(e)ko apirilaren 02(a) 10:00

Ireki da Bizkaiko toki erakundeek Batasunaren finantzabideak lortzeko laguntza-deialdi berria

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 60.000 euro ipini ditu Bizkaiko 150.000 biztanletik beherako udalei eta haiek parte duten elkartzeei Europar Batasunaren programetan eta ekimenetan parte hartzea sustatzeko laguntzak emateko. Eskaerak aurkezteko epealdia irekita dago eta 2024ko urriaren 31ra arte luzatuko da.

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak 60.000 euro erabiliko ditu toki erakundeek Europar Batasunaren programetan eta ekimenetan parte hartzea sustatzeko laguntzak emateko. Deialdiko laguntzak Bizkaiko 150.000 biztanletik beherako udalentzat eta haiek parte duten elkartzeentzat dira.

Helburua da toki erakundeek beren proiektuak aurkeztea Batasunaren laguntzen deialdietan eta finantzabide osagarriak lortzea beren ekimenetarako. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak Batasunaren laguntza eskatzeko egin behar izan dituzten aholkularitza-gastuen ehuneko bat finantzatuko du.

2024ko deialdiko berrikuntzak

Aurten berrikuntza batzuk daude. Batetik, udalek ez ezik mankomunitateek, landa garapenerako elkarteek, enplegua sustatzeko "Behargintza" zentroek eta Bizkaiko turismoa kudeatzeko erakundeek ere eskatu ahal izango dute laguntza.

Bestetik, udalerriaren tamainaren araberako dirulaguntza-tartean ezarri dira. Horren arabera, txikienen dirulaguntza % 100ekoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epealdia irekita dago eta 2024ko urriaren 31ra arte luzatuko da.

Europako Orientaziorako Bulegoa: informazioa eta aholkuak

Dirulaguntza-lerro honez gainera, Bizkaiko udalek Europako Orientaziorako Bulegora jo dezakete laguntza-eske: Bruselako prozedurak azalduko dizkiete eta Next Generation funtsak lortzeko zer egin behar duten esango diete. Foru Aldundiak  Bizkaiko udalen esku jarri duen zerbitzu horretan Batasunaren finantzabideen programei eta deialdiei buruzko informazioa ematen da eta azaltzen da zer egin behar den finantzabide horiek eskatzeko eta udal proiektuak Batasunaren deialdietara moldatzeko.

Europar Batasunak arlo askotako proiektuak finantzatzen ditu: gizarte politikak, ingurumeneko politikak, ekintzailetza, integrazioa, enplegua eta mugikortasuna, besteak beste. Zerbitzu horren helburua da udalei laguntzea Batasunaren prozedura konplexuei aurre egiten, berariazko prestakuntza eta baliabideak behar izaten dira eta.

Hain zuzen ere, Bizkaiko 85 udalerrik baino gehiagok jaso dituzte Next Generation funtsak beren proiektuak gauzatzeko: eraikinak birgaitzea, efizientzia energetikoa, turismoa, liburutegi-funtsak, ekonomia zirkularra, zerbitzu digitalak.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...