2024(e)ko martxoaren 01(a) 09:27

Carlos Alzaga Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua izango da

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Egun, Alzaga Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusia eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren dekanoa da.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako saileko foru diputatua izendatuko du Carlos Alzaga Sagastasoloa. Alzagak datorren ostiralean, martxoaren 8an, hartuko du kargua.

1964an Amorebieta-Etxanon jaioa, Alzaga Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan lizentziatu zan Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaritzan, eta Nafarroako Unibertsitateko IESEren Enpresen Goi Zuzendaritzako Programan tituluduna da. Gaur egun, Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusia eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren dekanoa da. Kargu horiek bateraezinak dira foru diputatuarenarekin, eta, beraz, utzi egingo ditu Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako saileko buruzagitza hartzeko.

Gaur egun dituen erantzukizunez gain, bere ibilbide profesionalean hainbat eginkizun bete ditu enpresa pribatuko esparruan, Sener-eko proiektu-buru eta Dragatze eta Eraikuntzetako obra-buru izan da, besteak beste. Funtzio publikoko esparruan, Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko buru izan da.

Bizkaiko Foru Aldundiak indartu egiten du bere gobernu-taldea, Bizkaiko errepideen eta autobideen sarea kudeatzen duen sailaren aurrean baliozko profesional bat gehituta, izan ere, Alzagak mugikortasuna hobetzeko proiektu oso garrantzitsuak gidatu ditu Bizkaiko lurraldean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...