2024(e)ko otsailaren 14(a) 08:10

Ispasterren egingo den elkartegi berri batek bultzatuko du Lea-Artibaiko enpresa eta industria jarduera

Ekonomia Sustatzeko Saila - Ahaldun Nagusia

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak 8,6 milioi euroko inbertsioa iragarri du enpresa-zentro berria eraikitzeko. Zentro berriak 8.500 metro karratu izango ditu industria-nabeetarako eta bulegoetarako, eta 2026ko lehen hilabeteetan jarriko da abian.

Elixabete Etxanobek Ispasterren elkartegi berria eraikiko duela iragarri du

Elkartegi berria katalizatzailea izango da eskualde osoko ekonomia garatzeko, berrikuntza sustatzeko eta enplegua sortzeko

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur iragarri duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak elkartegi berri bat eraikiko du Ispasterren. Enpresa-zentro berria azpiegitura estrategikoa izango da Lea-Artibai eskualdeko ekonomia biziberritzeko eta bertako industria- eta zerbitzu-sarea indartzeko. Lea-Artibain garapen ekonomikoa, berrikuntza eta enplegua sortzeko katalizatzailea izango da enpresa-zentro berri hau, ziurtatu du.

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuarekin eta Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuarekin batera, ahaldun nagusiak zehaztu du elkartegi berria abian jartzeak 8,6 milioiko inbertsioa dakarrela eta 2026ko lehen hilabeteetan gauzatuko dela. Zentroak 7.500 m² izango ditu industria-nabeetarako eta 1.000 m² bulegoko moduluetarako, eta talentua erakartzeko ekosistema eta berrikuntza-poloa izan nahi du funtsezko sektoreetan, hala nola 4.0 industrian eta ezagutzan. Gainera, elkartegi honek bestelako aukerak eskainiko ditu eskualdeko enpresa asko hazteko eta hedatzeko, inguruko hiri-garapenak xurgatu dituen jarduera ekonomikoek birkokatzeko aukera izango baitute, azaldu du Elixabete Etxanobek.

Startup teknologikoak eta industria astunak

Ispasterko elkartegia enpresa mota desberdinen beharrizan espezifikoei erantzuteko diseinatu da, hala nola startup teknologikoen premiei ez ezik industria astun eta ingeniaritza zerbitzuenei ere. Azpiegiturak industria-nabe modularrak eskainiko ditu, jarduera-sorta zabalera egokitu daitezkeenak, eta bulego-eraikin moderno eta funtzionala, kalitate handiko zerbitzu komunak eta guzti.

Horrela, proiektuak gaur egun ingurune desegokietan dauden jarduera ekonomikoak birkokatzea du helburu, esaterako bizitegitarako edo landa-eremuetarako hiri-lurzoruetan daudenak; izan ere, jarduera horien guztien hazkundea murriztu dute hiri-garapenak eta erabileren bateraezintasunak. Foru Aldundiko arduradunek azaldu dutenez, Lekeition eta Gizaburuagan ibilgailuak, altzariak eta itsas jarduerak biltegiratzen, saltzen eta konpontzen aritzen diren tailerrak, biltegiak eta industria txikiak dira.

Ildo horretan, enpresa-zentroaren kokapen estrategikoak, Lekeitioko portutik hurbil dagoenak, ahalmena ematen dio kirol-nabigazioari lotutako jarduerak garatzeko, besteak beste, ontziak saldu, mantendu eta konpontzeko eta horiekin zerikusia duten produktuak merkaturatzeko. Jarduerok eremu handiak behar dituzte, bai estaliak, bai aire zabalekoak, hainbat operazio egin ahal izateko, adibidez ontziak altxatzeko eta mantentzeko; hala ere, gaur egun ezin dira portuan egin, espazio-mugak direla eta. Elkartegi berri honek tokiko ekonomia suspertzea eta inbertsioak erakartzea ez ezik, Lea-Artibaiko komunitatearen bizi-kalitatea hobetzea ere bilatzen du, enplegu-aukerak eskainiz eta enpresa-ingurune berritzaile eta iraunkorra sustatuz, ondorioztatu du ahaldun nagusiak.

Eskualde-garapenerako estrategia

Elkartegiaren inbertsioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren 63 milioi euroko funts baten parte da, Bizkaiko eskualdeetan enpresa-proiektuak erakartzeko eta sendotzeko eta lurralde-oreka sustatzeko aukera-guneak gara daitezen. Gune horien artean daude Zallako eta Ispasterko bi elkategi berriak, Durangaldeko Ekogarapen Zentroa, eta Bizkaiko Teknologia Parkeko campusen garapena Leioan, Zamudion, Derion, Abanton eta Bilbon.

Ispasterko enpresa-zentro berria Azpiegiturak foru-sozietatearen elkartegien foru-sarearen parte izango da. Foru sozietate hori Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren mendekoa da, eta bera arduratzen da hura diseinatu eta gauzatzeaz.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...