2024(e)ko otsailaren 15(a) 11:35

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil-Bizkaia 2024 Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltariaren deialdia iragarri du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Deialdiaren helburua sortzen eta hazten ari diren artistei euren karreren hasieran laguntzea da, euren obrak erakusteko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta euren ibilbide profesionaletan aurrera egiteko aukera emateko. Foru Erakundeak 46.000 euro bideratuko ditu sortzen ari den talentua ikusarazteko eta gehienez 18 artelan erakutsiko ditu Bizkaiko udalerrietan. Aldundiak kultura sustatzeko eta sorkuntza artistikoa babesteko duen konpromisoa berresten du. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 21etik martxoaren 1era artekoa da. Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira: www.ebizkaia.eus.

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur egindako Gobernu Kontseiluan 2024ko ekitaldirako Ertibil-Bizkaia Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria egiteko deialdia onartu dela iragarri du.

Deialdiaren helburu nagusia sortzen eta hazten ari diren artisten karreren lehen etapan  sormen-ekimenak bultzatzea  da, artista horiei euren lanak erakusteko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta euren ibilbide profesionalen garapenean aurrera egiteko aukera emanez. Ekimen honen helburua da, halaber, artista horien jarduera sortzailea suspertzea eta ikusizko arteen esparruan egiten duten lana bultzatzea.

Aurtengo ediziorako Aldundiak guztira 46.000 euro bideratuko ditu sortzen eta hazten ari diren artisten talentua ikusarazteko. Erakusketak 18 artelan izango ditu gehienez, eta Bizkaiko  hainbat udalerritan egongo dira ikusgai.

1983an lehen edizioa egin zenetik ERTIBILek sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista berrien laguntza eta sustapenarekiko konpromisoa hartu du.

Hautatutako lanek, gehienez ere 15, 2.000 euroko saria jasoko dute euren sorkuntza artistikoari laguntzeko eta arte bisualen esparruan sustatzen laguntzeko. Aldi berean sari bereziak emango zaizkie hautatutako hiru obrari: 7.000 euro, 5.000 euro eta 4.000 euro, hurrenez hurren, lortutako puntuazioen arabera.

Bizkaiko Foru Aldundiak, sari hauek emanez eta arte bisualetako erakusketa ibiltariak antolatuz, kultura sustatzeko eta sorkuntza artistikoa bultzatzeko konpromisoa berresten du.

Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 21etik 2024ko martxoaren 1eko 13:30ak arte egongo da zabalik. Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira: www.ebizkaia.eus.

Halaber, lanak emateko epea 2024ko martxoaren 18, 19, 20 eta 21ekoa izango da, 9:30etatik 13:00etara, Basauriko Elkartegian (Cervantes etorbidea 49, 33. modulua).

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...