2024(e)ko otsailaren 29(a) 10:01

Bizkaiko Foru Aldundiak 650.000 euroko programa abiarazi du enpresa-elkarteentzako zuzeneko dirulaguntzetan

Ekonomia Sustatzeko Saila

Programa honi esker bitarteko eragileek lehen urratsa ematen laguntzen diete enpresa txiki eta ertainei antzeko kezkak dituzten bost enpresak edo gehiagok parte hartzen duten erronka estrategikoekin lotutako proiektuetan. "Bitarteko Eragileak" programarako eskabideak aurkezteko epea martxoaren 11tik apirilaren 5era egongo da zabalik.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2024rako "Bitarteko Eragileak" dirulaguntzen programaren deialdia onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Programa honek 650.000 euroko aurrekontua du eta proposamenak aurkezteko epea martxoaren 11tik apirilaren 5era egongo da zabalik.

Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak kudeatzen du, eta Bizkaiko enpresa-elkarteen eta kluster sektorialen sareko enpresek mobilizatzeko duten gaitasun handia baliatzen du lurraldearentzat estrategikotzat jotzen diren erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiten dieten ekimenak bultzatzeko. Programa honen xede nagusia bitarteko eragile horiei elkartutako enpresa txiki eta ertainei mesede egingo dieten proiektuak abian jartzen laguntzea da, horretarako besteak beste  enpresa-lankidetza, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra, ekoizpena Bizkaian birkokatzea, lurraldean errotzea, digitalizazioa sustatzea edo berrikuntza irekia bezalako erronkei helduz. Aurten, berrikuntza moduan, nazioartekotzea bultzatzen da,  merkatu berriei elkarrekin ekitea erabakitzen duten enpresen nazioarteko partzuergoak osatzeko zuzeneko laguntza ekonomikoak eskainiz.

Ildo horretatik diruz lagundu daitezkeen ekintzen artean daude, besteak beste, prospekzio- eta merkataritza-misioak, bezero potentzialei bisitak egitea, azoketan eta merkataritza-lehiaketetan bilerak egitea, produktu-erakustaldiak egitea eta laguntzaileak eta banatzaileak bilatzea eta hautatzea. Halaber laguntza horien barruan sar daitezke parte hartzen duten enpresentzako analisi-, laguntza- eta trebakuntza-jarduerak.

Itzuli beharrik gabeko laguntza ekonomiko hauek jasoko dituzten ekimenak bitarteko eragileekin elkartutako enpresek garatu beharko dituzte zuzenean, eta gutxienez horietako bost enpresa inplikatu beharko dituzte. Proiektuei dagokienez gehienez 50.000 eurora arteko dirulaguntzak emango dira  eta erakunde bakoitzeko 80.000 euroko gehieneko zenbatekoa ezarri da.

Enpresa batzuek ikusten dute ez daudela prestatuta horrelako proiektuak bakarka egiteko eta, horregatik, Ekonomia Sustatzeko Sailak laguntza hau ematen du enpresa horiengandik hurbilen dauden eragileek lagun diezaieten eta lehen urrats hau ematen lagun diezaieten antzeko kezkak dituzten enpresek parte hartzen duten ekimenak garatuz.

Dirulaguntza hauek eskatzeko informazio gehiago nahi izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren web orria kontsulta daiteke (www.bizkaia.eus).

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...