2024(e)ko otsailaren 22(a) 11:00

Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarlanean 2024 laguntza-programak enpresen arteko elkarlaneko berrikuntza bultzatzen du

Ekonomia Sustatzeko Saila

Elkarlanean Programak gehienez 60.000 euroko laguntzak eskaintzen ditu enpresen arteko lankidetzako berrikuntza-proiektuetarako eta lankidetzako negozio-aukeren bideragarritasuna aztertzeko. Zuzeneko laguntza ekonomiko hauetarako eskabideak aurkezteko epea martxoaren 4tik 22ra egongo da zabalik.

Leixuri Arrizabalaga prentsaurrekoan

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2024rako enpresen arteko elkarlaneko berrikuntzarako Elkarlanean laguntza-programa arautzen duen Foru Dekretua onartu du gaur. Elkarlanean Programak gehienez 60.000 euroko zuzeneko laguntzak eskaintzen ditu hainbat enpresaren artean berrikuntza-proiektuak garatzeko eta Bizkaiko hainbat enpresen artean identifikatu diren osagai berritzaile handiko negozio-aukeren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta legalari buruzko azterlanak egiteko.

Programak 200.000 euroko  zuzkidura du eta 5 eta 100 pertsona arteko plantillako   industriarekin lotutako industria- eta zerbitzu-enpresei zuzenduta dago.

Zuzeneko laguntza ekonomiko hauetarako eskabideak aurkezteko epea martxoaren 4an ireki eta 22an amaituko da.

Laguntza hau jasotzeko kontuan hartuko dira proiektuaren berrikuntza-maila, enpresa-lankidetzarako partzuergoa, proiektuak enpresa sustatzaileentzat duen garrantzia, proiektuaren kalitatea, konpromiso soziala eta jasangarritasuna, genero-berdintasuna eta proiektuan emakumeen eta gizonen parte-hartzea orekatua izatea.

2015ean egin zen laguntza honen lehen deialditik Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak lurraldeko enpresek bultzatutako lankidetzazko berrikuntzako 80 proiektu babestu ditu guztira.

Enpresentzako laguntzen plana 2024

Elkarlanean Programa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak lurraldeko ekintzaile eta enpresen eskura jartzen duen 2024ko programa, zerbitzu eta funtsen planaren parte da. Foru erakundeak 28,5 milioi euro bideratuko ditu aurten laguntza ekonomiko zuzenetara, eta horietatik 23,6 milioi enpresa-berrikuntza bultzatzera bideratuko dira. Elkarlanean Programarekin batera Aldundiak abian du 3i-Berrikuntza, Nazioartekotze eta Inbertsio Plana; plan honi dagokionez eskabideak aurkezteko epea bihar, otsailak 21, amaitzen da. Halaber, martxan ditu 2i-Berrikuntza eta Inbertsioa, Kudeabide, Tarteko Eragileak, Oinarrizko Digitalizazioa, Digitalizazio Aurreratua eta Errepideko Garraioaren Modernizazioa Programak eta, aurten, berrikuntza gisa, deskarbonizazioa sustatzeko Trantsizio Berdea programa.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...