2024(e)ko Februaryren 12(a) 17:16

Elixabete Etxanobek oso positibotzat jo du 2023ko zerga-bilketa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, oso positibotzat jo du joan den ekitaldian zerga itunduetan bildutako dirua (9.411 milioi euro). Munta hori, gure lurraldearentzat errekorra izateaz gain, gure familien eta enpresen ekonomian ere eragina duen nazioarteko testuinguru ekonomiko oso zailean lortu da.

Elixabete Etxanobe Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Eusko Jaurlaritzari 2023. urtean egin beharreko ekarpenak likidatzeko bildu den Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran parte hartu du. Ekitaldi hori, 2022aren aldean, % 6,9ko hazkundearekin amaitu da Bizkaiari dagokionez. Eusko Jaurlaritzari egindako ekarpena ere errekor historikoa da, 6.102,6 milioi eurokoa izan delako.

Elixabete Etxanoberen iritziz datu hauek erakusten dute foru aldundiak gai izan direla, zerga-politikan oinarrituta, prezioen gorakadaren aurrean kolektibo ahulenei laguntzeko, eta, aldi berean, zerbitzu publikoak finantzatzeko beharrezko baliabideak bermatu dituztela. Zerga-bilketaren hazkunde honek Bizkaiko errealitate ekonomikoa ere islatzen du, hemen inbertitzearen, proiektuak garatzearen eta enplegua sortzearen aldeko apustua egiten duen enpresa-sare sendoa dugulako.

2024ra begira Ahaldun Nagusia baikor agertu da eta adierazi du 10.000 milioi euro inguruko zerga-bilketaren aurreikuspena betetzeko ustea dagoela, baina, hori gorabehera, aldi berean mezu triunfalistak baztertu nahi izan ditu. Hori dela eta, Etxanobek jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko gure zerga-ahalmena aprobetxatzen jarraitzea azpimarratu du, horrela kolektibo ahulenen beharrei erantzunez eta gizartearekin ditugun erronka handiei lagunduz.

2023ko zerga-bilketa % 6,9 hazi zen

Zerga itunduen bidez bildutako zenbateko garbia 9.411,0 milioi eurokoa izan zen 2023an, hau da, 2022an bildutako zenbatekoa baino % 6,9 gehiago (607,5 milioi gehiago). Horrela Bizkaiak aise bete ditu bai urteko aurrekontua (+%101,2) eta bai urrian egindako aurreikuspena (+%100,6). Banaketari dagokionez, zuzeneko zergak % 11,4 hazi dira, eta zeharkakoak, ordea, % 2,9.

Bilketaren azken zifran Bizkaiko Foru Aldundiak 1.351,5 milioi euroko barne-doikuntzen kontzeptuan Arabakoei eta Gipuzkoakoei egindako ordainketak sartzen dira. Kopuru horretatik 1.075,1 milioi Gipuzkoari ordaindu zitzaizkion eta 276,4 milioi Arabari.

6.102 milioiko ekarpena Eusko Jaurlaritzari

Foru Aldundiak 6.102,6 milioi euroko ekarpena egin zion Eusko Jaurlaritzari 2023an, banatu beharreko bitartekoei Lurraldeari dagokion ekarpen-koefiziente horizontala aplikatuz; koefiziente hori % 50,54koa da 

Aldi berean 135,6 milioi eurokoa den Doikuntzarako Funts Orokorra likidatu da. Munta hori banatzerakoan Arabak 58,8 milioi eta Gipuzkoak 76,8 milioi jasoko dute. Bizkaiak 20,0 milioi jarriko ditu Funtsean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...