2024(e)ko otsailaren 22(a) 12:15

Bizkaiak errentaren gaineko zergaren 2023ko aitorpena birkalkulatuko die 1979 baino lehenago kotizatu zuten 160.000 pentsioduni

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Kalkulua zuzentzeko, pentsioaren zenbatekoa % 25 murriztuko da 1979 baino lehen egindako kotizazioen zenbatekoaren proportzioan. Horrez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak izapideak erraztuko ditu pentsiodun horiek PFEZaren azken lau urteetako aitorpenak berrikusteko eskatu ahal izan ditzaten.

Bizkaiko Foru Aldundiak esku artean dauzka dagoeneko Gizarte Segurantzan 1979 baino lehen kotizatu zuten 160.000 pentsiodun bizkaitarren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpenetan erretiro edo elbarritasun pentsioari murriztapena aplikatzeko kotizazio haiengatik.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Nagusiak horretarako behar den laneko informazioa eman ondoren, Bizkaiko Foru Ogasunak errentaren gaineko zergaren 2023ko aitorpenaren zirriborroa egingo die pentsiodun horiei, PFEZen Foru Arauaren ezarritako murriztapena aplikatuta, Auzitegi Gorenaren epaian xedatutakoa betetzeko. Epai horren arabera, Gizarte Segurantzaren erretiro edo elbarritasun pentsioa jasotzen dutenek 1978ko abenduaren 31 baino lehen lan-mutualitateetan kotizatu bazuten, eskubidea daukatela pentsioaren zenbatekoa % 25 murrizteko egun hori baino lehen egindako kotizazioen zenbatekoaren proportzioan.

Gizarte Segurantzaren informazioa jasota, eta pentsiodun bizkaitarrei beren izapideak egiten laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenean aplikatuko die aipatutako xedapen iragankorrean xedatzen dena zergadun horien guztien pentsioei errentaren gaineko zergaren 2023ko kanpainako aitorpenen zirriborroetan. Ohi bezala, errentaren kanpaina urteko bigarren hiruhilekoan egingo da. Zergadun horiek guztiek ondo kalkulatuta edukiko dute 2023ko aitorpenean aplikatu ahal duten murriztapena. Ez dute eskatu beharko, ez inolako izapiderik egin beharko.

Gainera, aitorpen-zirriborro horietan abisu bat ezarriko da, zergadunek jakin dezaten pentsioari bidezko murriztapena aplikatuko zaiola eta aurreko lau urteetako aitorpenak berrikusteko eskatu dezaketela 2023ko aitorpenean bertan, hau da, Aldundiak aurretik prestatutako formularioa erabili gabe.

50.000 pentsiodunek baino gehiagok jo dute Ogasunera dagoeneko

Atzo arte, 50.189 pentsiodunek eskatu dute 2019 - 2022 aldiko aitorpenak berrikusteko Bizkaiko Foru Ogasunak bere web orrian interesdunen esku jarri zuen formularioaren bidez. Behin Gizarte Segurantzaren informazioa jaso eta errentaren gaineko zergaren 2023ko aitorpen-zirriborroak sortu ondoren, datozen hiletan zergadun horien aurreko urteetako aitorpenak berrikusiko dira. Zergadunek ez dute aurkeztu beharko informazio gehiago berrikuspen-prozesu horretarako.

Bizkaiko Foru Ogasunak gogorarazten du ezen, errenta aitorpenaren zirriborro bakoitzean ezarritako abisua gorabehera, pentsiodunek beren PFEZaren likidazioa berrikusteko eskatu ahal izango dutela hiru kanal erabiliz:

  • Aurrez aurre, herritarren arretarako bulego batera joanda.
  • Digitala, Foru Aldundiak berrikuspena ahalik errazen eskatzeko web orrian jarri duen formularioa erabiliz (https://www.bizkaia.eus/eu/mutualisten-erreklamazioa). Orain arte 40.000 bisita egon dira.
  • Telefonoz (94 612 55 00); azken hilean 16.000 dei baino gehiago jaso dira horren inguruan.

Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...