2024(e)ko martxoaren 11(a) 13:59

Bizkaiak Bizkaiko oinarriko kirolaren lana aintzatetsi du 2024ko Bizkaia Kirolak Sarien bidez

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak 2024ko Bizkaia Kirolak Sariak ospatu ditu, oinarriko kirolak lurraldean egiten duen lana saritzeko ekitaldi batean. Ahaldun Nagusia Elixabete Etxanobek nabarmendu du Bizkaiko haurren babesa denoi dagokigun erronka dela. "Ezin gara ikusle pasibo izan arazo honen aurrean. Ausartak izan behar dugu. Bizkaiko gizarte osoak bat egitea behar dugu kirolean adingabeen aurkako indarkeria mota guztiei ezetz esateko ". Bizkaiko Foru Erakundeak aintzatetsi ditu Bizkaiko zenbait federazio kirolaren eremuan euskara sustatzen egin duten lanagatik. Gainera, Bizkaia Kirolak Sarien edizio honetan, bederatzi sari eman dira hainbat kategoriatan; nabarmendu beharrekoak dira kirol-merezimendua, kirol-ibilbidea eta antolatzeko gaitasuna aintzatesteko sariak. Hauek izan dira irabazleak: Erika Mugartegi Solozabal (euskal pilota); Mikel Garcia Aguirrezabal (atletismo egokitua); Lidia Cañete Jaio (arku-tiroa); Deportiva Nautica Portugalete klubeko igeriketa artistikoko taldea; Jose Antonio Gisasola Gisasola "Zelai" (Herri Kirolak); Gentzane Ortiz Euba (borroka eta sanboa); Unai Arroita Larrinaga (taekwondoa); Loiola Indautxu Kluba, eta Wop Challenge 2023. Bizkaia Kirola Sarien 2024ko edizioko ohorezko saria Ernesto Díazi eman zaio, kirol-kazetaritzan egindako lan nabarmenagatik.

Bizkaia Kirolak Sariak 2024

Arratsalde honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 2024ko Bizkaia Kirolak Sariak ospatu ditu, oinarriko kirolak lurraldean egiten duen lana saritzeko ekitaldi batean. Ekitaldia Bizkaia Frontoian izan da, eta Bizkaiko diputatu nagusi Elixabete Etxanobe eta Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Leixuri Arrizabalaga izan dira bertan.

Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak zorionak eman dizkie irabazle guztiei, eta premiazko arreta merezi duen gai garrantzitsu bat nabarmendu du: oinarrizko kiroleko indarkeria. Ezin diogu muzin egin oinarrizko kirolari eragiten dion funtsezko gai bati: indarkeriari. Bizkaian ez dugu inoiz onartuko. Gure haurrak babestea denoi dagokigun erronka da. Ezin gara ikusle pasibo izan arazo honen aurrean. Ausartak izan behar dugu. Bizkaiko gizarte osoak bat egitea behar dugu kirolean adingabeen aurkako indarkeria mota guztiei ezetz esateko, adierazi du Ahaldun Nagusiak.

Etxanobek nabarmendu du funtsezkoa dela egoera horiek guztiak salatzea. Mezu argi bat eman behar dugu: kiroleko indarkeria gizarte-arazo bat da, eta guztiok parte hartu behar dugu. Beharrezkoa da prebentzio-neurriak ezartzea, biktimak babestuz eta errudunak deslegitimatuz, gutxietsiz eta salatuz. Erronka sozial hau guztioi dagokigu. Bat eginda egon behar dugu guztiontzako kirol ingurune segurua eta errespetuzkoa sortzeko konpromisoan , esan du Diputatu Nagusiak.

Sariak banatzeko ekitaldian, Bizkaian oinarriko kirolaren esparruan jarduera fisikoa eta kirola bultzatu eta sustatzeagatik nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen garrantzia azpimarratu da. Mikel Inunziagaren, Lovaren eta Ohaiana Bartraren  emanaldiek girotu dute gala.

Bizkaia Kirolak Sarien edizio honetan, bederatzi sari eman dira hainbat kategoriatan; nabarmendu behar da kirol-merezimendua aintzatesteko saria. Haien artean daude Izar Gaztea Saria, 2008. urtea baino lehen jaio eta aurreko kategorietan (absolutuaren azpian) lehiatzen diren Bizkaiko klub baten bidez federatutako kirolarientzat; Argizagi Saria, kategoria absolutuan lehiatzen diren Bizkaiko klub baten bidez federatutako kirolarientzat; Iparrizar Saria, kategoria absolutuaren ondorengoetan lehiatzen diren Bizkaiko klub baten bidez federatutako kirolari federatuentzat, eta Ostadarra Saria, Bizkaiko klubetako talde federatuei zuzendua.

Halaber, kirol-ibilbidea aintzatesteko sariak eman dira, besteak beste: Leialtasun Saria, Bizkaiko kirol-erakundeetan zuzendaritza-postuak betetzen ari diren edo aritu izan diren Bizkaiko pertsonei zuzendua; Zuzentasun Saria, Bizkaiko federazio baten bidez izapidetutako lizentzia duten Bizkaiko arbitroei zuzendua; Lidergotasun Saria, Bizkaiko federazio baten bidez izapidetutako lizentzia duten Bizkaiko entrenatzaileei zuzendua; Kidetasun Saria, beren jarduera Bizkaiko kirolaren esparruan garatzen duten Bizkaiko kirol-erakundeei zuzendua. Azkenik, Ikusgarritasun Saria, 2023. urtean egin eta Bizkaiarentzat eragin handiko kirol ekitaldi bat antolatzeko gaitasuna aitortzekoa.

EDE Fundazioaren, Unicef fundazioaren, Bizkaia Fundazioaren, Bakuvaren, Save The Children erakundearen, Ertzaintzaren, Hazten elkartearen, Athletic Cluben eta Naizen elkartearen ordezkariek Bizkaiko bederatzi sariak eman dizkiete honako pertsona hauei:

  • izar Gaztea saria: Erika Mugartegi Solozabal (euskal pilota)
  • Argizagi saria: Mikel Garcia Aguirrezabal (atletismo egokitua)
  • Iparrizar saria: Lidia Cañete Jaio (arku-tiroa)
  • Ostadarra saria: Portugaleteko Klub Nautikoa: Igeriketa artistikoko taldea.
  • Leialtasun saria: Jose Antonio Gisasola Gisasola "Zelai" (herri kirolak)
  • Zuzentasun saria: Gentzane Ortiz Euba (Borroka eta Sambo)
  • Lidergotasun saria: Unai Arroita Larrinaga (Taekwondoa)
  • Kidetasun saria: Loiola Indautxu kluba
  • Ikusgarritasun saria: Wop Challenge 2023

Gainera, ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek Bizkaia Kirola Sarien 2024ko edizioko ohorezko saria eman dio Ernesto Díazim  kirol-kazetaritzan egindako lan nabarmenagatik.

Berritasun gisa, aurten Bizkaiko Foru Erakundeak aintzatetsi ditu Bizkaiko zenbait federazio kirolaren eremuan euskara sustatzen egin duten lanagatik. Hala , Leixuri Arrizabalaga foru diputatuak aitorpen hori eman die Euskal Saskibaloi, Eskubaloi, Futbol, Joko eta Kirol, Euskal Pilota, Errugbi, Surf eta Arku-tiroaren federazioei, euskararen sustapenean egindako lanagatik.

Guztira 49 hautagaitza-eskaera jaso dira, eta 2024ko Bizkaia Kirolak Sariek aintzat hartzen dituzte Bizkaiko kirolariek, teknikariek eta erakundeek 2023an lortu dituzten merezimenduak, bai eta lurraldean oinarriko kirola babestu duten ekitaldiak ere. Saridun guztiek modu esanguratsuan lagundu dute 2023ko ekitaldian Bizkaian kirol-jarduera fisikoa sustatzen eta zabaltzen.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...