2024(e)ko otsailaren 23(a) 12:07

Santurtzi eta Arenako bidegorriaren arteko bizikleta-bidea osatuta egongo da urte amaierarako

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, Imanol Pradalesek, eta Santurtziko alkateak, Karmele Tubillak, egiten ari diren Mamariga eta El Villar arteko tarteko obrak bisitatu dituzte gaur. Azken zati honek 1.090 metroko luzera du eta bertan 2,7 milioi euro inbertituko dira, eta Santurtziko herrigunearen eta Sanfuentes auzoko (Abanto-Zierbena) Arena bidegorriaren arteko bizikletentzako ibilbidea osatzen du.

Imanol Pradales diputatua eta Karmele Tubilla Santurtziko alkatea

Egin diren kalkuluen arabera Santurtzi eta Sanfuentesen (Abanto-Zierbena) Arenako bidegorria lotuko dituen bizikleta-bidea urte honen amaieran bukatuko da erabat, iragarri dute gaur Karmele Tubillak, Santurtziko alkateak, eta Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak, proiektuaren hirugarren eta azken faseko obretara egindako bisitan.

Mamariga eta El Villar auzoen arteko azken tarte honek 1.090 metroko luzera du  eta funtsezko atala da Santurtziko herrigunearen eta Arenako bidegorriaren arteko bizikletentzako korridorea osatzeko. Bizikleta-bide hau funtsezko ardatza izango da Santurtziko eta Ezkerraldeko herritarren artean mugikortasun jasangarria eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. 2,7 milioi euroko inbertsioarekin proiektu honek bizikleta eguneroko garraiobide gisa erabiltzea sustatzeaz gain, txirrindularien eta oinezkoen segurtasuna indartzen du.

Proiektu hau Santurtziko eta Ezkerralde osoko mugikortasun berrirako ardatz egituratzaileetako bat izango da, eta garai berria hasiko du udalerrien arteko joan-etorriak ulertzeko erari dagokionez. Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletan garatzen den mugikortasuna sustatzeko duen konpromisoaren erakusgarri argia da, eta ahalegin hau dagoeneko abian dauden beste ekimen batzuetan islatzen da, besteak Bilbo eta Barakaldo arteko konexioan, itsasadarreko bulebarrean  eta Erandio eta Barakaldo arteko All Iron pasabidean. Gure konektibitatea eta mugikortasuna jasangarritasun, osasun eta kohesio sozialeko balioen inguruan birpentsatzeko lanean ari gara azaldu du Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako  eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak.

Mugikortasun jasangarria gure ardatz estrategikoetako bat da, eta jarduketa hauekin Santurtzi herri abegitsuagoa eta irisgarriagoa bihurtzeko konpromisoa betetzen dugu. Jarduketa hauei esker bi bidegorri ditugu, gure herria ondoan dugun Zierbenarekin lotzen duena eta Villar ingurutik (Kabiezes) Arena hondartzarantz doana; gaur aurkezten dugun hirugarren pieza honekin Mamariga auzoa Kabiezesekin eta, beraz, hondartzarekin lotzeko aukera izango dugu, adierazi du Karmele Tubillak.

Bidegorri berriaren ezaugarriak

Bizikleta eta oinezkoen ibilbide berria Mamarigako Vallejo kalean hasten da eta N-644 errepidean zehar El Villar auzoraino iristen da,  udal-egoitzatik gertu. Puntu honetan 2020an gauzatu ziren eta zerbitzuan dauden bi faseekin lotzen da.

Guztira 4,5 metroko zabalera du eta bidegorriaren segmentu berriak aurrekoak baino metro bat gehiago hartzen du eta 2,5 metroko bide bat eskaintzen du txirrindularientzat eta 2 metroko beste bide bat oinezkoentzat, bien arteko bereizketa argia ziurtatuz.

Tarte honen berrikuntza drainatze-kanalek zeharkatzen duten alde beheratu bat zeharkatzeko eraikiko den hiru zati eta 72 metroko luzera duen egitura altua  da. Gainera  zazpi eustorma eraikiko dira, guztira 422 metroko luzera eta 5 metrorainoko altuera dutenak.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailaren berrikuntza- eta  -jasangarritasun politikei jarraituz, fase honetan berrikuntza eta jasangarritasun estrategiarekin bat datozen praktikak sartzen dira, adibidez zoruan altzairutegietako agregakin birziklatuak erabiltzea eta eguzki-farolak jartzea. Azken horiek, 27,5 metrotik behin jarrita, argiztapen eraginkorra bermatuko dute ibilbide osoan zehar.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...