2024(e)ko martxoaren 07(a) 12:00

Bizkaiko Foru Aldundia eta udalak Bizkaiko Lurralde Historikoko ondasun higiezinen katastro-balioak berrikusten ari dira

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Foru Ogasuna Bizkaiko 113 udalerriekin batera lanean ari da lurraldeko hiri- eta landa-ondasun higiezin guztien katastro-balioak berrikusteko 2025erako, higiezinen merkatuak azken zortzi urteotan izandako aldaketetara egokitzeko.

Itxaso Berrojalbiz prentsaurrekoan

2016az geroztik, hau da, azken katastro-berrikuspenaren dataz geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiaren katastro- eta balorazio-zerbitzuak higiezinen merkatuari buruzko hainbat azterlan egin ditu, gure ekonomian, demografian, biztanleria-mugimenduetan, hirigintza-jarduketetan edo nekazaritza- eta baso-ustiategietan izandako hobekuntzetan izandako aldaketak egiaztatzeko. Aldi berean, foru-higiezinen katastroak ahalegin handia egin du ondasun higiezinei buruz eskuragarri dagoen informazio guztia integratzeko. Informazio hori kalitate handiagoko datu-base grafiko berri batean gauzatu da, eta, horri esker, balorazio egokiagoak egin daitezke.

Gogoan eduki behar da katastro-balioak finkatzeko ahalik eta datu berrienak hartu behar direla kontuan, hau da, aldakuntza guztiak aintzat edukita, ondasun higiezinen titularrek beren ondasunen balioaren proportzioan ordaindu ditzaten balio horren arabera ordaintzen diren zergak, behar den bezala. Hori dela eta, Aldundiak laguntza eta aholkularitza zerbitzu garrantzitsua eskainiko die udalei, bai katastro-balioen eta OHZen simulagailuen bidez, bai herritarrei, katastro-berrikuspen horretarako arreta espezifikoaren bidez.

Katastro-balioen berrikuspenaren faseak

  1. Balio-txostenak onestea

    Prozesuaren lehen urratsa balio-txostenak onestea da. Udalerri bakoitzeko balio-txostenean bertako ondasun higiezinen katastro-balioak finkatzeko kontuan eduki behar diren irizpideak, balio-eremuak, balioesteko arau teknikoak, lurzoru-mugak eta gainerako elementu guztiak biltzen dira. Otsailean, Katastro eta Balorazio Zerbitzuak balio-txosten bat proposatu dio udal bakoitzari. Proposamen horretan udalerriko ondasun higiezinen katastro-balioen simulazioak daude. Gero, udalek proposamena aztertu beharko dute eta nahi dituzten ekarpenak egin beharko dituzte . Horretarako, Ondasun Higiezinen Foru Katastroaren laguntza edukiko dute. Udalek beren txostenak eman ondoren balio-txostenak onetsiko dira. Jarraian, jendaurrean azalduko dira.

  2. Ondasun higiezin bakoitzari bere katastro-balioa esleitzea eta titularrari jakinaraztea.

    Balio-txostenak onetsi ondoren ondasun higiezin bakoitzari katastro-balio berria esleituko zaio, eta gero titularrari banaka jakinaraziko zaio urtea amaitu baino lehen. Balio hori oinarritzat hartuko da OHZ ordaintzeko. Udal bakoitzak bere karga-tasa erabakitzen du. 

  3. Indarrean jartzea

    Katastro-balio berriak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egongo dira indarrean.

Bizkaiko katastroa: datuak (otsailaren 29an)

700.000 ondasun-titular baino gehiago daude 113 udalerrietan.

  • 134.908 eraikin
  • 1.278.115 ondasun higiezin

Hiri-lurra:

1.537.145 elementu  Nagusiak:

  • Etxebizitza-erabilera (% 41)
  • Merkataritza-erabilera (% 6)
  • Industria-erabilera (% 2)

Landa-lurra:

293.458 elementu (194.895 hektarea laborantza)

  • Baso zurgaia (% 44,6)
  • Hostozabal basoa (% 12,95)
  • Belardia (% 9,84)

Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...