2024(e)ko otsailaren 29(a) 12:00

Aldundiak martxoaren 8an irekiko ditu berriro Gaztelugatxerako sarbideak, esparruaren segurtasuna hobetzeko lanak amaitu ondoren

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Obra hauen bidez bidea egonkortu da 2021eko urtarrilean lur-jausia gertatu zen tokian eta San Joan ermitara igotzen den eskalinatako hainbat tarte zaharberritu dira. Bidearen azken tartea balizatuta egongo da eta hesi batzuek oinezkoentzako pasabidea ahalbidetuko dute, ezpondaren behealdea zainduz; izan ere, ezpondan erremate-lanak egingo dira luiziak kaltetutako segurtasun-elementuak instalatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren ostiralean, martxoak 8a, irekiko ditu berriro Gaztelugatxeko San Joaneko irlatxorako sarbideak inguru horretako segurtasuna hobetzeko obra gehienak amaitu ondoren. Toki horretan orain lan txikiak egingo dira 2021eko urtarrilean izandako luiziak kaltetutako segurtasun-hesiak amaitzeko. Horregatik uhartetxora iristen den bidearen azken tartea balizatuta egongo da aldi baterako hesi batzuekin, oinezkoentzako pasabidea ahalbidetzeko eta erremate horiek egingo diren ezpondatik hurbilen dagoen eremua babesteko.

Oro har foru erakundeak 915.536,96 euroko inbertsioa egin du obra hauetan; lan hauen helburu komuna enklabea bisitatzen duten pertsonen eta inguruan etengabe lan egiten duten langileen segurtasuna hobetzea da.

Aurrekontu horren zatirik handiena, 407.144,59 euro, BEZ barne, uhartetxora iristeko eskalinataren hainbat tarte birgaitzeko erabili da. Lan horiek diseinatzeko ingurunean integratzeko alderdi estetikoak hartu dira kontuan eta, aldi berean, tokiko materialak erabili dira enklabe osoaren irudia kontserba dadin. Lan horietan, besteak beste, hormen beheko aldean antzemandako zuloak konpondu dira; horma horiek zaharberritu dira osatzen dituzten harlangaitzak birjarriz; baselizatik hurbilen dagoen gunean dagoen arrakala konpondu da; eta  hainbat puntutan horma goratu da Gaztelugatxeko San Joanera iristen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko egokitzat jotzen den gutxieneko garaierara irits dadin.

Beste 508.392,37 euro (BEZa barne) 2021eko lur-jausiak kaltetutako eremuan bidea egonkortzeko lanetan inbertitu dira. Luiziak eragin larria izan zuen uhartetxora iristeko bidean eta, izan ere, orain arte trafikoa oso mugatuta egon da, iristeko baldintzak ez baitziren egokiak. Ondorioz, lurraren egonkortasuna bermatzeko eta lur-jausi berriak saihesteko lan egitea erabaki zen, aldi berean zerbitzuko ibilgailuen irisgarritasuna bermatuz, oraingoan mendi-hegalaren behealdetik. Egonkortze-lanei ekin aurretik lan osagarriak egin ziren: aldi baterako euste-sistemak jarri ziren luiziaren ondoren sortutako lur-erauzketa berriaren gainean, obran parte hartzen duten langileek segurtasunez erabili ahal izan zezaten sarbidea. Behin zeregin horiek amaituta, bidea egonkortu egin zen mikropilotezko pantaila bat instalatuz; pantaila hori mikropiloteen bi ilarek eta hormigoi armatuzko habe handi batek eusten dion lurzoruari ainguratzeko hirugarren ilarak osatzen dute. Jarduketa hauek guztiak ezpondaren kontrol topografiko zorrotzaren pean egin dira, obren ardura duten langileen segurtasuna bermatzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...