2024(e)ko otsailaren 15(a) 12:05

Bizkaiak 577 enpresarekin kontrastatu ditu enpresa-sarearen beharrak eta sustapen ekonomikoko politiken eragina

Ekonomia Sustatzeko Saila

Foru-erakundeak enpresa horiek bisitatu ditu entzute aktiboko ekimen baten barruan. Ekimen hori funtsezko tresna da enpresa-sarea hobeto ezagutzeko, zerbitzuen eta programen eskaintza haien beharretara egokitzeko eta lurraldeko enpresekin harreman sendoak eta iraunkorrak ezartzeko.

Leixuri Arrizabalaga, prentsaurrekoan

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 577 bisita egin zizkien enpresei 2023an.   Enpresetatik gertu egoteko ekimen horren ondorioz, enpresa-sektoreko hainbat eragilerekin zuzeneko bilerak egin ziren, bai korporazio handiekin, bai sortzen ari diren startup-ekin edo sendotutako enpresa txiki eta ertainekin. Ainara Basurko, Ekonomia Sustapeneko diputatua, lurraldeko eskualde guztietako enpresetara hurbiltzeko eta haiei aktiboki entzuteko ekimen honen buru da, haien beharrak hobeto ulertzeko eta indarrean dauden politika publikoen eragina egiaztatzeko.

Basurkok 37 enpresaren egoitza bisitatu zuen iaz, eta, Beaz foru-erakundearen bidez, lurraldeko beste 540  enpresarekin bildu ziren; horrez gain, diruz lagundutako proiektuen balorazio- eta jarraipen-bilerak  egin ziren.

Bilera horiei esker, sailak epe luzerako konfiantzazko harremanak sor ditzake enpresa-sektorearekin, eta haren benetako kezkak, beharrak eta erronkak uler ditzake, berrikuntza, nazioartekotzea, digitalizazioa eta hazkundea eraginkortasunez sustatzen lagunduko duten politika publikoetan elkarrekin lan egiteko.

Topaketa horietan hainbat gai jorratzen dira, enpresaren egungo egoeratik hasi eta epe labur eta ertaineko lorpen eta erronka nagusietaraino. Horrez gain, Aldundiak eskaintzen dituen programak eta zerbitzuak enpresen garapenean eta hazkundean nola laguntzen ari diren aztertzen da, eta harremanetan jartzen ditu beren behar zehatzetarako baliozko zerbitzuak eskain diezazkieketen hainbat eragilerekin.

Enpresen eskariak askotarikoak dira, eta hiru dira laguntza-eskaeretan identifikatutako funtsezko arloak: talentua erakartzea, digitalizazioa eta hazkunde-proiektuak. Horiexek dira, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak 2024an ekintzaileen eta enpresen eskura jartzen dituen laguntzen, zerbitzuen eta funtsen programaren ardatz estrategikoetako batzuk. Programa horrek 28,5 milioi euro hartzen ditu zuzeneko laguntza ekonomikoetarako.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...