2024(e)ko otsailaren 26(a) 12:00

Begoña Murgialday, Mujeres con Ciencia bloga eta Andereak Elkartea dira Zirgari 2024ko saridunak

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Sarituek Ohorezko Saria, Berdintasunaren aldeko Proiektuaren saria eta Berdintasunaren aldeko Erakundearen saria jasoko dute, hurrenez hurren, martxoaren 7an egingo den ekitaldian

Teresa Laespada.

Laespadaren hitzetan: "Berdintasunaren, eskubideen eta askatasunen aldeko apustua egiten jarraitu behar dugu"

Bizkaiko Foru Aldundiak Zirgari Sariak 2024 sarien IX. edizioko saridunak nor diren iragarri du. Sari horiek BBKrekin lankidetzan antolatzen dira, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko.

Epaimahaiaren irizpidearen arabera, aurtengo edizioak dituen hiru modalitateen arabera, Begoña Murgialdayk Zirgari Sariak 2024ko Ohorezko Saria jasoko du; Mujeres con Ciencia blogak, berriz, Zirgari Sariak 2024ko Berdintasunaren aldeko Proiektuaren saria, eta Andereak Elkarteak -indarkeria matxistaren aurkako Durangoko plataforma— , Berdintasunaren aldeko Erakundearen saria.

Sariak banatzeko ekitaldia martxoaren 7an izango da, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, 18:00etan, Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan (19. zk.). Bertan izango da Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Bertaratzeko interesa duten pertsonek esteka honetan ematen den inprimakia betez eman beharko dute izena:

https://event.meetmaps.com/ZirgariSariak/es/registration. Leku-kopurua mugatua da.

Hala jakinarazi du Teresa Laespadak, ahaldun nagusiorde eta  Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan.

Dora Salazar artistak egin eta Aldundiak sustatutako eskultura taldearen ondoan -zeina Uribitarteko pasealekuan kokatuta dagoen-, Laespadak berriz ere aintzatetsi ditu soka batetik, zirga batetik, beren indar fisikoarekin tira eginez itsasontziak itsasadarretik atoian eramaten zituzten emakume horiek. Hark adierazi duenez, Eskultura eta Zirgari sariak gure iraganarekin lotzen dira, gure historian hainbeste emakumek izan duten garrantzia nabarmenduz.

Laespadak, bere jardunean, balioa eman dio feminismoari esker emakumeen eskubideetan eta askatasunetan izan den aurrerapenari, eta mugarri historikoak gogorarazi ditu, hala nola Olimpia de Gougesek Frantziako Iraultzan egindako Emakumearen eta eta Emakume Herritarren Eskubideen Adierazpena, sufragisten borroka emakumeen boto-eskubidearen alde, edo lan-, sexu- eta ugalketa-eskubideen aldeko mugimendua, XX. mendean.

Laespadak gizarteari helarazi nahi izan dio berdintasunaren, eskubideen eta askatasunen aldeko apustuarekin jarraitzeko konpromiso irmoa, nahiz eta patriarkatua berrindartzen ari den. Izan ere, berrindartze hori zenbait korronte sozial eta politikotan ikus daiteke; gainera, feminismoaren aurkakoak diren alderdi batzuk parlamentu askotan sartu dira, are gobernu batzuetan ere, zeinek desberdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria ukatzen dituzten biktimen zifren gorakada gorabehera.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...