2024(e)ko otsailaren 21(a) 10:00

2026an Markina eta Etxebarria lotuko dituen saihesbide berria eraikitzeko lanak aurrera doaz, erritmo onean

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

25,6 milioi euroko inbertsioa izango duen saihesbide berri honek Markinako erdigunetik egunero 2.600 ibilgailu ez igarotzea ekarriko du, gaur egun udalerria zeharkatzen duten auto eta kamioien % 50.

Elixabete Etxanobe eta Imanol Pradales Markinako saihesbidearen obretan

BI-633 eta BI-2636 errepideak lotuko dituen saihesbide berria eraikitzeko lanak agerikoak dira jada, bai Markinan, bai Etxebarrin. Bizkaiko Ahaldun Nagusia Elixabete Etxanobek, eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Pradalesek bisitatu dituzte etorkizuneko azpiegitura eraikitzeko lanak, dagoeneko abian den proiektu bat, beharrezkoa dena Markinako hirigunean izaten diren trafiko-arazoak konpontzeko, ibilgailu astunak Etxebarriko industrialdeetarantz igarotzean sortuak batez ere.

Saihesbideak egunero 2.611 ibilgailu (egungo trafikoaren % 50) hirigunetik ez igarotzea ekarriko duela. Horren ondorioz, nabarmen hobetuko dira mugikortasuna, segurtasuna, ingurumena eta Markinako eta Etxebarriko bizilagunen ongizatea. Eta aukera paregabea da Markinaren hiri-berroneratzerako, udalerriari aisialdirako eta gozamenerako hiri-espazioa itzuliz, gaineratu du Pradalesek.

Proiektuaren barruan, ia kilometro bateko luzera izango duen bide bat eraikiko da. Bide horren diseinuak 335 metroko tunela eta lubaki erako pasabideak izango ditu, erabiltzaile guztientzako ibilbide segurua eta erosoa bermatzeko. Aurreikuspenen arabera, 25.687.629 euroko inbertsioa (BEZ-a barne) eta 28 hilabeteko egikaritze-epea izango dituen azpiegitura berri honek 2026ko lehen hiruhilekoan jarri ahal izango da zerbitzuan.

Proiektuaren egungo fasean, aurrerapen handiak egin dira Markinan; besteak beste, lurra prestatzea, lehengo egiturak eraistea, eta drainatzearen eta ukitutako zerbitzuen aurretiazko lanak egitea.

Proiektuak natura-ingurunea babesteko neurri garrantzitsuak ere jasotzen ditu. Hala, lanen plangintzak kontuan hartu du bisoi europarraren habitata babestu beharra, espezie mehatxatua baita. Era berean, lanek iraun bitartean bizilagunen eragozpenak minimizatzeko neurriak hartzen ari dira, hala nola tunela zulatzeko marruskagailua erabiltzea eta materialak hirigunean zehar garraiatzeko ordutegiak mugatzea.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...